Gasteizen jaio zen Dorleta Ortiz de Elguea artista. Pintzel artean jaio zen, eta pintzelkadaz margotu du bere ibilbide artistikoa. Txikitatik gertu izan du giro artistikoa. Ondorioz, oso gaztetatik hasi zen artearekin harremana izaten, bere aitaren, Carmelo Ortiz de Elguea margolari arabarraren, eraginez. Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolatik igaro zen arren, margolari gisa izan duen prestakuntza autodidaktikoa izan da funtsean. Era berean, familiaren estudioan izandako esperientzia, artistaz eta lanez inguratua, oinarrizkoa izan zen bere garapen artistikoan.

Erakusketa ugari egin ditu, banakakoak zein kolektiboak, Gasteizen, Bilbon, Madrilen, Bukaresten eta San Frantziskon, eta baita Euskadiko gune garrantzitsuetan ere, hala nola Durangoko Museoan edo Tolosako Aranburu Jauregian. Dagoeneko, hiru hamarkada bete ditu margogintzan, eta ibilbide horren adibidea da Gasteizko Montehermoso kulturunean 2024ko udazkenean ikusgai egon den Koadro habitatuak erakusketa

Gainera, Detritus Aramburu margolariak ilustratutako Un Cadáver Delicioso kontakizun gotikoaren egilea da, eta berriki, Betagarri Liburuak argitaletxearen eskutik, Estampas y palabra sliburua argitaratu du.

Dorleta Ortiz de Elguearen kultur gomendioak


Abesti bat: Lilurarik ez, Mikel Laboa.


Musika talde bat: Lie Detectors.


Liburu bat: Peregrina y extranjera, Marguerite Yourcenar.


Film/telesail bat: Balas sobre Broadway, Woody Allen. 


Kultur espazio bat: Denak. Faltan daude, ez soberan.


Erakusketa bat: Gabriele Münter artistarena,gaur egon Thyssen museoan ikusgai.


Artista bat: Nancy Spero, besteak beste. Asko eta asko dira miresten ditudan artistak.