Maitane Azurmendi Barrio (Mungia, 1978) margolaria da. Artistak bere bizitza marrazten du, egiten duena eta sentitzen duena inspirazio iturri hartuta. Hala, eguneroko pasarteak eta sentimenduak nola irudikatu bilatzean, bere buruaren irudikapena den pertsonaia bat sortu zuen. Artistak zuri-beltzean eta egoera ugaritan irudikatzen duen pertsonaia hori Azurmendiren sorkuntzako protagonista nagusietako bat bilakatu da.
Arteak aipatzen duenaren inguruko erreferentziatzat du mungiarrak Picassoren Gernika artelana. Bere bizitzako lehen baliabideetako bat da, amaren josketa gelan horixe ikusten hazi zelako. Eta bere amets handietako bat Picassoren artelana Gernika-Lumon ikusi ahal izatea da, haren azken portua dela iritzita. Bizkaitarrak, gaur gaurkoz, bi liburu kaleratu ditu: Azken bidaia eta Bihotzen taupadak.
Abesti bat:
EH Sukarraren Aspaldiko loreak kanta
Musika talde bat:
Vetusta Morla
Bakarlari bat:
Izaro
Liburu bat:
Printze txikia
Idazle bat:
Dolores Redondo
Antzezlan bat:
Bodas de sangre
Film bat:
Eduardo Manostijeras
Margolari bat:
Pablo PIcasso
Zure margolanak erakusteko espazio bat:
Sare sozialetan eta nire bi liburuetan: Azken bidaia eta Bihotzen taupadak