Amaya Suberviolak (Mendabia, Nafarroa, 1993) Bilbon bizi eta lan egiten du. EHUn Arte Ederrak ikasi zituen, eta ondoren Pintura Master bat egin zuen. Egun, bere koadroetan Suberviolak konposizioetan irudiak gainjartzen ditu, horiek estaltzen saiatuz eta era berean mihisearen aurreko egoeretara behatxulo gisa funtzionatzen duten espazioak ikusaraziz. Bere lana erakusketa indibidualetan erakutsi du hainbat galeriatan: Lumbreras aretoa (Bilbo, 2017), El Chico (Madril, 2022) edo Di Gallery (Sevilla, 2022). Horrez gain, hainbat sari jaso ditu, hala nola, Propuestas Vegap (2021), Ertibil Bizkaian aukeratua izan da (2021 eta 2022), Mislatako Arte Publikoaren Bienalean (2022) edo Pinturako BMW Saria Mario Antolín bekarekin (2022). 

Amaya Suberviolaren kultur gomendioak

Abesti bat: Lee Moses-en ‘Bad Girl’ 

Musika talde bat: Flamin’ Groovies 

Liburu bat: ‘Lo raro y lo espeluznante’ (Mark Fisher) 

Film bat: ‘Pollock’ (Ed Harris) 

Telesail bat: ‘Bauhaus, una nueva era’

Kultur espazio bat: Bilbaoarte 

Margolari bat: Pius Fox (Berlin, 1983)