Ainhoa Etxebarriaren kultur gomendioak
Aktore ondarrutarrak kazetaritza eta Arte Dramatikoko ikasketak burutu zituen, eta antzerkian, telebistan (Euskal Telebista) eta irratian (Gaztea) aritu izan da
Ainhoa Etxebarriak (Ondarroa, 1993) kazetaritza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, Arte Dramatikoa ikasi zuen Bilboko Artebi eskolan. Antzerkian, telebistan eta irratian lan egin du ondarrutarrak. Besteak beste, Euskal Telebistako 'Dantzan Go!', 'El Conquis' eta 'Egunak egin du!' saioetan parte hartu du, eta irratian Gazteako 'Gu' saioko esatari gisa aritu da. Berriki, ETB1eko 'Zurekin bat' lehiaketa aurkezten aritu da. Antzerkian, besteak beste, Calixto Bieito zuzendariaren 'Obabakoak' eta 'Erresuma' lanetan ere izan du paper bat Etxebarriak.
Ainhoa Etxebarriaren kultur gomendioak:
Abesti bat: 'Be my baby' (The Ronettes)
Musika talde bat: Iseo & Dodosound
Liburu bat: Ingrid Bergmanen 'Mi historia'
Antzezlan bat: 'Winona eta Grace' (Ainhoa Artetxe eta Grace Doniz; Khea Ziater)
Film bat: 'Big fish'
Kultur espazio bat: Bilboko Pabellón 6
Temas
Más en Ortzadar
-
Larraitz Ugartemendiaren kultur gomendioak
-
“Folklorea ospea hartzen ari da, jendeak bere sustraiekin konektatu nahi duen garai sozial batean bizi garelako”
-
Unibertso berri bat, bi piezen arteko elkargunetik sortutakoa
-
“Inguruarekin eta beste izakiekin harreman sentikorragoen bidez hausnarketa egitea interesatzen zait”