Sara Azurzaren kultur gomendioak

04.08.2021 | 14:21
Sara Azurza abeslari donostiarra

Sara Azurza abeslari donostiarra 17 urte zituela hasi zen oholtza gainean. Bere lehen urratsak Iker Laurobarekin egin zituen eta ondoren Charlie and TheColours, Indigo eta Tristan Crowley abeslari eta taldeekin aritu zen. 2018an bere bakarkako lehen lana aurkeztu zuen: 'Theorein'. Euskaraz eta ingelesez pop generora hurbiltzen da Azurza, abesti akustiko eta lasaien bidez. Azken bi urteetan, gaztea bere estiloaren bila ibili da Bartzelona, Montreal eta Londres artean. Ameriketako eta Ingalaterrako bakarlariak izan ditu beti erreferente, eta oraingoan proposamen berri batekin dator: abesti berriei 'Soul' kutsu handiagoa eman die. Iazko abenduan bere lehen single eta bideoklipa kaleratu zuen: 'LondonWeather', Laurobak ekoitzia. 'Ezohildu' da bere azken singlea eta osasun mentalari buruz hitz egiten du bertan musikari gazteak.

Abesti bat:


'Feet don't fail me now' (Joy Crookes)

Musika talde bat:


Black Pumas

Liburu bat:


'Fiesta' (Hemingway)

Antzezlan bat:


'Utzi mezua seinalearen ondoren'


Film bat:


'Amelie'

Telesail bat:


'The Leftovers'

Kultur espazio bat:


Tate Modern

noticias de noticiasdealava