Miren Nogales Sagarzazu (Zestoa, 1991) 19 urterekin Arte Dramatikoa ikasten joan zen Madrilera. Lehenengo lau urteak Laboratorio teatral William Laytonen pasatu zituen ikasten eta ostean bertan geratu zen hainbat antzezlanetan parte hartzen. Bere lanen artean 'Si vale vale chao' antzezlana Gracia eta Sole Olayok zuzendua eta Inma Chaconek idatzia dago, baita hainbat mikroantzerki zein laburmetrai ere. Maddi Castrok zuzendutako 'Pikuak' webserieko protagonista izan zen eta ETB1eko 'Egunak egin du' saioan kolaboratzaile. Gaur egun, Nogales Donostian bizi da eta La Farandula taberna eta kultur aretoaren kudeaketan dabil; antzerki klaseak ere ematen ditu eta antzezlan ezberdinetan parte hartu.
Abesti bat:
Ivan Ferreiroren 'Cómo conocí a vuestra madre'
Musika talde bat:
Ezpalak
Liburu bat:
'Abierto toda la noche' (David Trueba)
Antzezlan bat:
'El intérprete' (Asier Etxeandia)
Telesail bat:
'Sex Education'
Kultur espazio bat:
La Farándula, Donostian