Mendeurrena egin du aurten Eusko Ikaskun-tzak eta 2015etik gogoeta prozesuan egon da murgilduta. Horren ondorioak eta beste hainbat galdera planteatuko dituzte erakundearen XVIII. Kongresuan, Geroa Elkar-Ekin lelopean. Urriaren 5etik azaroaren 23ra artean, Baiona, Gasteiz, Iruñea, Bilbo, Donostia eta Oñatin izango dira eta akademia munduko profesionalez gain, herritarren parte hartzea sustatu nahi dute urteurren honetan.
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Aldundiek sortu zuten Eusko Ikaskuntza. Haren sorrera, 1918ko abenduan, euskal kultura-modernitatearen hasiera izan zen. Nortasun kolektiboan sakondu nahi zuten eragileak biltzea lortu zuen erakunde berriak. Indarrak batuz eta proposamen berri-tzaile eta eraginkorren bidez, zien-tziaren eta kulturaren garapena, gizarte kohesioa eta Euskal Herriko erkidegoen lurralde egituraketa bultzatzea zen xedea.
“Ibilbide luzea eta oso emankorra izan da”, uste du Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakariak. Dorronsorok hiru epe nagusitan bereizten du erakundearen historia. “Urrezko aroa, sorreratik 36ko gerrara arte; gerratik 1978ra arte, frankismo eta trantsizio garaia,jende asko atzerrian, aktibitate txiki bat egon zen, bi kongresu antolatu ziren Ipar Euskal Herrian; eta 78tik gaur egun arte, hau da, Aro modernoa”.
20. hamarkada 1920an II. Kongresua antolatu zuten, Nafarroako Aldundiaren eta Iruñeko Udalaren babesarekin eta bertan, Irakaskun-tza eta Gai sozioekonomikoak jorratu zituzten. Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntzaren batzarrean planteatu zen eta erakundean zeuden pertsonek bultzatuta sortu zen hurrengo urtean. Fundaziotik 36ko gerrara arte, Eusko Ikaskuntzak beste sei kongresu egin zituen, horietako batzuk oso garrantzitsuak: Gernikan (1922) hizkuntza eta irakaskuntzaren ingurukoa, edota Gasteizkoa (1926), orientazioa eta irakaskuntza profesionalarena. Datorren urtean beteko ditu 100 urte Euskaltzaindiak. 1921ean, Arturo Campionek “Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko historiaren hedapenaren inguruko interesa zuen oro” Eusko Ikaskuntzara batzera gonbidatu zuen. Zentro hori Eusko Ikaskuntzaren filiala zen Iruñean eta Campion ohorezko lehendakaria. 1927an Udako Ikastaroak antolatzen hasi ziren, baita herrietako problematikei (1919) eta arrantzari (1925) buruzko asanbladak ere.
Arlo politikoan egindako ekarpen bat, esaterako, oso ezaguna den Estatuto de Autonomía Vasco-Navarro. “Garai hartan hura idaztea ez zen txantxetako lana izan, eztabaida eta oposizio ideologikoak ikaragarriak baitziren”, azaldu du Dorronsorok. Eusko Ikaskuntzak lortu zuen tendentzia ezberdinetako intelektual eta politikoek iraganaren eta etorkizunaren inguruan izendatzaile komuna bilatzea. Estatutuaren aurreproiektua 1931ko maiatzaren 31n aurkeztu zen, Errepublikako Gorteetarako hauteskundeetarako lau aste falta zirenean. Hirugarren ekarpena, gerra zela-eta bideratu ez zena, Universidad Vasconavarra deitzen den proiektu baten proposamena izan zen, Euskal Herriko unibertsitate bat, lurraldeetan kanpusak zituena. “Planteamendu oso aurrerakoia izan zen, nahiz eta mahai gainean jarri baino ez zen egin. Kontuan izan behar da Eusko Ikaskuntzaren sorkuntzaren arrazoi inportanteenetako bat izan zela Euskal Herrian ez geneukala unibertsitaterik eta ez geneukala inongo aktibitate zientifiko eta ikerketarik gure kulturaren inguruan, etab”.
Hurrengo hitzordu garrantzitsua Lizarran izatekoa zen, 1936ko irailaren 6tik 13ra, baina gerrak eten egin zuen erakundearen jarduera. Nolabaiteko aktibitatea mantendu zuen elkarteak gerraren ondoren, batez ere Ipar Euskal Herrian, baina moteltzen joan zen eta lozorroan sartu zen azkenik. Frankismoaren bukaerarekin berpiztu zen -ordurako ikastolen mugimendua martxan zegoen, euskal esparruko unibertsitateak ere prest ziren, Aranzadi Zientzia Elkartea ere lanean ari zen...-, eta geroztik lanean aritu da, esate baterako, Aun?amendi entziklopedia erraldoia osatzen.
XVIII. kongresua Aurten XVIII. Kongresua ospatuko dute. “Kongresuak garai-garaiko gaien inguruan mobilizatu ditu Euskal Herriko jakintsu eta intelektual garran-tzitsuenak, proposamenak egin ditu?”. Hitzordu hauek “izugarrizko ekarpena” egiten dute Dorronsororen esanetan, eta bere garaian aitzindariak izan ziren, bai arlo ekonomikoan, bai arlo soziologikoan, antropologiko edo teknologikoan. “Sortu zenetik gauzak asko aldatu dira, unibertsitate publikoa daukagu Euskal Herrian eta beste lauzpabost unibertsitate ere bai. Eusko Ikaskun-tzak, bere garaian, gabezia horri erantzuteko lan handia egin zuen, baina egungo errealitatea ikusita, bere zeregina pixka bat mugatuta gelditu zen. Hortik etorri da instituzioari eman diogun eraldaketa, posizionamendu propio bat izatearren”, kontatu du Eusko Ikaskuntzako lehendakariak.