BATZUETAN egia da saresozialetan esaten duguna:benetako pena eman zidanUrsula K. Le Guin idazlearenheriotza hurbilak (Berkeley, 1929- Portland, 2018). Zientzia-fikzioa,une hartan, mundura eta batez erehausnarketara irekitako leiho batizan zen. Sinetsi nahi nuke kritikoagoizaten lagundu ninduela, irekiago,gauzak zalantzan ipintzeko gaiago.Agian garai bertsuan irakurrinituen filosofiako liburu askok bainoareago: 14-15 urte nituenean, horizen nire letrazko bazka nagusia, etabaita inguruan ezagutzen nuen jendedezenterena ere.
Ni noizean behin itzultzen naiz generora.Baina irudipena daukat lehenbaino gutxiago egiten dugula, orohar...
Bazegoen, jakina, aurreiritzi bat ZFarenaurka, kontsumo bizkorrekoazpiliteraturarekin lotzen zuena: institutukoirakasleek horixe iradokizidaten, zuzenean edo zeharka, nireirakurzaletasuna eremu aberatsagoetara?I. Calvino, J. Goytisolo, M.Yourcenar, J. Cortázarrengana??bideratzen saiatu zirenean ?eta baitalortu ere?. Egia da irakurtzengenuenaren ale askok nahiko mailaliterario eskasa izan zezaketela, irudimenarenprodigioak izanzitezkeen arren. Baina bazeudenjada beste egile batzuk, J.G. Ballardedo Le Guin bera bezala, beste duintasunbatez janzten ari zirenak ZFa,literaturzale asko oraindik horretazjabetu ez badira ere.
Bitartean, ZFak beste eremu askokolonizatu zituen, gero eta modueraginkorragoan, batez ere ikus-entzunezkoenalorrean. Gogoan dutzein zoragarriak eta ohiz kanpokoakiruditzen zitzaizkigun Star Warsenlehenengo filmak, eta Blade Runnerenpaisaia hiritar aurre- edo postapokaliptikoak.Egun hori guztia etagehiago ohiko eta nonahiko bihurtuda gure pantailetan: filmetan, telesailetaneta bideo-jokoetan. Ez duguZFaren bila liburuetara jo beharjada: gure inguruan daukagu, kontsumoerrazeko ?errazagoko? ehunkaproduktutan barreiatuta.
Etorkizuna gero eta gehiago hurbilduda gugana, bestalde, eta orainareniraungitze-data garai batean bainobizkorrago pasatzen da. Turbokapitalismoakeragindako denborarenazelerazio orokorrak kalte egindio, ziurrenik, ZFaren tasun antizipatzaileari,literatura horren euskarriinportanteenetakoa zena. Zertarakoimajinatu etorkizun urrunak, berehala harrapatuko bagaituzteedo, okerrago dena, laster geratukobadira erremediorik gabe zaharkituta?Baina, are modu paradoxikoagoan,mainstream-eko egileak hasi diraZFarekin gero eta gehiago interesatzen,eta lotsarik gabe ekin ahal izandiote generoarekin esperimentatzeariD. Lessing, P. Auster, M.
Atwood, R. Bolaño edo K. Ishigurogisako egile oso ezberdinek ?besteakbeste?. Literatura orokorrarenondare bihurtu da horrela, neurribatean behintzat, eta horrek ereagian apaldu du eremu berezi?kasik sektario? bezala zeukan estatusa.Akaso kontua da literatura garaikideaegiteko beste biderik ez dagoela,egun, ZFa erabiltzea baino. Asmogaraikideko nobelak argitaratubezain laster bihurtzen direlako,nahi gabe ere, nobela historiko ?etanobela historiko gisa sortzen direnak,prehistoriko, esan genezake?.Ez dakit, beraz, gainbeheran dagoengenero bat den, ala, azaleko inpresioabestelakoa izan arren, goraldibetean.
Edonola ere, eta hasierara itzuliz:gora Ursula K. Le Guin!