GAUR egun denok ezagutzen dugu Sonyren Playstation kontsola. Izan ere, bideo-jokoen merkatua dominatzen duen sistema da, kontsolei dagokienez behintzat. Playstation 4ak dagoeneko 53 milioi kontsola ditu salduak munduan zehar. Baina inor jarri ote da pentsatzen nola sartu zen Sony kontsolen merkatura? Galdera horri erantzuteko 90. hamarkadara egin behar dugu atzera eta Nintendori erreparatu. Bai, Nintendoren huts egindako proiektu baten ondorioz sortu zen Playstation kontsola.
Super Nintendoaren garaia izan zen 90eko hamarkada. Nintendok merkatua dominatzen zuen eta CD sistema berriak arrakasta izango zuela zirudien. Segak bere MegaCD atera zuen merkatura eta NECek bere PC Engine CD Japonian. Nintendok bere aldetik zerbait egin beharra zuen eta horretarako Sonyrekin elkarlanean jartzea erabaki zuen. Ez zen lehen aldia, izatez Super Nintendoko soinu txipa Sonyk diseinatua baitzen. Sonyk, gainera, interes handia zuen kontsolen merkatuan sartzeko eta aukera hau ezin hobea izan zen beraientzat. Beraz, Nintendo eta Sony Snes CD sisteman lanean jarri ziren.
NINTENDO VS SONY Diotenez, baina, Sony eta Nintendok sinatu zuten kontratuan Sony izango litzateke jokoen lizentzia guztien jabe. Nintendok ez zuen ondo negoziatu puntu hori, eta honek asko larritu zuen Kyotoko konpainia. Ezin zuten kontrola galdu eta hori ez gertatzeko Philips-ekin kontaktatu zuten CD sistema berrian lan egiteko, baina orduan bai, arduratu ziren kontratua behar bezala eta beraien interesen alde sinatzeaz. Sony-ri ez zitzaion batere gustatu, baina ordurako bazuten beharrezko jakintza. Izan ere, Sonyk Playstation prototipobatzuk eginak zituten. Snes-eko kartutxoak irakurtzeko gai ziren eta CD sistema zuten prototipo hauek.
Bestalde, Nintendok Philipsekin lanean ziharduen. Philips etxeak CDI sistema kalean zuen, CD euskarria zerabilen multimedia bideo-joko gailua. Elkarlan haren ondorioz Philipsek Nintendoren frankizien jokoak ateratzeko aukera izan zuen bere CDI sistemarako. Horrela Mario-ren joko bat eta Zeldaren bi joko atera ziren (denak txarrak). Nintendo, baina, ez zegoen ziur etorkizunean CDan oinarritutako sistema bat izatearekin. CD sistemari bere alde txarrak ikusten zizkion: irakurtzeko sistema zen soilik, karga denborak izugarri handiak ziren eta pirateatzeko sistema erraza zirudien. Gauzak horrela, Nintendok proiektua bertan beherautzi zuen 1992an, eta Ultra 64 izango zenarekin lan egiten jarraitzea aukeratu zuen. Handik jaio zen Nintendo 64, kartutxoetan oinarritutako Nintendoren kontsola.
Sonyk, ordea, lortu zuen hasiera-hasieratik nahi zuena: bideo-jokoen industrian polikipolikisartzea eta lekua egitea. Sonyren momentua heldua zegoen, bazuten beharrezko jakintza, konfiantza, eta bideo-joko garatzaile ezberdinekin kontaktuan jarriak ziren. Beraz, euren kontsolan lanean hasi ziren, eta denok ezagutzen dugun Sony Playstation arrakastatsua egin zuten. Sony merkatua dominatzera pasa zen bere Playstation-ari esker. Nintendo 64 kontsola potentea izan arren (Sonyrena baino gehiago izatez), Nintendok ez zuen arrakasta berdinalortu. Arrazoietako bat izan daiteke, kartutxoetan oinarrituta zegoenez, jokoak garestiagoak zirela. Aipatu bezala, Sonyk hainbat prototipo egin zituen Nintedorekin elkarlanean. Horienexistentziaz asko hitz egin bada ere, ez zen bakar bat ere ezagutzen. Iaz, baina, sorpresaizan genuen; mutil batek prototipo horietariko bat zuela esan eta argazki batzuk zintzilikatuzituen sarean. Adituek benetakoa zela berretsi zuten, prototipoa agertu eta 25 urte geroago.
Bideo-jokoen historian hain garrantzitsuak izan ziren gertaera hauek panorama guztiz aldatu zuten, bai orduko jokalarientzat bai gaur egungoei begira ere, ez baitakigu zer izango ote zen gaur egungo kontsolez erabaki horiek hartu ez balira.