PASIO baten istorioa da Dantzari, Bailaorikuskizuna. Bidaia bat, sorlekuizan zuen lurretik flamenko dantzarigisa hazi zen lurrerainokoa. JesusHerrerak (Donostia, 1981) taula gainera eramandu bere bizitza. Bere sorlekua atzean utzizuen Herrerak, Sevillan bere ametsa betetzeko:flamenko dantzari izateko. Dagoeneko18 urte daramatza flamenkoaren munduan.Iaz, dFERIA jaialdian Dantzari, Bailaorikuskizuna estreinatu ondotik, bere jaioterriraitzuliko da gaur obra horrekin. DonostiakoVictoria Eugenia antzokian da hitzordua,20:00etan.
Zer da ‘Dantzari, Bailaor’?
Pasio baten istorioa da. Nire bizitza bera daikuskizunaren ardatza, 17 urte nitueneanMadrilera joan bainintzen flamenkoa ikastera.Urtebetez aritu nintzen bertan eta Sevillaraabiatu nintzen gero, nire ametsa betetzera.Ordutik Andaluzian bizi naiz. Esan dezakeguetorkin baten historia dela. Bidaia bat bi kultura,bi musika-estilo eta bi erritmo desberdinetanbarrena.
Nola ondu duzu istorioa?
Euskal kulturaren hainbat dantza hartu dituteta flamenkoarekin uztartu ditut. Hiru euskalpieza berreskuratu ditut obra honetarako:Aurreskua, Maitetxu Mia eta Altsasuko SokaDantza. Nire sentimendu flamenkora eramanditut eta horren emaitza da ikuskizuna. Maitasunistorio bat ere islatzen dut taula gainean,nirea, hain zuzen ere. Flamenkoari esker ezagutudut nire emaztea eta bera ere nirekin aritzenda oholtzan. Lola Jaramillo flamenkodantzaria da bera.
Bereziak dira zuretzat ‘Aurreskua’, ‘Maitetxu Mia’eta ‘Altsasuko Soka Dantza’? Zergatik hautatudituzu horiek?
Antzekotasunak ikusi ditut bi kulturen artean,eta horregatik ideia ona iruditu zitzaidan bataeta bestearen elementuak elkartzea. Hasieratikargi nuen aurreskuak ikuskizunean egonbehar zuela. Euskal Herriko dantzariekaurreskua dantzatzen dute; ni dantzaria naiz,baina dantzari desberdina. Aurreskuarenmelodia ez dut ukitu, konpasa bakarrik sartudut. Tentu handiz ibili behar da horrekin, oinarriaez galtzeko. Izan ere, oinarria galtzenbaduzu inork ez daki zer ari zaren egiten. MaitetxuMia abestiaren kasuan, gehiago kostatuzitzaidan flamenkora eramatea, baina etorkinbaten istorioa kontatzen du eta garrantzitsuazela iruditu zitzaidan. Ni bezala, bere ametsabetetzera bere sorterritik joaten den pertsonabaten bizitza kontatzen du abestiak. AltsasukoSoka Dantza bere musikaltasunarengatik hautatunuen.
Joan den urtean estreinatu zenuen ikuskizuna,dFERIA jaialdian. Zer nolako harrera izan zuen?
Kritika onak jaso nituen eta jendeari gustatuzitzaion. Dena den, ordutik ikuskizuna eraldatuegin da. Iaz aurkeztu nuenean, haurtxo batzen Dantzari, Bailaor, eta ez zekien ez hitz egitenezta ibiltzen ere. Hilabete hauetan guztietanikuskizuna ondu da bere ñabardura etaxehetasunekin. Hazi egin da, eta ibiltzen etahitz egiten daki orain. Gainera, nirekin bateraaritzen diren artistak oso maila onekoak dira.Gaurko artista gonbidatua Antonio Canalesizango da. Perkusioan, Roberto Jaen; kantuan,David Sanchez El Galli eta Jesus Flores; gitarretanRuben Romero eta Miguel Iglesias; biolineanDavid Moñiz; eta Lola Jaramillo eta biokdantzari.
Andaluzian aurkeztuko duzu ikuskizuna?
Bai. Oraingoz Donostiako hitzordua da bakarra,baina aurki Gasteizen eta Bilbon egongonaiz. Horrez gain, Andaluziara eramango duteta Sevillako Quintero antzokian ere egongonaiz. Gustatuko litzaidake Andaluziako jendearenjarrera ikustea. Ikuskizun desberdinada, hasieratik bukaeraraino. Aurreskua dago,baina hemen ez dago ez txisturik ezta danbolinikere. Gainera, aurreskuak Andaluziakofarruca dantzarekin antzekotasunak ditu.
Horrela, bien sinergia lortu dut. Izan ere,ikuskizuna ez da bi kulturen fusioa, bi kulturenarteko sinergia baizik.
Gehien markatu zaituzten kulturek bat egitendute emanaldi honetan. Imajinatzen dut bereziaizango dela zuretzat.
Bai, oso berezia da eta, era berean, oso nirea.Betidanik ilusioa izan dut Donostiako VictoriaEugenian aritzeko eta gaur ametsa errealitatebihurtuko da. 17 urterekin Donostia utzinuenean ez nuen uste hau guztia lortuko nuenik.Horrez gain, betidanik izan dudan besteamets bat Antonio Canales dantzariarekin aritzeaizan da, eta hain justu, ikuskizun honetanberarekin arituko naiz. Beteko den besteamets bat da hori ere.
Txikitatik argi zenuen flamenkoa dantzatu nahizenuela?
12 urterekin hasi nintzen interesatzen. Hasieransevillanekin hasi nintzen, eta gero bestedantza batzuk ezagutu nituen. Orduan, erabakinuen kanpora joan behar nuela ikastenjarraitzeko eta flamenkoa ogibide bihurtzeko.Nire ametsa dantzaria izatea zen eta lortu dut.Urtebete eman nuen Madrilen eta hilabete batzukigaro ondoren Andaluziako DantzaKonpainiaren entzunaldi batean parte hartunuen. Ez nuen uste hartuko nindutenik, gazteasko geundelako, baina nire harridurarako,probak pasa nituen. Zortea izan nuen, horsartuta ate asko ireki zirelako. Besteak beste,hor aritu nintzen Antonio Gades eta CristinaHoyos maisu-maistrekin.
Zer du flamenkoak hainbeste gustatzeko?
Egia esan, oraindik neure buruari galdetzendiot eta ez dut erantzunik topatzen. Kasualitateaizan zen guztia. Nik hasieran ez nueninolako interesik flamenkoan, ez ninduenbatere erakartzen. Sevillanak dantzatzeko ikastarobatean izena eman zuten gurasoek, bainalana zela eta aitak ezin zuen joan. Amaklaguntzeko eskatu zidan eta erdi derrigortutajoan nintzen. Ordutik ez dut atsedenik hartu.Orduan konturatu nintzen asko gustatzen zitzaidala,eta beste ikastaro batzuetan izenaeman eta gero, argi izan nuen flamenko dantzariaizan nahi nuela.
Beharrezko ikusi zenuen kanpora joatea flamenkoaikasteko?
Iritsi zen momentu bat Donostian ezin nuelagehiago ikasten jarraitu. Tope batera iritsi nintzen,eta aurrera egiteko kanpora jo beharnuen. Profesionalki aritu nahi nuen, eta arginuen kanpora jotzea zela aukera bakarra.Madrilen egon nintzen lehenik, eta gero Sevillan.Artista naiz flamenkoari esker, Andaluziariesker. Gogoan dut, hasieran, Andaluziakolagunek ez zutela sinesten euskalduna etadonostiarra nintzenik. Gezurretan ari nintzela uste zuten. Euskalduna eta flamenko dantzariaizatea haientzat pentsaezina zen. Egiaesan, uste dut honetara dedikatzen den euskaldunbakarra naizela.
Hasierako urteak gogorrak izan al ziren?
Bai, zailak izan ziren. Oso gazte joan nintzenetxetik eta bakarrik sentitzen nintzen. Ahaleginhandia eskatzen du dantzak. Egunerokoahalegina eta lana eskatzen ditu. Baina merezidu, eta nik flamenkoari eskerrak eman behardizkiot. Bidaia oso luzea izan da eta asko ikasidut bidean. Gaztetan izandako ametsa beteegin da. 35 urte ditut eta bizitza erdia bainogehiago daramat dantzatzen. Pribilegioa daniretzat hau lortu izana. Orain beste ametsbatzuk etorriko dira. Horrelakoa da bizitza,ametsak eta ilusioa izatea garrantzitsua delauste dut.
Flamenkoari esker bidaiatzeko aukera izan duzu.Bai, herrialde eta kultura asko ezagutu ditut.
Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Txina... Nazioartean asko baloratzen da flamenkoa.Hain zuzen ere, Japonia izan da miresmenhandiena erakutsi duen herrialdea. Ikaragarriada nola gustatzen zaien flamenkoa, eta osoongi hartu izan gaituzte beti. Ez dakit zergatikgustatzen zaien hainbeste. Beharbada zerbaitberezia ikusiko dute. Flamenko eskola askodaude bertan. Gainera, askok maila ona dute.
Ni sei hilabetez egon nintzen Tokion flamenkoadantzatzen eta irakasten. Gustura sentitzennaiz klaseak ematen, baina oraindik erenahiago dut dantzatzea eta sortzea.
Nolakoa izaten da zure sorkuntza prozesua?
Normalean estudioan sartzen naiz eta nireesentzia eta pertsonalitatea ateratzen ditutpausoak egiteko. Barne-barnean sartzen naizeta sentitzen dudana azaleratzen dut. Argidago pausoak pausoak direla, eta nik zerbaiterantsi behar diet pausoei, bereziak izateko.Bakoitzak pausoak adierazten daukanmoduak egiten du dantza desberdin. Oraindela urte batzuk maisu batek esan zidanaburuan dut. Zerbait ikastea bakoitzari gustatzenzitzaiona hartu eta bere egitea dela adierazi zidan: “Ez egin besteak egiten duenmoduan, egizu zure berezko izaerarekin”.Horretan saiatzen naiz beti, pausoei nirepasioa gehitzen. Flamenkoan garrantzitsuenazure identitatea erakustea da.
Nola ikusten duzu flamenkoaren gaur egungopanorama?
Lehen aipatu dudan moduan, atzerrian osobaloratuta dago flamenkoa. Maite dute.Hemen, aldiz, desberdina da kontua. Egia dajaialdiak daudela eta mundu guztiak ezagutzenduela, baina gehiago behar duela ustedut. Bultzada bat behar du flamenkoak. Iruditzenzait ez dela behar bezala zaintzen.Beharbada, beti egon delako. Atzerrira dantzatzerajoaten naizenean antzokiak betetzendira, baina gutxitan gertatzen da hori Andaluziakoemanaldietan. Soilik ikuskizungarrantzitsuenetan eta maila goreneko artistakaritzen direnean ematen da hori. Nireustez, kanpora begira baino, barrura begiraere zaindu beharko genuke flamenkoa.