DUELA bost urte sortu zen Belakotaldea, Mungian, eta ordutik ia ezda eszenatokitik jaitsi. 2012an inflexiopuntu bat bizi izan zuten. Urtehorretan, Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketairabazi zuten, eta jaialdi eta areto garrantzitsuetanjotzen hasi ziren. Euren lehen lanluzeak (Eurie, 2013) oso kritika onak jasozituen, proposatzen zuten elektronika eta postpunkdoinuen nahasketa eta zuzenekoen indarrarengatik.Orain, Hamen bigarren diskoarekindatoz, eta espainiar Estatutik kanpo aterakoda lehenengo aldiz laukotea. Abenturahorretan, diskoaren izenetik bertatik, “identitatekeinu bat” eurekin eraman nahi izan dutelakontatu du Josu Billelabeitia taldeko gitarrajotzaileak. “Bizkaian horrela esaten duguhemen, eta disko honekin kanpora joaten hasikogara: Ingalaterrara, Eskoziara, Portugalera...

Hala ere, gure jaioterria eta bertakohizkuntza aldarrikatu nahi izan ditugu izenburuhorrekin”. Hitz-jokoa ere egin dute Amenhitz erlijiosoarekin. “Hegodun baleak kantakonposatzen hasi nintzenean, Agur Jesusenama elizako kantaren antza hartu nien lehenakordeei. Orduan, letretan ere keinu bat egiteapentsatu nuen. Gu ez gara erlijiosoak, bainakanta horrek Joy Divisionen ukitua dauka!”,kontatu du erdi brometan Billelabeitiak.Ingelesaren presentzia nabarmena da Belakorenletretan, izan ere, txikitatik entzun izandute musika asko hizkuntza horretan. Ingelesezsortzea “modu naturalean” ateratzen zaielaazaldu du Cris Lizarraga abeslariak. “Sonoritatekontua” ere badela dio. “Dena den,euskarari ere ohikoak ez diren sonoritateakatera ahal zaizkio, hain erabiliak ez direnak,Itoiz taldeak egiten zuen bezala”, jarri du adibidetzat.“Horrez gain, samurtasun, maitasuneta estimu handia diogu euskarari. Ingelesarekinalderatuta dosi txikiagoan badoa ere,iparra ez galtzeko beharrezkoa dugu euskara”,gaineratu du Lizarragak.

AUTOGESTIOAREN HAUTUA Orain artediskoetxeekin izandako esperientzia ona ezzela eta, autogestioaren alde egin zuen Mungiakotaldeak, eta zigilu propioa sortu zuten.“Ez da erraza lekuetara heltzea eta promozionatzea,dena zuk bakarrik egin behar duzulako;baina, azkenean, askatasuna duzu, kantakzureak baino ez dira eta ez duzu oztoporik”,iritzi dio Billelabeitiak. “Azken finean, musikarenmunduan negozio ugari dago eta musikariareningurukoak izaten dira gehien aberastendirenak”, nabarmendu du, bere aldetik,Lizarragak. Mushroom Pillows diskoetxeindependentearekin erdibana ekoiztu eta kaleratudute Hamen diskoa. Mexikon du egoitzadiskoetxe honek, baina Estatu Batuekin ereharremana dutenez, herrialde horietara joatekoesperantza du taldeak.

Kontzertu bira diskoa aurkeztu aurretik hasizuen taldeak, azaroan. Izan ere, abesti berriaksortu ahala zuzeneko emanaldietan sartzendituzte, ez dute itxaroten biraz aldatzera. Lizarragak,dena den, ez du bira ezberdin bateanegotearen sentsaziorik. “Ohituta gaude astebururokontzertuak ematen, ez diogu hori egiteariutzi, abuztuan diskoa prestatzen egonginenean izan ezik”. Gainera, emanaldi bakoitzean“zerbait” aldatzen saiatzen direla kontatudu Billelabeitiak. “Adibidez, Andaluzianegon garenean, Cordoban, Sevillan eta Granadanegon gara, eta badakigu badagoela kontzertubatean baino gehiagotan egon den jendea.Gu beti joaten gara abesti berriak sartzen,ez duzu zertan biraz aldatu kantak aldatuedo printza berri batzuk sartzen joateko”.

Azken bi urteetan, errebelazio taldeen sariakjaso ditu Belakok, Rolling Stone eta MusicaIndependiente Nacional aldizkarien eskutik.Aurten ere, aste batzuk barru, Madrilera joangodira Radio Nacionalen eskutik Ojo Críticosaria jasotzera. Sari honek “bereziki ilusio handia”egiten diela diote, ez delako talde emergenteeiematen zaiena, baizik eta musikamodernoarena. “Gazteak garenez, badiruditalde berriei ematen zaizkien sariak jasotzekoaukera baino ez dugula, eta gogoa dugu gauzakondo egiten ditugula ere nabarmendudezaten, ez horrenbeste gure gaztetasuna; jadabadaramatzagu bost urte eszenatoki gainean”.Sariak jasotzeak “poztu eta aurrera jarraitzekomotibatzen” dituztela diote, “baina sariakjasotzeak ez du esan nahi aberasten ari garenik,ezta gutxiago ere”, argitu nahi izan dute.

Izan ere, Belakoko kideak ez dira musikatikbizi. “Gurasoen etxean bizi gara oraindik.Josuk, Landerrek eta hirurok jada bukatu dituguikasketak. Ikasten jarraitzen duen bakarraLore da. Josu taldearen musika ekoizlea erebada eta ni enplegu-aniztuna naiz. Besteakbeste, frantseseko klaseak ematen ditut dirupixka bat ateratzeko, ostegunetik iganderalibre izango dudan lan bat aurkitzea ez baitaerraza”, kontatu du Lizarragak.

ARETO TXIKIAK, NAHIAGO Musika areto txikienberotasuna eta publikotik hurbil egoteadute gustukoen Belakoko kideek. “Leku guztietangozatzen dugu, baina jaialdietan, orohar, eszenatokiak handiak izaten dira etapublikoa eta gure artean distantzia dago,segurtasuneko jendea... Krokodiloak baino ezdira falta izaten! Hotzagoa da dena. Leku txikietan,ordea, Donostiako Bukowsky aretoan,adibidez, jende gutxi sartzen da, baina lehenengolerrokoak pare-parean dituzu, ukituahal dituzu, zure izerdia sentitu dezakete”,azpimarratu du Billelabeitiak. Oholtzara igoeta jendea euren abestiekin dantzan eta gozatzenikustea musika talde baten parte izateran“alde onena” dela dio Lizarragak. Batezere, esaterako, Andaluziara joan eta jendeakeuskarazko kantak eurek baino hobeto dakizkitela ikustean. “Gainera, esaten dutenaulertzen dute askok, hitz bakoitzean keinuakeginez. Hemendik kanpo euskarazko abestiakjo eta jendeak abesten duela ikusteak ilusiohandia egiten du. Ez duzu espero”, diote.

GAZTEENGANA IRITSI EZINIK Beraien kontzertuetarajoaten den publikoaren adinarenbataz-bestekoa 30 urte inguruan kokatzendute. Billelabeitiak bi arrazoi aipatzen dituhonentzat. Batetik, Belakoren erreferenteakdiren taldeak: Itoiz, Joy Division, Yeah YeahYeahs, Arcade Fire, MGMT, Pixies... “Adinhorretako jendeak gazteago zenean entzutenzuen musika da gure erreferentzia, hau da,90eko hamarkadako musika”. Bestetik, kulturarengaineko BEZa eta SGAEren kanona ereaipatzen dituzte. “BEZa %21koa eta SGAErenkanona %9a izanik, aretoak sarreren prezioaigotzera behartuta daude irabaziren bat ateratzeko.Egungo egoera ekonomikoa dela-eta,gure adineko gehienek ez daukate lanik edoikasten ari dira, eta ezin dute kontzertuetakosarrera askorik ordaindu. Guretzako pena batda. Dugun publikoarekin gozatu egiten dugu,baina gustatuko litzaiguke gure belaunaldikojende gehiago egotea. Egon badago, eta geroeta gehiago, baina diru kontuek eragin handiadutela uste dugu”.

Bost urtetan kontzertu andanaeskaini du Belakok, bainabai Billelabeitiak zein LizarragakBilboko Kafe Antzokianjoan den azaroanemandakoa dute gogoaniltzatuta. “Sarrera guztiaksaldu ziren eta aretoagoraino bete zen”, ekarridute gogora. “Gainera, besteinon gertatu ez zaigunagertatu zitzaigun ?oroitu dute?. Sea of confusion abestiak korobat du eta normalean zuzenean luzatuegiten dugu. Amaitu genuen, baina publikoakjarraitu egin zuen kantuan minutu erdigehiagoz. Flipatzen geunden, Kafe Antzokiabeharrean San Mames zirudien horrek! Gitarrarekinjarraitu genuen, bateriarekin gero...Epikoa izan zen!”, kontatu dute.

Familiaren eta lagunen aurrean jotzean normaleanbaino urduriago jartzen direla aitortudu Lizarragak: “Askotan aritzen garakanpoan, Euskal Herrian gutxitanjotzen dugu, eta horrelakoetanguztia ondo ateratzea nahidugu. Etxean jo aurretik izatendugun urduritasunhori garrantzitsua da”,gaineratu du. Astebururohainbat kilometro egitendituzte furgonetan,kontzertuz kontzertu.

Errepidean daudeneantxarto jatea “gorroto” dueladio Lizarragak. “Liburubat begiratzen egon nintzenlehengoan, errepidean ondo etamerke jateko lekuak gomendatzendituzten kamioilariena”. Restop bateankamioilari asko daudela ikusten baduzu, geratuhor, seguru jaten ondo ematen dutela-eta!”.Aukeratu ahal izanez gero, Father JohnMistyrekin eta Julian Casablancas, The Strokes taldeko abeslariarekin gustura joko luketeladiote. “Crystal Fighters-ekin ere errepikatukogenuke, ia hasiberriak ginenean ezagutugenituen eta guretzako itzela izan zen, jotzenhasi ginen sasoian euren lehen diskoaasko entzuten genuelako”, kontatu du Lizarragak.Bertoko taldeekin jotzea ere gustatzenzaie, asko lagunak baitira: Yellow Big Machine,Willis Drummond, Niña Coyote eta ChicoTornado... Azken hauekin, adibidez, datorrenurtean Japoniara joateko asmoa dute Belakokoek,kontzertu batzuk jotzera.

Azken urte hauetan bizitza asko aldatu otezaien galdeduta, bat datoz Billelabeitia etaLizarraga. “Hasi ginenetik ez gara gelditu, horiegia da. Baina musika talde bat izatea gurebizitzaren parte hain modu natural eta progresiboaneman denez, eta ez bat-batean, ezdugu aldaketa zakarrik nabaritu”, onartu dute.Etorkizunera begira, argi dute euren helburua:espainiar Estatutik kanpo kontzertuakematea. “Eta Lituanian zein beste edozeinherrialdetan gure euskarazko abestiak ozenkanta ditzatela!”, gehitu du Lizarragak