ESTUDIOKO laugarren lanadakar Ze Esatek! taldeak,Inoiz egin dugun diskorikonena. Izenburua ez daohiko izenburu horietakoa. Askorenburutik pasatakoa izango da ziurrenik,baina Ze Esatek!-ekoek esanegin dute, argi eta garbi, amonakesan beharrik izan gabe. “Beti esatenda azken diskoa izaten dela onenaeta gure kasuan behintzat halada, jendeak entzun eta esan beharkodu, noski, baina gure ustez hau dainoiz egin dugun diskorik osoena,hasieratik bukaerara”, azaltzen dutaldeko ahots nagusietakoa den JabiRodilek. Kilometroak, entseguorduak eta esperientzia ez baitiraalferrik pilatzen musikariengan etahoriek denek dute isla lan honetan.“Hasieratik izan gara abestienkonposizioaren, grabazioaren etasonoritatearen lanetan gainean egonizan garenak, eta orain ere hala izanda”, dio abeslariak. “Iruditzen zaiguoso disko koloretsua, alaia eta dantzagarriagelditu zaigula, aurretikatera genuen Ibuprofenok rockgehiago zuen, esaterako. Adituekdiotenez disko aireduna gelditu da,zabala”. Izenburua eta azaleko tximinoaeuren “oso estilokoa”dela dio, umorez.

Beste behin ere, taldekideguztienartean biribildutakokantuetan ska,rocka eta erritmobiziak dira nagusi.Hitzei dagokionez,euren estilozuzen eta zorrotzarijarraiki, baina betikoumore eta ironiaere mantenduz, norabideguztietan doazen aiztoak entzundaitezke haietan. Ez da inorlibratzen ez, hasi lagun aprobetxategietatik(Ezin zaitut jasan) eta politikarienustelkeriaraino (Kosta alakosta), irudi perfektuaren estereotipoasalatzearekin (Yonki rolari) etalangile klasearen borroka (Workingclass) aldarrikatzearekin batera. Gaisozialetatik aparte, ordea, badaudegai alaiagoak edo pertsonalagoakere, maitasun istorioak (Ilunetik argira eta buelta),gurasoei egindakokeinua (Summerof 74) gerta zitezkeenbaina gertatu ez diren istorioengainekoa (Saminaren ederra) edofesta ardatz dutenak, esaterako(Zapaiatik zintzilik eta Bagoaz). Gainera,Joseba Sarrionandiaren hitzakere jaso dituzte Pianistaren heriotzakantuan.

Bonberenean grabatu dute diskoa,udan zehar, Karlos Osinaga Txapekin.“Beretzat berria izan da musikamota hau grabatzea eta hasieratikgogotsu hartu du lana. Gu ere osopozik egon gara grabazioan, bai Txapekin,bai Bonbereneako Patxi etagainerakoekin ere”, azaltzen duabeslariak. Uztailetik irailera egondira estudioan. “Luze joan da, bederatzilagun garelako eta nahiko perfekzionistakgarelako, baina emaitzarekinizugarri gustura gelditugara”, gaineratu du.

Gaur egun, honakoek osatzen dutetaldea: Jabi Rodil (ahotsa), MikelAlbisu (ahotsa), Julen Valderrama(gitarra, ahotsa), Iñaki RodriguezVierbu (gitarra, ahotsak), Unai Arzelus(baxua, ahotsa), Antton Albizu(tronpeta, ahotsak), Manex Berzosa(tronboia, ahotsak) eta Jokin Gilisagasti(bateria, ahotsak). Disko honetarako,gainera, bi kolaborazioberezi izan dituzte. Batetik, ItaliakoTalco taldea. Haiek Bonberenearaetorriak ziren kontzertu bat ematera,Ze Esatek!-ekoak grabazioarenazken ukitutan zirela. Koroak egiteragonbidatu eta animatu egin zireneuskaraz abestera. Ezin zaitut jasanabestian entzun daitezke haienahotsak. Bestetik, Garazi Esnaolateklistaren parte-hartzea ere izandute. Egun, Eraul taldean aritzen daeta 3gabe2 taldearekin ere kolaboratzendu Esnaolak sarri.

BIZIPEN UGARI 2009an taldea sortuzenetik estudioko lau lan etazuzeneko bat kaleratu dituzte ZeEsatek!-ekoek. Gainera, ehunkakontzertu eskaini dituzte, EuskalHerriko txoko guztietan ez ezik, baitaeuskal mugetatik at ere. Euretakoinor ez da musikatik bizi, eta,beraz, taldearen martxa euren bizitzaeta lanarekin uztartu behar dute.“Egunerokoa konplikatua da, EuskalHerriko punta banatan egiten baitugulan eta entseatzeko eta kontzertuetarakoelkartu behar baitugu”,dio Rodilek. Gainera, ia-iaurteko disko bat atera dute, horrekberarekin dakarren lan guztiarekin.

Kontzertuak, horien osteko etxerabueltako kilometroak, agendakbateratu beharra... Eman dezakebizimodu neketsu baten itxura eta,hein batean, izango da. Hainbesteurteren ondoren, ordea, “elkarrengauza onak eta txarrak, denak ezagutzen”dituztela diote: “Batzuetankostatzen da hainbeste lagun adosjartzea, baina ilusioa dugu eta horida balio diguna, ilusioa edukitzeagauza berriak egiteko, oholtzara igoeta jendea dantzan jartzeko, laneanjarraitzeko”.