LINBO kontzeptual batean,absurduaren eta logikaren,jolasaren eta seriotasunarenartean mugitzen da,esperimentazio formalaren ondorio,sekula erreferentzia figuratiboakedo kezka kontzeptualak galdubarik, Maria Luisa Fernandezeneskultura abstraktua, punch bisualnabarmenekoa.

Artistaren ikerketa ildo desberdinaklan serie jakinetan ?Máculas (1984-1985), Leyendas (1985-1986), Melenas(1988), Esculturas rojas (1989),Burladeros (1990), Corridas (1996-1997), zein Burlas expresionistas(1993) eta Artistas ideales (1990-1997), azken bi hauek instalazio handieta kontzeptualagoak? identifikatzendira Azkuna Zentroko espaziozabal eta irekian: eskultura indibidualak,status propioa duten piezak,diluitu egiten dira aretoan instalazioerraldoi bat osatzeraino: emaitzakonplexua da oso, anitz eta askotarikoa,indartsua baiki, borobiladesberdintasunean.

Artistaren jaioterriaren eta gerraostekoeta ?batez ere? 70-80kohamarkadako euskal eskulturagintzarentradizioan txertatuta, posminismalismoarenoinarriak bere eginda,horien gainean eraikitzen daMarisa Fernandezen unibertso plastikoa:murrizketa geometrikoa,eskultura lurrera jaistea ?zoruaeuskarri gisa?, ordenazioa, seriazioaeta objektuen arteko erlazio aktiboak,kolorearen erabilera eta egurrarennagusitasuna.

Marku zatiek ?txikiak, handiak,lauak, loriatsuak? enmarkatu errealitatearenkontzientzia pizten dute,diskurtso teoriko kritikoaren ?manifestuak,hitzaldiak? izaera arrazionaletikaldendu ?analitikotasunaerdeinatu barik bigarren mailanutziz? eta autonomia plastiko erabatekoalortuta ere, artelanarenkontzepzio tradizionala eta sistemaespositiboa bera zalantzan jartzeraino.Eskultura fisikoak, materikoak dira.Kutsu primitibista batekin, materialenarteko konbinazioek ?zura, burdina,beruna, olioa? lanen osaerakonplexuagotu egiten dute. Azalerarentopografia zimurtsuak diranagusi: ehundura zakarra, leundugabea: zuraren lanketa industrialarenzantzuak igar daitezke, hala nolamozketa zuzenak, ebakidura kurbatuak,erredurak, harriaren taxuerak,eskulanarengandik hurbilago, inperfektuakia beti, maiz trataera finagoakbadira ere, egurraren izaerafisikoa eta honen ukimen eta ikusmenpertzepzio potentea nabarmentzendelarik. Eta kolorea. Kromatismoak?tonu beroak, gorri, hori,laranja eta okreak, berde argi etaurdin ilunak tartean? jantzi baino,osatu, gauzatu egiten du eskultura,materiaren eta polikromiaren artekosinbiosia ahalbidetzen baitu koloreenulermen estrukturalak.

Ordenazio seriala ?bata bestearenparean kokatu pieza (kuasi)identikoak,geometria irregularrekomoduluen simetria kuadrikulatuak,baita zirkularrak, estruktura primarioenerrepikapena, koloreen alternantzia?etengabe apurtua da itsatsiohol eta listoi lauen eraikitze nahaspilatsueta hedakorrengatik, planueta bolumenen antolamendu kaotikoaribide emanez, zoruan horizontalaeta bertikala elkar nahasteraino,muturrera eramana paretetatikeskegi lanetan. Kezka arkitektonikoaere identifikatzen da, bainabatez ere estruktura eskultorikoenesentziaren inguruko esperimentazioa:pieza diferenteen ensanblatzeekin?gainjarri, lotu, besarkatzendiren zatiak? deseraizkiz eraikitzen,espazioak okupatzen dira.90eko hamarkadako Fernandezenkontzeptualismo soziologiko etaideologikoa agerikoa da: lan konplexueta anbiguoak, formalki delikatuagoak,artistaren ?gizona, jeinua,orijinala? erakusketa baldintzen edoartelanaren gaineko ideia-asoziazioak,beti ere ikuskera isekaribezain serioan, arte inposatuarenmaskulinitatearen kritika biltzendute.

Abangoardiaren esentzia autokritikoaoinarrian, formatu eskultorikodesberdinen bilaketan osatuproiekzio espazialek funts emozionalekoemaitza bikaina ontzen dute.Oximoron plastiko hutsak, tentsioakhain dira orekatuak ezen nekez deribatzenda ezinegonik Fernandezenlanetan. Poetikotasun plastiko gorena:artea bere purutasunean: gordeleku?eta bizileku? bikaina.