BAILARAREN sakonean lainohertsia dago, argi mozketaizan da eta dena ilundago. Urtarrila eta ilbeltzagauza bera baitira gurean, egunlaburreko eta gau luzeko negu hotzean.Solasen berokian hazten dagiza irudimena, iraganeko historiadiren kontu beltzak eta etortzekodiren istorio gorriak...”. Aurkezpenhonek ongi laburbiltzen du Baztanenhilabete bukaeran gertatukodena. Izan ere, aurtengo ilbeltzainoiz baino beltzagoa izango da Baztanen,bertako Irakurle Taldeakaurreneko aldiz euskal nobelabeltzari buruz antolatu duen ekimenadela-eta.

Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatzekoideia “Idazleekin Solasean”ekimenean parte hartzen duten zenbaitkideren artean sortu zen, AneCuesta Baztango Irakurle Taldekokideak jakitera eman duenez. “Oraindela sei urtetik egiten dugunekimen horretako partaide batzuknobela beltzari buruz genekienakonpartitzen eta generoari buruzikertzen aritu gara. Aspalditikeuskaraz idatziak diren nobelabeltzak badirela ohartu gara, etahorietako askotan Baztan eta bereinguruak agertzen direla ikusi dugu.Adibidez, harrigarria egin zaiguMariano Izetak idatzi zuen lehendabizikoeleberria genero honetakoaizatea”, jakinarazi du Cuestak.

Beste kultura batzuetan hedatuagodagoen eta onarpensozial handiaduen genero literariohori ardatz harturik,“topaketakgenero horretakoidazleen eta zaletuenelkargune”izan nahiko lukeelaadierazi duCuestak. “Ohartugara euskaraz idatzitakonobela beltzakbadirela, eta baliagarriakdirela literaturaz aritzeko edotakritika soziala egiteko. Gainera,badakigu euskal nobela beltzakbaduela publiko leial bat. Horrelaba, interesgarria iruditu zaigu irakurzaleeta idazleak elkartu eta guztiokbatera gai honi buruz hausnartzeaeta solastea”, azaldu du irakurletaldeko kideak.

Hain emankorra den eta hainbestejarraitzaile dituen nobela beltzaritoki berezia eskaini nahi izan dieteaurten Baztanen, eta, horretarako,urtarrilaren hondarrerako aste osokoegitaraua prestatu dute. Topaketahilaren 20tik 25erako astean egingobada ere, gonbita, bereziki, astebururakoegin dute antolatzaileek.Era berean, Euskal Nobela BeltzarenAstea euskara hutsean izangodela jakinarazi du Cuestak, “nahizeta ezingo den aipatu gabe utziazken urteetan argitaletxe batzuekitzulpengintzan egindako lan handia”,azpimarratu du.

EKIMEN UGARI Urtarrilaren 21ean,Eneko Aizpuruaren Herensugegorriaren urtea eleberriaren inguruanhitz egiteko antolaturiko solasaldiarekinabiatuko da EuskalNobela Beltzaren Astea; Anizkoelkartean izango da hitzordua,19.00etan. Biharamunean, orduberean, Mariano Izetaren Dirua galgarriliburuaren berrargitalpena aurkeztukodute Elizondoko Arizkuneneakultur etxean; eta, ondoren, JonAbrilek “Mariano Izeta, euskal nobelabeltzaren abiapuntu” hitzaldiaeskainiko du.

Bereziki astebururako luzatu die irakurleeigonbita Baztango IrakurleTaldeak. Urtarrilaren 23rako “Baztangokontu beltzak” ekitaldia iragarridute, 20.00etan Elizondoko gaztetxean,eta biharamunerako egunosoko egitaraua prestatu dute.

11.00etan Beltzetik beltzera nobelazmahai-ingurua egingo da ElizondokoArizkunenean Jon Alonso, ItxaroBorda eta Miel Anjel Elustondorekin.Antolatzaileek jakitera emandutenez, nobela beltzaren ikuspuntuteoriko-historiko orokor batetikabiatu (nobela ereduak munduanzehar, pertsonaien ezaugarriak...),eta euskal nobela beltzaren ezaugarriezeta garapenaz arituko da solaseanhirukoa. 14.00etan parte-hartzaileakEskisaroien elkartuko dirabazkaritarako, eta bazkalostean kafe aurkezpenakizango dira: Juan KruzIgerabideren Zangotrabaeleberria etaJoseba LarretxeJoseviskyrenRequiem gabarenerdian komikia.

Ostean, “Susmagarriengaua”ospatuko dute IruritakoJauregiarteostatuan, afaria barne.Igandean, azkenik, “Kronikabeltz baten ibilaldia” egingo dute,11.00etan, Amaiurko plazatik abiatuta.19.00etan bertso trama izangoda Elizondoko Arizkunenean, OdeiBarroso, Alaia Martin, MaialenLujanbio eta Unai Iturriagarekin,Fernando Anbustegi gai-jartzailedutela.

Ekitaldi guztiak irekiak izango direlajakinarazi dute antolatzaileek, etajendeak ekintzetan parte hartzekodeia luzatu dute. “Topaketak Baztanenegiten badira ere, Euskal Herriosoko irakurleak gonbidatu nahiditugu parte hartzera, euskal lurraldeetakoletrazaleak euskal nobelabeltzari buruz elkarrekin gozatzera”.Gainera, herrira asteburu pasajoateko asmoa dutenentzako, Baztangolanda-etxeekin eskaintzabereziak adostu dituztela ere jakinarazidute antolatzaileek.