XILABAKO txapel beltz preziatua jantzizuenetik hilabete igarota, txapelketeksuposatzen duten “tentsioa eta zalaparta”alboratu dituela dio Sustrai Colinak,baina oraindik ez omen du lorturikoa “guztiz asimilatu”.“Horretaz benetan jabetzeko denborabeharko dut”, aitortu du. Hala ere, ezin du ukatutxapelak “poz intimo handia” ekarri dionik. Eztagaraipenak “momentu onean” harrapatu duenikere, berak dioen moduan, “aurrera begira, mapaeta iparrorratza eskuan dituela”.
Txapelketan, bertsolari moduan “inoiz baino libreago”sentitu zela dio urruñarrak. Gainera, “txapelalortzean ez itsutu izanak” asko lagundu diolakoanda. “Uste dut biziki inportantea dela ez itsutzea helburubakar batekin. Nire kasuan, ez nuen nahi txapelketarenarrakasta edo porrot sentipena txapelalortzera edo ez lortzera mugatzea. Nire buruaasko mugatzea eta nigan presio izugarria jartzealitzateke hori. Izan ere, helburua zure esku ezdagoen zerbaitetan markatzea, nekagarria ez ezik,arriskutsua ere bada”.
Txapelketa bat baino gehiago bizkar gainean daramatzatenbertsolariek, Colinak berak kasu, “zenbaitinertziatan erortzeko arriskua” izan dezaketelaikusten du, “epailearentzat kantatzea edobertsoera konkretu batean aritzeak mesede egitenduela pentsatzea, esaterako. Horrek, presioa areagotzeazgain, norberak egin nahi duenetik urruntzendu bertsolaria. Oholtzara igotzen zareneangarrantzitsua da egin nahi duzun hori egiteko askatasunasentitzea. Nire kasuan ?gehitu du?, neureburuari txapela irabazteko zer egin behar nuengaldetzeari utzi nionean askatu naiz”.
FASE BERRI BATEAN Bertsolaria izatea zer denaspalditik dakien arren, etapa berri batean dabertsolari urruñarra, non lanean ari den “izan nahiduen bertsolari hori izateko”, jakinarazi du. “Nirebizitza pertsonalean gauzak erabakitzen ari naiz,eta prozesu horrek orain arte izan naizena baloratzeraeta aurrera begira zer aldatu edo indartu nahidudan erabakitzera eraman nau”. Hala, berezkoezaugarriei uko egin gabe, pertsona bezala dituenbestelako ezaugarri batzuk bertsotan agertu ezdituenaren sentipena du Colinak. “Adibidez, pelikuletatik,diskoetatik eta liburuetatik zer gustatzenzaidan begira jarri, eta ezaugarri komun batzuk agerizaizkidala ikusten dut, bada zergatik ez horiekbertsotara ekarri?”, egin du gogoeta.
Urteen poderioz, inertziak ematea normala delauste du eta, horrek, agian, estereotipo jakin batzuetaraeraman dutela dio. “Heltzen da momentu batnon badakizun zein diren zutaz estimatzen direnezaugarriak, zer espero den zutaz eta zuk ere horibaliatzen duzun. Gurpil zoro horretan egoteazaspertuta senti zaitezke. Konturatzen zara zuridagokizula hori bakarrik ez zarela erakustea,orain arte erakutsi ez duzun hori erakustea,horrek egingo nauelako, nire kasuan,bertsolari hobe. Esan daiteke, pintore batenmoduan, nire kolore paleta aberastu nahidudala”, azaldu du.
PLAZARA BEGIRA Txapelak une egokianharrapatu duela uste du Colinak “ibilbidebat eta segurtasun bat” duela sentitzen duelako.“Era berean, badakit txapelak ez didalabizitza aldatuko ?dio?, eta horrek asko lasaitzennau. Horrez gain, momentu onean harrapatu nau aurrera begira nagoelako une honetan. Badutkontzientzia ari naizela garatzen garatu nahidudan zerbait”, iritzi dio. Dena den, ibilbidehorretan, txapelketara begirako lanketanbaino, “plazara begirako lanketan,bertsotara begirakoan” ari dela dio.Txapelketa atzean, plazaz plaza gogotsuari da orain urruñarra. “Plazak ematendizu gauzak probatzeko beste askatasunbat, jarrera askeago batean egotekoaukera. Nik argi daukat bertsolariaren terrenonaturala plaza dela, nirea behintzat bai. Niplazak eraman nau txapelera, eta ez txapelak plazara.Dena den, lanketa konstantea eskatzen duenibilbidea da hau, eta argi daukat nahi dudan bertsolariaizateko bideak ez duela etenik”.
Txapela ahalik eta modu naturalenean daramaColinak, eta horrela izatea espero du aurrera begiraere. “Nire ibilbidean ahal bezain naturalen txertatunahi nuke, ez baitut txapela tatuatua eramatekoasmorik”. Zentzu horretan, aurrera begira,Xilabako txapelduna baino, Sustrai izaten jarraitzeanahiago du: “Sustrai nintzelako deitzen zidatenorain arte, eta hori pribilegio handi bat dabertsolari batentzat. Uste dut hemendik aurreradeituko didanak ere ez didala deituko txapeldunanaizelako, Sustrai naizelako baizik”.