EUSKAL Herriko Bertsozale Elkarteakproposatu zionean 2013koTxapelketa Nagusiko finaleko irabazlearitxapela janztea, Dorronsorok“esker onez baina pixka bat urduri”hartu zuen ardura hori. Unea iritsi zenean,13.500 zaleren aurrean, “gustura eta harro”sentitu zen. Bertsolaritza irakaskuntzansartzen eta, batez ere, doinutegi zabal batbiltzen, aintzindari izan zen Dorronsoro eta,lan hori saritzeko, BEC-eko oholtzan egotekoaukera eman nahi izan zion Elkarteak.

Joanito Dorronsoro Goikoetxea, Ataunenjaio zen 1936an, baina Zumaian bizi daaspalditik. Apaiz izan zen 1977ra arte, baitafundizioko langile ere. Ondoren, ZumaiakoAita Mari ikastolan jardun zen, erretiroahartu arte. Zumaiako bertso eskolabultzatu zuen. 1960ko hamarkadatik aurrera,ikastolak sortzeko mugimenduan burubelarrisartu zen. Hain zuzen ere, ikastoletanbertsolaritza irakasteko ideia izan zuenlehenengotarikoa izan zen. “Garai hartan,ikastola eredu berriaz hausnartzen ariginen ?kontatu du?, baserria beheraka zetorrelaikusi genuen eta bertsolaritzarentransmisioa eten zitekeela; larunbatak eskola-eguna izateari utzi zioten orduan etalibratutako tarte hori aprobetxatzea pentsatugenuen”. Ikastolara pianoa eraman etakantuak irakasten zizkien umeei.

Eskoletan bertsolaritza txertatzen aintzindariaizan zen Dorronsoro eta, gainera, lanhorrek bere bizitzako proiekturik handienetakobati ekitera eraman zuen, doinutegiabiltzera alegia. “Ni testu liburuak egitenaritzen nintzen eta Txirrita, Xenpelareta abarren bertsoak sartzen nituen;orduan, Ikastolen Federaziokoek bertsoenantologia moduko bat egiteko ardura emanzidaten, umeei erakusteko”. Hor konturatuzen doinutegiaren arloan egin gabeko lanabazegoela, “doinuak solfeoz jartzea faltazen, sailkatu gabe zeuden, izenik ezzuten...”. Bilduma zaharrak kontsultatu,herriz herriko argitalpenak jaso, Ipar zeinHego Euskal Herriko tradizioen berri izaneta, pixkanaka, doinu-bilduma ederra osatuzuen. “Saioak ere asko entzuten nituen,kasetetan grabazio asko dauzkat”. Hala,1981ean, Bertsotan liburua argitaratu zuen.Hurrengo urteetan, liburu gehiago aterazituen, baita zintak ere. “Dena eskuz egitennuen, gero beste batzuek pasatzen zutenordenagailura”.

Dorronsorok 3.200 doinu ditu jasoak eta“erne” jarraitzen du, berriren bat nonaurkituko. “Batzuetan iruditzen zait materialgehiegi ez ote den, baina gauzak ongiegiten hasiz gero, ezin da halamoduz bukatu”. Doinu bakoitza solfeoz jarrita daukaeta kategoriatan banatuta, neurriaren arabera.Izena jartzeko ere, irizpide batzuk sortubehar izan ditu, “izenarekin, bertsozaleakberehala jakin behar du zein den doinua”.

Xenpelar Dokumentazio Zentroadagoenetik doinutegia edonoren eskuradagoela eta, poztu egiten da.Dorronsororen ustez, “bertsoa neurtzen dudoinuak, bertsoa doinuarekin batera jaiotzenda”. Entzuleak doinuaren bidez jasotzendu bertsoa, “buruz ikasten ere laguntzendu, horretaz eliza konturatu zenaspaldi, horregatik dotrina-eta doinuz irakastenziren lehen”. Gaur egun, lehen bainodoinu gehiago erabiltzen direla dio,“80ko hamarkadan esplosioa egon zen, Lopategieta beste batzuk doinu berriak erabiltzenhasi ziren”. Doinuen aldetik “euforiahandi samarra” egon zen garai hartan.Luzeraz eta konplexutasunez ere aldatuegin dira bertsoak, batez ere txapelketetan,“lehen zortziko handi eta txikiak ibiltzenziren, askoz gehiago ez”. Hasiera batean,doinutegian, Bereziak saila sortu zuenDorronsorok, “kategoria hori handitzenjoan den heinean, kategoria zehatzagoaksortu behar izan ditut”.

Dorronsorok uste du aintzindarien lanakfruitua eman duela; “baina guk oinarriajarri dugu, lana egin dutenak bertsolariakdira”. Doinuak batzen egin duen lanaz dio:“Tradizioa ezinbestean behar dugu aurreraegiteko, gazteek jaso eta aldatu dezaten,horrela bermatzen da transmisioa”.