ALZHEIMER gaixotasunak harremanaaldarazi dio André eta Dorine aitona-amon bikoteari. Errutina bateanbizi dira eta gaitzak nola elkartzendituen azaltzen du izen bereko obrak. PertsonaiakAndré Gorz filosofo eta kazetari frantsesareneta bere emaztearen bizi-istoriotik datoz.Izan ere, duela sei urte, 84 urte zituztela, eurenburuaz beste egin zuten biek hala adostuta.Suizidatu baino urtebete lehenago, senarrakeuren maitasun harremana berreraikiz gutunbat idatzi zion emazteari. Eta istorio horrek inspiratuegin du Kulunka antzerki-konpainiakoekipoa. Eta istorio hauxe izan da André etaDorine obraren hazia. Izan ere, aitona-amonenmaitasun istorioez ez da asko hitz egiten eta,horregatik, edadeko jendearen bikote harremanezobra egitea nahi izan du Kulunkak.
HIZKUNTZA ESZENIKO UNIBERTSALA Omenaldimodura, protagonisten izenak mantendu egindituzte, baina kontatzen duten istorioa eureksortu dute, egiazko André eta Dorinen harremanaketa obran erakusten denak ez baitutezerikusirik. “Gure istorioan alzheimer gaixotasunatxertatu dugu, tamalez, denok oso gertudugun zerbait delako”, zehazten du GarbiñeInsausti aktoreak. Horrekin batera, gai unibertsaladela sentitu eta bizi izan dute bi urtetanmundutik zehar egin duten biran, Errusiako,Nepaleko, Kolonbiako, Txinako, EstatuBatuetako edota Turkiako publikoa ere identifikatutasentitu delako istorioarekin; berenfamilian, lagunartean edota bizilagunareneangertu bizi izan dute alzheimerra. Gaixotasunariburuz hitz egiteaz gain, harremanei buruzhitz egiten da, hain justu, nola baloratzen hastengaren harremanak galtzen hasten garenean.Eta harremanen gaia ere unibertsala denez,erraza da munduko bazter desberdinetako edozeinpublikok obra ulertzea.
Gaia bezalaxe hizkuntza ere unibertsala da. Ezdute hitzik erabiltzen, keinuka komunikatzenbaitira. Eta lengoaia hori ere guztientzakomodukoa da. Eurek egiten dutena mugarikgabeko antzerkia da eta, horretarako, maskaraerabiltzen dute. “Maskararen lengoaia unibertsalada, oso boteretsua komunikatzeko etaespresatzeko garaian eta publikora oso moduerrazean heltzeko aukera ematen du”, dio GarbiñeInsaustik. Maskararen hizkuntzari dagokionez,Alemaniako Familie Flöz konpainiaizan da euren erreferentea, baina Kulunkakbere hizkuntza eraiki du eta bere lengoaia eszenikoaafinatzen ari da. “Maskara darabilzuneanekintzek egiten dute hitz eta egiten den horrekdu garrantzia: oso garbia eta zehatza izan beharduzu esan behar duzun hori eta ez beste ezeresateko”. Horregatik, ekintzen eta mugimenduenbidez eta horrekin batera dagoen poesiarenbidez ulertarazteko lan handiaegin dute. Yayo Cáceresek egin dumusika eta musika pertsonaia batgehiago bezala izatera iritsi da.
LEHEN URRATSAREN ONDORENGOAKulunkak konpainia bezala egitenduten lehen obra da, nahizeta bertako kideek ibilbide luzeaduten antzerki-munduan, nazioaneta naziotik kanpo. GarbiñeInsausti eta José Dault 2010eanbildu ziren Kulunka sortu etaAndré eta Dorine obrari ekiteko, alegia,pertsona gisa kezkatzen zituengai bati buruz hitz egiteko. Izan ere,antzerkia gizarteko hainbat arazozhitz egiteko tresna baliagarritzat jotzendute eta beronen bidez pertsonakdisfrutatzeko, ikasteko eta osatzekoaukera duela uste dute konpainiakokideek.
Hogei herrialde baino gehiagotan egondira bi urtetan eta jendeak hunkitutahartu du obra: “Kolonbian, oso espresiboakizanik, negar eta barre egin dute, Errusian harrera beroa izan dugueta Txinan ere bai; fan-efektua bizi izandugu”, deskribatzen du aktoreak.Nazioarteko bira luze bezainbizi honen ostean, geldialdi txikibat egin dute, baina berehalahasiko dira eskuarteanduten proiektu berriari bultzadaematen. Krisiak eragindakoezerez, izu, bizitzarenhauskortasun eta galderazbeteriko egoeraren inguruangogoeta egiten ari dira LosNadies izeneko bigarrenobran. Urtea bukatu bitarteanFrantziara eta Txinara joangodira André eta Dorine antzezlanarekineta urtarrileanMadrilen lau asteko denboraldiaegingo dute. Eta jarraitukodute mugarik gabeko antzerkiaeginez gizarteko erradiografiakateratzen. Eta segituko dute,baita ere, munduko edozeinbazterretako publikoa besoetanhartuz kulunkatzen.