DUELA urte bete, tratu txarren biktimenherriko elkarteak dirumurrizketak jasan zituela jakin zuenItsaso Gutierrezek. Kezkagarria irudituzitzaion oso, baita haserretzeko modukoaere. Gertatutakoa salatzeko, ETEN proiektuasortzea erabaki zuen, hots, azkenaldian hainbateuskal musika talderen abestiak disko bateanbatzea. “Duela urte batzuk ere honetaz abestenzela adierazi nahi da, eta arazo larri hau ez deladesagertu agerian jarri”, argitu du On taldekoabeslariak. Pentsatu eta lanari ekin zion, helburuzehatz batekin: gure gizartean zoritxarrezohikoa bihurtu den genero indarkeria salatzea.
Bidean, hasierako xede horri beste batzuk gehitudizkio Gutierrezek. “Aldarri egin nahi dut,baina, horrekin batera, hausnarketarakoleihoa irekitzea ere dut helburu”, nabarmendudu. Hortaz, kultura eremuko zenbait artistareninplikazioa bilatu nahi du musikariak,ETEN proiektua genero indarkeriaren kontrakobeste egitasmo batzuk eraikitzeko lehenurratsa izan dadin.
Egungo krisi egoera honetan, zoritxarrez, inoizbaino beharrezkoagoak dira urrats horiek. Dirulaguntzenmurrizketak direla medio, emakumeenindarkeriaren kontrako kanpainak eskasagoakbilakatu direla ohartarazi du Gutierrezek,arduratuta. “Estatistikek diotenez, azkenurte honetan, emakume gutxiagok salatu omendituzte tratu txarrak beste urteen aldean, eta gainera,jipoituak izan diren gehienek aurretik salaketa jarri ez duten emakumeak izan dira,aurreko urteetan ez bezala”, zehaztu du.Bilduma honek, baina, kutsu pertsonala erebadu. Batetik, Gutierrezen amamak hil aurretikbere aitak ama jipoi batez akabatu zuela egindakoaitortza mingarria. “Hamar urte zituelaikusi zuen jipoia. Ostean, bere ama neumoniakjota hil zela esan zioten eta bera ez zen inori kontatzeraausartu”, gogoratu du. Bestetik, duelaurte batzuk Gutierrezek berak bizitako harremanmenderatzailea. “Txikituta, erruz josia etasumisioan murgildua aurkitu nintzen, ezustean.Eta begiak irekitzea, burua berriz altxatzea etairribarrea berreskuratzea eguneroko borrokabihurtu zitzaidan. Edonori gerta dakiokela ulertunuen”, aitortu du. Bilduma hau hilaren 25eankaleratuko da, eta, egun berean, prentsaurrekobatean aurkeztua izango da. Tratu TxarrenNazioarteko Egunean, hain zuzen ere. “Ez dakasualitatea ?onartu du?, aurkezpenarekin bateraaldarri egiteko aukera polita iruditu zitzaidan”.Diskoaren salmentarekin lortutako etekinakgenero indarkeriaren aurkako proiektuakmartxan jartzera bideratuko dira.
“MUSIKA MUNDUA GIZONENA DA” Jauko Barik,Keike, Xarma eta aipatutako On musika taldeetanibilia da Itsaso Gutierrez. Eskarmentu handikoaizanda, musika mundua, orokorrean, gizonenmundua dela argi dauka. “Honetan hasi nintzenean,musikari sentitzen nintzen ezerren gainetik.Gaztetan, nire generoak ez ninduen kezkatzen.Baina, gizonezkoen presentzia ohikoagoaden rock-giroan sentitu ditudan keinu, begirada,komentario eta abarrek emakume naizelaerakutsi didate”, adierazi du.
Hala ere, gizonezkoen presentzia ohikoagoa dengizartearen eremu batean murgiltzean, trabeiaurre egiteko gai dela ikasi du On taldeko abeslariak.“Rockak indartu nau. Inoren iritziarengainetik sinesten duzun horregatik borrokatzeamerezi duela ikasi dut. Guztiaren gainetik,musikari sentitzen naiz eta hori defendatzendut oholtza gainean”, baieztatu du. Izan ere, Ontaldean hasi aurretik, emakumeentzat kezkagarridiren hainbat kontuetaz abesteko erabakiahartu zuen: “Urtetan urratuak izan zaizkiguneskubideak oihukatzeko, aldarrikatzeko etakantatzeko aukera eskaintzen dit”.
Musika gizartearen isla izaki, berdintasuna lortzekoibili beharreko bidea oraindik luzea delauste du Gutierrezek. “Gaurko gizartean berdintasunabadagoela sinestera eraman gaituzte, bainahitzak besterik ez dira. Nire ustez, emakumearenpresentziari dagokionez aldaketa handiakizan diren arren, jarrerak oraindik ere osomatxistak dira”, azaldu du. Egoera hau hobetzealdera, aldaketa norberak bere baitan egin beharduela defendatzen du abeslariak. “Ditugunarrasto matxista horiek onartu, ulertu eta aldatzensaiatu behar gara, autokritikaz baliatuta”,azpimarratu du. Berdintasuna lortzeko borrokahorretan, hezkuntzan ere zeregin handia dagoelaagertu du. “Hori litzateke aldaketa errealarenzubi zuzen-zuzena”, argitu du.