PARE bat urtean lanik argitaratu gabeegon ondoren, sormena indarberritutadakar Uxue Alberdik (Elgoibar,1984). “Bai idaztea bai bertsotan aritzeanire identitatearen parte dira”, azaldu du.
2007an narrazio liburua, handik bi urtera nobela,eta ia lau urteren ondoren dator zure lan berria...
Azken bi liburuen artean dagoen distantziakarrazoi bat dauka: Aulki-jokoa nobela argitaratuondoren, nahiko blokeatuta egon nintzenpare bat urtez. Idatzi idazten nuen, baina ezerargitaragarririk ez. Horren arrazoia, Aulkijokoaliburuarekin batera, aurreko EuskalHerriko Bertsolari Txapelketa nagusia ere bertanzegoela izan zen. Kanpora begira bizi izannuen urte bat izan zen, nahi gabe presio handianeukan gainean, eta horrek ez zidan baterelaguntzen sortzen. Eta gero, paradoxa ematendu, baina erditu nintzenean, eta denboragutxien nuen momentuan, argi ikusi nuen zeregin nahi nuen, eta niretzako bai idaztea, baibertsotan aritzea nire identitatearen parte dira,eta denbora gutxi horretan idazten hasi nintzen.Amaizan berritan kanpo presiorik ez nuensentitzen, kanpotik ez zutelako ezer esperokonigandik, eta pare bat urte horietan idatzitakonarrazioak dira Euli-giro osatzen dutenak.
Oraingoan, baina, narrazioetara itzuli zara.
Ni beti izan naiz oso ipuinzalea, bai irakurtzeko,bai idazteko. Aulki-jokoa lanean neukanistorioa ez zen ipuin batean kabitzen, nahiz etanobela oso atal laburrez osatuta dagoen etanarrazioen antza eduki. Arratsaldetan idatziizan dut, pare bat ordu, eta zatika idatzitakozerbait da Euli-giro. Ipuinen neurria oso ondoegokitzen da nire gaur egungo bizimodura.Nobelak, aldiz, horretara zentratuta egoteaeskatzen du.
Zer aurkitu daiteke ‘Euli-giro’ narrazio liburuan?
Norbere bizipenek markatzen dute norbereidazteko momentua. Esango nuke emakumezkopertsonaien sinfonia bat aurki daitekeela, gazteenak26 urte bueltan izango ditu, eta zaharrena90 urtetik gertu egongo da. Narrazioetanemakume batzuen momentuak islatudira. Momentu horiei kanpotik ez zaie garrantzi handia ematen, ez dira heroiak betikozentzuan; baina momentu konkretu horietanpertsonaientzat zentralak diren gertaerakerretratatu dira. Esan daiteke emakumeak daudelaipuinetan, baina emakumeak pluralean,subjektu aktiboak, euren bizitzako etapabatean, euren emozioetan kokatuta. Badagogiro ilun bat ipuin askotan, baina badago bizigrina,emakume horiek erabakiak hartzen ikusikoditugu. Pertsonaiarik gehienak emakumeakdira, sentsazioetatik abiatu naizelako, etasentsazio horietako asko nireak dira, eta niemakume bezala definitzen naiz, ez bakarrikbiologikoki, baita politikoki ere. Emakumekontzientzia batetik. Eta hortikgiro batzuk sortu dira, emakumebatzuk etxe giroan kokatudira, beste batzuk lan giroan,baina barne giroa denetanagertzen da.
Herria eta hiriaren artekojokoa sarritan agertzen da,ezta?
Bai, hala da, eta hori ez da nahita bilatutakozerbait, ondoren ohartu naiz ni ere. Badagoherri edo baserri giroa, giro itogarria irudikatukolukeena. Eta gero hiriak daude, girodesberdinen bilgune. Herriak azaltzen direneanbadirudi giro bakarra nagusitzen dela,eta hiria agertzen denean, pertsonaia girobakar batean egon arren, beste giro eta aukerabatzuk usaintzen ditu.
Azaldu ezazu hori, mesedez.
Giro batzuetatik abiatzen diren narrazioakdira, baina ez nuen nahi giroak estereotipatuakizaterik. Konturatu naiz aurreko ipuin liburuarekinalderatuta, ipuin hauetako pertsonaiak,etxeak, giroak,? askoz hobeto ezagutzenditudala; obsesionatuta egon naiz zehaztasunareneta sinesgarritasunaren bila.
Adjektibo bakoitza dago hori jarri nahi nuelako,giro horiek sortzerakoan saiatu naiz deskribatzennuen etxe hori oso ondo ezagutzendudan etxea izan dadila, edo gela bat deskribatzeanbadakit zein gelaz ari naizen. Koadrobat badago, edo kolore jakin bat agertzen bada,ez da kasualitatea izango. Nik uste, deskribapeneklurtarrago bihurtu dituztela ipuinok.Narrazio gehienak giro surrealista batera edoerrealismo magikora hurbiltzen dira, baina osoemozio lurtarretatik abiatuta. Kontrasteandago mamu-giro bat, baina bestetik oso zehatzakdiren espazioak.
Literaturari buruzko aipu zein gogoetak agertzendira liburuan. Nola ikusten duzu egungoeuskal literatura?
Zaila da horri erantzutea. Idazle asko dago,errelebo bat egon da, helduagoek idaztenjarraitzen badute ere. Era, adin eta sexu guztietakoidazleak daude. Idazteko grina badago.Baina irakurleei dagokienez, kopurua betikoada. Baina, azpimarratzekoa da irakurle txokoenfenomenoa. Idazle zein irakurle aldetikinteresgarri egiten zaizkit. Irakurleeiaurrez aurre entzutea aberasgarria daidazleontzat, eta irakurle gisa, hobeto irakurtzenda taldean, bakoitzak bere esperientziatikirakurtzen duelako, eta esperientziakkonpartitzerakoan bi begikbaino gehiago ikusten dute lauk.