DIZIPLINA edozein dela ere, taldegutxik esan dezakete 42 urtez jardundutela lanean elkarrekin. Elkarrekineta beheraldirik gabe, etenik gabe”,aitortzen du Enkarni Genua (Donostia, 1942) titiriteroak.Bada, horixe da, hain justu, TxotxongilloTaldearen ezaugarrietako bat. ManoloGómez senarrarekin batera, Genuak lauhamarkada luze baitaramatza txotxongiloak egiteneta herriz herri, antzokiz antzoki, haurreiemanaldiak eskaintzen.

Taldearen ibilbide osoa laburbiltzea ariketa zailaden arren, xede horrekin antolatutako erakusketaikusgai dago orain TOPIC TolosakoNazioarteko Txotxongilo Zentroan. Martxoaninauguratu zen, Txotxongillo Taldeak DonostiakoUdaletxearen eskutik Hiritar MerezimenduarenDomina jaso eta aste batzuk beranduago,eta urriaren erdialdera arte egongo da zabalik.Bertan, besteak beste, bisitariak hamabieszenatoki eta mota orotako laurogei txotxongiloikus ditzake, konpainiak urteotako emanaldietanerabilitakoak. Gainera, Enkarni Genuakberak bisita gidatuak ere eskaintzen ditu, erakusketarennondik norakoak bisitariekin zuzeneanpartekatuz.

Pozarren dago Genua erakusketarekin: “Titiriteroguztiak, eta oro har kultura maite dutendenak bezala, pozik gaude ikusita mundukotxotxongilo zentrorik garrantzitsuenetako batetxe ondoan dugula. Eta TOPIC da orain guretxotxongilo ezagunenen etxe berria: hementxedaude Erreka Mari, Martin, Patxi, Printze Txikiaeta beste asko ere”. Berak dioenez, TOPICenTxotxongiloen Etxeak goizero ateak irekitzendituenean, Marionak ematen die ongietorriabisitari guztiei. “Mariona Zentroko maskota,Azkoitiko hamar urteko haur batek, Urtzi Odriozolak,diseinatua eta guk geuk sortua gorputzeta arimaz”. “TOPIC makinaria eder eta konplexuada eta gu martxa horien arteko gurpiltxo txikibat. Eta oso harro gaude”, erantsi du.

ANTZERKIA BIHOTZEAN Oholtza gainean ezagutuzuten elkar Genuak eta Gómezek, antzerkiarenbueltan: “Gure bizitzak beti egon dira eszenatokiralotuta. Elkar ezagutu baino lehen erehasiak ginen antzerki munduan sartzen, bakoitzabere aldetik”, oroitzen du Genuak. Ezkondu,seme-alabak izan eta azken horiei esker sartuzen bikotea txotxongiloen mundura.

Seme-alabak ikastolara joaten hasi zirenean ekinzioten biek euskara ikasteari; euskaraz irakastenzuten eskolak loratzen hasi zirenean. “Lanasko zegoen egiteko eta gurasook ahal genuenmoduan laguntzen genuen. Beraz, Manolok etanik, azkar eta agintari on baten esanetara,orduantxe ulertzen hasi ginen euskarazko lauhitz, lau trapu eta hiru txotxongilorekin obra bateskaini genuen garrantzi gehiegirik eman gabe:Txispa eta bere lagunak ikastolan. Une hartan,gu ohartu ere egin gabe, Txotxongillo Taldealehen urratsak ematen hasi zen. 1971 urtea zen.Funtzio hartan bertan eskatu ziguten hurrengoemanaldia Donostiako Kaialde ikastolarako”.

Bikoteak tinko heldu zion euskaraz egitekokonpromisoari, euskarazko eskolak hartuta.“Berehala ohartu ginen hizkuntza zail, desberdineta eder haren atzean gure seme-alabei (hirujadanik: Enkarni, Manu eta Juan) laguntzekoaukera baino zerbait gehiago zegoela, gurea izanarren ezagutzen ez genuen herri bat aurkitzekoaukera: euskaldunen herria”. Eta hori hala,garai hartako Euskal Herrian zegoen “hutsunehandi bat betetzera” etorri zenTxotxongillo Taldea. Izan ere, artean ezbaitzegoen euskaraz txotxongilo emanaldiakeskaintzen zituen talderik. “Guhasi ginenean eta denbora luzez EuskalHerriko panorama kulturalak basamorantzerkia tua zirudien, batez ere euskarari dagokioneaneta zehazki haurrentzako ikuskizunen eremuan.Eta gustu handiz hartu genuen mortu huraernaltzeko zeregina geure gain”.

Egungo panorama bestelakoa da: “Zorionez,egoera asko aldatu da. Haurrentzat lan egitenduten talde askoz ere gehiago daude eta gehienekbokazioz eta gainerakoek obligazioz,euskara erabiltzen dute komunikaziorakohizkuntza gisa. Baina guk ere oraindik hemenjarraitzen dugu”.

Bidea egiten jarraitzen du, bai, Donostiakokonpainia honek. “Bikote bat hainbeste denborazeta etenik gabe fama gehiegi eta diru askoematen ez duen jarduera artistiko batean aritzeaarraroa da. Horregatik askok galdetzendigute zergatik jarraitu dugun txotxongiloekin.Zergatik igaro dugun Manolok eta biok gurebizitzetako hainbeste denbora txotxongiloekinbidea egiten. Eta erantzuna erraza da oso: hauxegustatzen zaigu. Gustuko dugu egiten duguna,interesantea iruditzen zaigu eta elkarrekinegin dezakegu gainera. Bakoitza bere aldetik ibiliizan balitz eta ilusiorik ez bagenu ezingo genituzkeenhainbeste ordu pasa istorioak, txotxongiloaketa obrak prestatzen, gure jaiegunak besteentzatfesta bihurtzen. Zoriontsu izan gara etahorregatik ez zitzaigun axola gure autoa txotxongilozbetetzea? seme-alabak txikiak zireneanere ez eta ia jaiegunero batetik bestera ibiltzenginen, bideetan galduta”.

ERABERRITU, AURRERA EGITEKO Berrogeita biurteotan, ikuskizun ugari estreinatu dituTxotxongillo Taldeak. Gehienak kartelean daudeoraindik, idatzita eta liburuetan zein CDetanpublikatuta eta funtzioak eskaintzen EuskalHerriko eszenatoki guztietan. “Antzoki handietan,non gure txotxongiloek harro esan baitezaketeorkestra garrantzitsuek lagunduta jardundutela, edo Euskal Herriko herrixkarik txikienetanere bai. Eta azken horiek aipatu nahinituzke bereziki, gure lanaren arima eta euskarriaizan baitira”, dio Genuak.

Txotxongiloen mundua hain zabala izanik, garaiberrietara egokitzen asmatzea eta eraberritzeaere ezinbestekoa izan dute aurrera egin ahal izateko.Hastapenetan, adibidez, euskal iturburuetanaurkitu zuen taldeak bere obrentzako inspirazioaeta laster etorri ziren aski ezagunakegin diren ipuinak. Horien artean daude, adibidez,Herensugea, Galtzagorriak, Gizona, SugeaetaAzeria, Itsasminez, Printze txikia zein ErrekaMari, titiritero bikoteak biziki maite duena etaErakusketarekin batera, Enkarni Genuak bisita gidatuak eskaintzen ditu, jendaurrearekin pasadizoak partekatuz. AINARA GARCIAHIRU PUNTU AMAIEZINTOPIC-eko erakusketa TxotxongilloTaldearen ibilbide oparoarenerakusleiho bat da; ez,ordea, amaierako puntua.“Pertsonen bizitza, eta jakina,edozein talderena, hainbat gertakarikmarkatzen dute, pixkanakabere historia eraikiz. Guretitiritero bizitza ere horrelaxeizan da. Gauza txiki eta sinpleaskok osatu dute gure curriculumpertsonala. Gure kasuangehienak etengabeko lan geldiezinarekineta maitasunarekinlotuta egon dira. Bizitzakasko eman digu, guk ere adiskidetasundosi ugari banatu ditugulako.70 urte baino gehiagobetetzea furgoneta txotxongilozbeterik eta berrogeita askobidean igaro ondoren, horixeda bizitzak eman digun oparia.Baita ere gure sei bilobekgure istorioak gozatu izana.Horregatik, guk festa moduraikusten dugun TOPIC-eko erakusketan,gure ibilbide osoajasotzen duen honetan, esannahi dizuegu hau ez dela paragrafoamaiera, ezta amaierakopuntua ere. Hiru puntu txikieta amaiezin dira”.Euskal Herri osoko haurren artean ere guztizbarneratua dagoena. Nolanahi ere, panpin etaistorio ugariz osatutako familia handia izaterairitsi da Txotxongillo Taldea, urtez urte haztenjoan dena, eta euskal mitologia eta literaturarenesparrua ere gainditu izan duena.

MUNDUA EZAGUTZEKO OPARIA Emanaldi etajaialdi ezberdin asko ikustea baliagarri izandute ikaste eta eraberritze prozesu etengabean.Euskal Herrian ez ezik ?Titirijai jaialdiarekinbeti aritu dira lankidetzan, esaterako?, Katalunian,Charlevillen eta beste hainbat herrialdetanbarrena ere jardun dute Genuak etaGómezek, besteek zer egiten duten ikusten etahaurrak beren txotxongiloen xarmarekin liluratzen.“Gure txotxongiloak eta gure bizitzakaldatu eta aberastu egin ziren, adibidez, Latinoamerikaraeginiko bidaien ondorioz. Mexikori,Kubari eta Ekuadorri zor diegu gaur garenarenzati handi bat”, aitortu dute. “Finean,txotxongiloek mundua ?ahaztu behar ez direnmunduko errealitateak? hurbiletik ezagutzekooparia egin digute”.

Lan egiteko eran ere aldatu da taldea urteotan.“Igaro genuen eszenatoki gainean gertatzen zenororen erantzule izateaz harro egoteko fasea, bainapixkanaka hura gainditu eta genero anitzetakoespezialistekin lan egiten hasi ginen. Gure iritziz,esku askorentzat idatzitako sinfonia horrisoinu hobea ateratzea lortu genuen horrela”.

Lau hamarkadaren ostean, txotxongiloekin pozabanatzen jarraitzen dute titiritero donostiarrek.“Asko gustatzen zaigu. Argi dago, ordea ?erantsidu Genuak?; gu herriz herri ibiltzen garela deituegiten digutelako. Zergatik baina? Balitekegure istorioak haur, guraso eta irakasleei gustatzenzaizkielako izatea, azken finean hori dagure lanaren ezaugarri nagusia, ikuskizunakerakargarriago egiten dituena eta eskolak, udalaketa kultur etxeak oraindik ere gu deitzerabultzatzen dituena. Eta zergatik gustatzen zaie?Kontatzen duguna interesgarria, dibertigarriaeta ulergarria izan dadin saiatzen garelako”.