OIATZ Labandibar (Oiartzun, 1985)dugu iazko Igartza Sariaren irabazlea.Urtebete izan du bere lehen liburuaidazteko, Geltokiak edo helduta entzutekoabestiak, dagoeneko kalean dena. Lan honensortze prozesuan sentsazio asko korapilatuzaizkiola aitortu digu ?“ilusioa, ardura, poza,beldurra, lotsa”, horien guztiaren nahasketabat?. Kazetari gaztea Oarsoaldeko Hitzan arituizan da eta egun Oiartzungo Udaleko Komunikazioarloan dihardu. Gaztetan ere hainbat literatura-sari irabazia da Labandibar.

‘Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak’. Liburukohamabi ipuinekin gertatzen den bezalaxe,izenburua ere bikoitza. Istorio guztietan trengeltokia azaltzen da, hori da guztien arteko loturabaina, ‘helduta entzuteko abestiak’? Nondikdator bigarren zati hori?

Bigarren izenburu hori ipuinetako baten izenburuada, Triesteri dagokiona. Izenburuarenesanahia ulertzeko liburuko bosgarren ipuinairakurri beharko litzateke. Baina, egia esan, ezdago arrazoi berezirik liburuak izenburu hauizateko. Izenburu gisa gustatzen zait, eta ipuinenizenburu bikoitzaren analogia mantendunahi nuenez azalean ere, hori aukeratu nuenhorretarako.

Hendaiatik Marseillara, gero Genevara, handikVeneziara? Horrela hamaika tren geltoki desberdinetatikpasatu arte. 2008an Interrailezegin zenuen bidaiaren geltokiak dira guztiak.Zermoduzko sentsazioa izan da bidaia hori zureburuan berregitea?

Bidaia hura zoragarria izan zen, gogoratzendudan bakoitzean edo argazkiak ikusten ditudanean,sentsazio eta oroitzapen ezin hobeakdatozkit. Neurri batean, ipuinak idazteko prozesuaorduko sentsazioak, ikusitakoak, bizitakoak?erreskatatzea izan da. Ipuinak ezdira, inondik inora, gure bidaiaren kronika,baina noski han ikusi edo bizitako gauza batzukagertzen direla.

Antxon eta Karol dira lehenengo ipuineko protagonistak,usurbildarrak baina Hendaian dutebigarren etxea. Zu, oiartzuarra, Hendaiatik erehurbil. Gertuko istorioa dela esan daiteke, nonamaitzen da errealitatea eta non hasten dafikzioa ipuin honetan?

Bai, Oiartzun eta Hendaia oso gertu daude, maizjotzen dugu hara oiartzuarrok, batez ere uda partean,hondartzarik ez dugu eta. Ipuin honetanbat baino gehiago sentitu daiteke identifikatua, batez ere Antxon eta Karolen adinaren inguruandabiltzanak. Esaterako, amak esan dit bera identifikatuasentitu dela, baina kasu honetan, istorioaeta nire errealitate propioa ez datoz bat. Hasteko,guk ez dugu bigarren etxerik Hendaian.Sinesgarria den istorio bat da, eta akaso askorenerrealitatea ere bai, baina ez da nire etxekoistorioa. Liburuko istorio gehienak dira sinesgarriak,baina, era berean, fikzioa dira guztiak.Inork ez dezala sinetsi pertsonaia horiek berenhorretan existitzen direnik, nahiz eta asko sentitudaitezken identifikatuak batzuekin, gertatzenzaizkienekin edo sentitzen dutenarekin.

Dibortzioak,maitasun eza, hilketak, pertsonaiagaltzaileak? Badirudi drama gailentzen delaistorioetan, itxaropenerako lekua al dago liburuhonetan?

Bai, badago. Hala uste dut, behintzat. Badaudepositiboan bukatzen diren istorioak ere. Eta dramadirenipuinetan ere, nahiko subjektiboa iruditzenzait gaizki bukatze hori. Gaizki amaitzendira ipuinetan maitasun istorio batzuk saldudiguten maitasun idealaren arabera, bukaerazoriontsua bikote batek elkarrekin bizitza guztiapasatzea dela dioen ideal horren arabera. Baina,batzuetan, zoriontsuagoak izango dira elkarrekinjarraitzen ez badute. Eta uste dut, nireistorioetako pertsonaiek zoriontsuago izatekobideak hartzen dituztela harremanak hausteaerabakitzen dutenean.

Nostalgia kutsua ere sumatu daiteke liburuan,Makario eta Karmenen istorioan kasu, kasualitatehutsa izan da ala zerbait gehiago bilatzenzenuen?

Istorio hori kontatu nahi nuen: urte askorenburuan herrira bueltatu eta lehendabiziko maitasunazakordatzen den emakume baten istorioa.Askotan, ideia batetik hasten naiz idazten,bukaera zein izango den pentsatu ere egingabe, eta narrazioa sortzen noan heinean noaistorioa osatzen, narrazioak berak nola jarraitubehar duen eskatuko balu bezala, pertsonaiekeurek idatziko balute bezala. Kasu honetan,horrela izan da.

Interrailezko bidaiak eragindako sentsazioakaipatu dituzu noiz edo noiz. Ipuin hauetanherrialde bakoitzeko kultura edo ohitura batzukdesberdinak dira, Aljeriakoa kasu. Dokumentaziolana ere egon al da atzetik edo imajinaziohutsa izan da guztia?

Istorioetan asko dago imajinaziotik, baina dokumentaziolana ere badago. Aipatzen diren toki,musika talde, inguru, liburu, ohitura? gehienakbenetakoak dira. Istorioak sinesgarriak izandaitezen, beharrezkoa iruditzen zait hala izatea.Proiektua aurkeztu nuenean ipuinetan hiribakoitzaren esentzia agertuko zela aipatu nuen,eta horretarako ezinbestekoa da errealak direnelementuak sartzea.

Zure lehen lan honen esperientziaren ostean,bigarrena idazteko gogoekin zaude?

Oraintxe bertan, ez naiz ari bigarren lanik idazteneta ez dago nire helburu berehalakoenartean. Akaso etorriko da lan berriren bat, bainaoraintxe kontsideratzen dut Geltokiak edo heldutaentzuteko abestiak proiektua bukatu dela,behin argitaratu denean. Lasai hartuko dutaurrera begira zer egin. Gogoak eskatzen didanarenbaitan idazten dut. Denboraldiak pasatuditzaket deus ere idatzi gabe. Ez dut nire buruadeus behartuko. Ideien eta gogoaren araberajarraituko dut idazten. Edo ez.