OMAZ itxitako tamaina txikiko azalgogordun kaiera beltza da MaiteGurrutxagaren (Amezketa, 1983) Alderikalde. Bertan, azken hiru urteotanbete dituen sketchbook edo bozeto liburuetanpilatutako marrazkien aukeraketa bat, konpilaziobat aurkezten du. “Argitaratu dudan lanikpertsonalena da ?aitortu du?. Bertan, intuizioz,helburu zehatzik gabe egindako marrazkiakaurkitzen dira. Ez dago testurik abiapuntu bezala,paper zuria eta ni bakarrik aurretik. Eta,kontzienteki izan ez bada ere, nire burua erretratatzenbukatu dudala esango nuke. Niretzakoegindako lana da, argitaratzeko asmorik gabeegindakoa, ikasketarako lekua, eta hor gakoa;azkenean, nitaz hitz egiten bukatu du”.

Lanaren izenburua Mikel Ayerberen laguntzarekinhautatu zuten: “Alderik alde, bozeto liburuxkaalderik alde, ezker eskuin, goitik behera,behetik gora beteta dagoelako, irakurketa bideanitz eskainiz; baina baita ere, esan bezala, erradiografiabat bezala delako, alderik aldezeharkatzen nauena”, erantsi du ilustratzaileak.

Bada, Gurrutxagaren autoerretratu modukoaden lan honetan, ilustrazioa eta collage teknikauztartzen dira. “Esperimentatzeko esparru ezinhobea dira liburuxka hauek. Horregatik, bertan,aurkitutako paper zatiak, hostoak eta abar itsastenjoaten naiz, aurreideiarik gabe. Eta, ondoren,beraiek erakusten didate marraztekobidea”, dio egileak. Hala ere, axotarekin egindakomarrazkiak dira nagusi koadernoan.

Finean, marrazteko baliatzen dituen bozetoliburuen itxura du Alderik alde obrak. “Koadernozalea naiz, batzuetan txikixeagoak bestetanhandixeagoak; edozein lekutan nagoelaere marrazteko aukera eskura izatea gustatzenzait eta”. Ilustratzaileak azaldu bezala, edononez ezik, edonoiz marraztea ere gustuko du, “iaiaegunero, egunero ez bada. Beharrezkoa dutmarraztea, oso leku garrantzitsua betetzen dunire bizitzan. Lanbide bilakatu dut, baina dibertigarriaeta beharrezkoa ere bada niretzat aldiberean. Lan orduetatik kanpo ere askotan jotzendut marraztera”.

ZINTZOTASUNA Badira zenbait urte Gurrutxagamundu honetan sartu zela. Arte Ederrak ikastenhasi zen Bilbon; diziplina artistiko ezberdinetanesperimentatu, eta bertan ezagutu zuenilustrazioaren mundua, “diziplina bezala, lanbidebezala. Ondoren, ilustrazioa ikasi nuenBartzelonan, Escola de la Donnan, eta hor hasizen dena”, aipatu du.

Oraindik ere zaila egiten zaio bere estiloa definitzea.“Ez nuke jakingo esaten. Baina dakidanada, estilotatik gaindi, zintzoa izaten saiatzen naizela,trazuari entzuten saiatzen naizela, eskuabehartu gabe, intuizioak eta beharrek eramatennauten lekura joaten saiatzen naiz, lan zintzoabilatzen dut. Estiloari ez diot kasu gehiegi egiten.Eta noski, testu baten gainean lan egin beharbadut, testuari ere entzun egin behar zaio”.

Marrazkilariak aipatutako “lan zintzo” hori ezomen da oharkabean pasa euskal idazle ezagunenartean ere. Urteotan, alegia, hainbaten liburuakilustratu ditu, hala nola Txori Txoroa(Juan Kruz Igerabide), Bat-batean Krispetak(Karlos Linazasoro), Maitagarria eta desioa(Mariasun Landa), Kontuari kontu ipuin bildumarenHiru olatuak ipuina (Itziar Zubizarreta)zein Amattoren uzta (Mayi Aztiria).

Elkarlan horren baitan, dena den, Gurrutxagakez dumugatua ikusi bere sormena; “zortez, argitaletxeeta idazleek beti utzi didatelako bide irekiairakurritakoaren nire irakurketa pertsonala egindezadan, eta horrek, nire ustetan, lan hobea, zintzoagoaegitera eramaten zaitu”. Halakoetanidazleekin izandako harremanaz ere baikor mintzoda: “Proiektuaren araberakoa da harremana,baina beti iruditu izan zait aberasgarria. Beraiekidatzitakoa ulertzen ere laguntzen dizu askotanberaiek ezagutzeko aukera izateak”.

Oro har, besteen lanak ilustratzen ditu marrazkilariak:“Argitaletxeek bidalitako idazleen testuakbatzuetan, anaiak edo lagunen batek idatzitakoabestetan? Zortez, sormen handiko jendea dutinguruan, eta beraien lanak gustura irudikatzenditut. Gustatuko litzaidake istorio propioak sortzeaere, baina garai hori ez da iritsi oraindik,eta ez dakit iritsiko den. Ikusi beharko”.

Autoedizioa ere maite du, lan pertsonalak aurreraateratzeko “aukera paregabea” dela iritzita;“editore, diseinatzaile, autore eta ilustratzailelanak egin behar dituzu batera, besteak beste,eta asko ikasten da. Kalitate handiko lanak egitendira autoedizio munduan”.

Bien bitartean, nolanahi ere, gustura aritzenda enkarguz. “Hasteko, norbaitek bere lana ilustratzekozure lanean pentsatzea luxu bat da?aipatu du?; jasotako enkargua ondo barneratzensaiatzen naiz, lanarekin inplikatzeagarrantzitsua ikusten dudalako lan on bat eginahal izateko”.

Testu bat jasotzen duenean, hain juxtu, ondo irakurrieta irakurritako hori barneratzen saiatzenda lehenik. “Egun batzuetan buruan bueltaka izatea gustatzen zait, marraztu gabe, bozeto txikibatzuk bakarrik agian, buruan irudikatzen,forma ematen, definitzen saiatzen naiz.Horrek erantzunari mamia ateratzenlagatzen didala esango nuke. Ondorenhasten naiz marrazten, buruan sortutakoariforma ahalik eta ondoenematen saiatuz”. Alegia, irakurritakoabarneratu ahala ekiten die bozetoei,“gero eta zirriborro gehiago, hobe.Eta, ondoren, bozeto horietatik aukeratutakoadefinitibo egin behar da”.

Bere esanetan, “beste irakurketa bat” eskaintzendio marrazkiak testuari. “Horrek, nireustez, liburua aberastu dezake, irudimenaribeste ate bat irekitzen baitio”. Osterantzean,ilustrazioaren funtsa hala deskribatzen duberak: “Niretzat, irakurtzen den zerbait da ilustrazioa,berdin du testu bati laguntzen dion edoez, zerbait kontatzen dizu. Batzuetan testubatek dionaren irakurketa bat egiten du; bestebatzuetan, berak bakarrik ere istorio bat kontadiezazuke”.

Maite Gurrutxagak eskuz egiten du lan ia beti.Eskuz marraztu, kolorea ere kasu gehienetaneskuz aplikatu, eta gero digitalizatu egiten dusortutakoa. Teknologia berriek ilustratzaileeieskain diezazkieketen abantailez galdetzean, ezdu zalantzarik: “Garrantzitsuak dira. Saiatuegin behar da programak, aplikazioak, tresnaketa abar ezagutzen. Ni, hala ere, eskuz marrazteneta margotzen sentitzen naiz eroso, eta ordenagailuairudiak digitalizatu eta garbitzekobakarrik erabiltzen dut”.

OFIZIO ZAILA Gaur gaurkoz, liburu ilustratuenetorkizuna ez du arriskuan ikusten. “Ilustrazioakdenbora asko darama gure artean. Ustedut, hori bai, garrantzi handiagoa eman beharkolitzaiokeela ilustrazioari; eskaintzeko duen guztiakontuan izan. Esan daiteke hasiberria naizelamundu honetan, baina nire ustez lehen lanbidezaila zen ilustratzailearena, eta gaur egunere lanbide zaila izaten jarraitzen du. Lan askodago egiteko esparru horretan”.

Zailtasunak zailtasun, Gurrutxaga marrazkilaritzatikbizi da gaur egun, eta Euskal Herrikobeste ilustratzaile batzuekin duen harremanaona dela ere azaldu digu. “Ez ditut denakezagutzen, noski, baina ezagutzen ditudanekinharreman ona dut. Galtzagorri elkarteakedota Apiek zerbait antolatu duela etaelkartzeko aukera badaukagu, nik usteeskertu egiten dugula ofizioaz hitz egitekoaukera, elkarri laguntzekoa, etaaholkuak ematekoa. Gustura elkartzengarela esango nuke”.

Pozik dago orain arte egin duen bidearekin,“uste dudalako orain egiten arinaizena egiten aritzeko, aurreko lan guztiakegin behar zirela, eta hori kontuanizaten saiatzen naiz. Orain beste erabatera ilustratuko nituen hasieranegindako liburuak, noski, baina ibilbidearenzati bat dira eta onartu eginbehar dira”. Aurrera begira ere, bidea egitenjarraitzen du orain marrazkilariak. DejabuPanpin laborategiarekin ari da uneotan lanean,Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondorekin;haiek sortu eta antzerkiratutako gidoi bat komikiraegokitzen.