TXIKITAN, oporretan Mediterraneora joaten ginenean,bazegoen autopistan kartel bat irudimenaaztoratzen zidana: Desierto de los Monegros. Nirebizitzako lehen basamortua zen, baina kotxetikmuino idor batzuk besterik ez genituen ikusten, ez hondarrezkodunarik, ez tuaregik, ez gamelurik. Etsigarrisamarra zen. Mapak zioen han atzean bazirela bideak etaherriak ?Alcubierre,Monegrillo, Sariñena? eta jakin-minhandia piztu zitzaidan.

Horregatik zeharkatu nuen Monegros vespaz, urte batzukberanduago, Francisekin batera. Mendixka idorrenartean, kanalek ureztatutako soro berde ustekabekoakazaltzen ziren. Eta herrixkak: Torres de Alcanadre, adibidez,etxe baxu eta kale zabalekin, eguerdiko eguzkipeanerreta. Elizako dorrean hiru zikoina erdi lo zeuden, plazanenaren hegaldi elektrikoak zebiltzan batetik bestera,eta kito. Beste bizitza arrastorik ez. Giza espeziea desagertutazegoela ematen zuen. Biztanleak berpizteko seinaleahiru klaxon-hots ziren: ogia saltzen zuen furgonetarenak.Etxeetatik emakumeak ateratzen hasi ziren, txabusina jantzita eta oinak herrestan mugituz. Gurekinhizketan hasi zen haietako bat: “Herrian zaharrak bakarrikgelditzen gara. Gazte ginenean, ia denak Zaragozaraedo Bartzelonara joan ziren, hemen ez zegoelako zereginik.Mandoekin goldatu eta kito. Kanala ekarri zutenetik,artoa eta garagarra landatzeko ura badago, bainaez da nahikoa landatu nahi duten guztientzat. Eta euririkez dugunez?”.

Peralta de Alcofea, Venta de Ballerías, Sariñena: berogaldakpaisaia itotzen zuen argi zuritan, lautada okreakdar-dar egiten zuen urrutian, disolbatzeko zorian balegobezala. Gatz eta igeltsuzko lurra zen, itsaso zahar batenhondoa, duela milioika urte mendi kataluniarren arteanirteera bat zabaldu zenean Mediterraneorantz hustu zena.Sedimentu mineralek osatutako ordeka lakarra da orain,noizbehinkako euriek betetzen dituzten urmaelen salbuespenberdeekin.

Bujaralozetik hegoaldera, kiskalitako harritza amaigabeahedatzen zen. Asfalto urtu eta itsaskorreko errepideak 30km egiten zituen 360 graduko lautadan aurrera, eta halakobatean harrizko etxe batzuk ikusi genituen zerumugan,bertan behera utzitakoak, Marte kolonizatzeko saiakeragaldu bat ematen zutenak.

Amildegi batean bukatzen zen lautada. Ehun metro beheragobeste eremu idor bat zegoen, zilarrezko zinta kiribildubatek zeharkatzen zuena: Ebro ibaiaren meandro tristeeta mantsoak. Ibai ertzean, ontziraleku txiki bat, baratzebakan batzuk, bero-sapak ahitutako herrixkak ?Cinco Olivas,Sástago, Escatrón? eta Ruedako monasterioa. Ibaiarenbestaldean, basamortua berriz ere. Vespa gelditu, azpikopaisaiari so egin eta modu solemnean iragarri nuen: “Hauda Ebroko depresioa”. Eta Francisek: “Ez naiz harritzen”.