BIDAIA emozional bat, horixe sentitukodu publikoak N.A.N. ikustean, hau da,zuzeneko musika, dantza garaikidea,bideoa eta testua uztartzen dituenikuskizuna. Asier Zabaleta (Ezkio, 1972) da lanhonen atzean ?eta aurrean ere? dagoena, publikoaridantza baino zerbait gehiago helarazinahian. Sortzaile, dantzari eta interprete honekdio musikak nahiz dantzak momentu hunkigarriaksortzen dituela: “Badira hainbat unemagiko eszenan erabiltzen diren elementuekinsortuak. Ikusleak bere herriarekin edozeinmotatako erlazioa izanda ere ukitua sentitukodela ziurtatu dezakegu”.
Nortasun Agiri Nazionala da N.A.N., bi kontzeptuhorien inguruan hitz egiten delako lanhonetan: nortasuna eta aberria. “Gizakien aberria,pertsonen aberria, biztanleen aberria etaez bere kabuz eta bere interesentzat soilik funtzionatzenduen munstro beldurgarri bat, aberriaala hil esaten dutenei ondorengo galderakegin nahi nizkieke: nork bere burua hil? Besteakhil? Zer da aberria bizitza gabe?”, adierazidu dantzariak.
Ikuskizunak, ordea, ez du mezu zehatz bat adierazinahi. “Nire helburua ez da ikusleari informaziobat inposatzea, proposatzen diren hainbatgogoeten bitartez gai hauen inguruan hausnarketapiztea baizik”, argitzen du Zabaletak.Ideia zehatzak baino, galderak uzten dituairean, norberak erantzun ditzan. Sorkuntzarenaldetik, “kreatibitate krisi sakon batean”murgildua zegoen Zabaleta Iñar Sastre pianojoleakbere musikaren disko bat bidali zioneanpostaz. Horrek “izugarri inspiratu” zuen dantzariaeta berehala jarri zen lanean. N.A.N.
proiektua abian zegoen. “Bere musikakmartxan jarri zituen bai nire gorputzabaita nire irudimena ere. Betidanikizan dut gustuko pianoa eta betiizan dut noizbait piano hutsez lanen bategiteko ametsa. Beraz ezin nuen aukeragaldu”, aitortu du gipuzkoarrak.
Hasieran bi kanturekin pieza motz bategin zuen Joan zaretenei adio deiturikoa,eta gero bide beretik jarraitzea erabaki zuenN.A.N. sortuz. “Lehenik, landu nahi nituen kontzeptuakargituz, gero eszenak eraikiz eta, ondoren,horiek jantziko dituzten osagaiak erantsiz,hala nola bideoa, elementu eszenikoak eta abar”.
PLAZER HUTSA Iñar Sastrerekin lan egiten duenlehen aldia da Zabaletarentzat, eta “izugarria”izan dela aitortu du: “Sekulako talentua etasentsibilitate berezia du, dantzarako aproposadena. Taula gainean bere zuzeneko musikarekindantzatzea plazer hutsa da”.
Zabaleta bere kasa hasi zen dantza-ikuskizunaentseatzen Sastrek pasatutako musikarekin etabehin eszenak eraikita zeudenean, piano jolearekinekin zion “sortutako koreografiak, bideoaketa testuak elkarri lotzeari”, azaldu du. Dantzarigipuzkoarraren ustez, N.A.N. Ego edo Ostrukarenzuloa ikuskizunen ildotik doa, ikuslearekinerlazio zuzena sortzen baita aipatu obretan. “Hirulan hauetan, nahiz eta nire gogoeta pertsonalak agertu, segituan konektatzen du ikusleak esatendenarekin, ados egon edo ez”.
Zabaleta dantzari soila izateaz baino haratagodoa, interpretea ere baita. “Dantzak ez du zertanbeti mezu bat helarazi, bada edertasuna soilikbilatzen duena ere, baina niri bereziki ez zaitgehiegi interesatzen forman geratzen den dantzahori. Dantzaren bitartez hitzez esan ezlitekeena esan daiteke eta niri ideia jakin battransmititzeko beharrezkoak diren lengoaia guztiakerabiltzea gustatzen zait. Ideiak berak erabakibeharko luke zein formatutan adieraztenden egokien eta ez alderantziz”.
EMOZIOZ GAINEZKA Pasa den hilaren 2an izanzuen aurrestreinaldia N.A.N. ikuskizun berriak,Errenteriako Niessen aretoan. “Harrera bikainaizan zuen, jende mordoxka bildu zen eta askoziren saioa amaitzean begiak bustiak zituztenak,emozioz gainezka”, baieztatu du.
Datorren asteartean (hilak 19), berriz, DonostiakoGazteszena aretoan izango da estreinaldia,Dferia jaialdiaren baitan. Baina AsierZabaleta ez da hor geldituko, bere ibilbideamartxan da eta. “Estreinaldia gauzatu bezainpronto, beste proiektu batekin hasiko naiz”,aurreratu du. Kalerako pieza bat izango deladio eta hip-hop eta break-eko dantzariekinelkarlanean egingo du. N.A.N. bezalako lansakon batetik atera eta gero, zerikusirik ez duenbeste zerbait izango dela aipatu du. “Energiahutsa diren lau mutilekin, lan arin eta freskobat egingo dugu”. Jada izenburua du: 4X4.