PATUA, kointzidentzia eta karanbola hitzakbehin eta berriz agertu dira GotzonGaraizabalen (Elorrio, 1968) etaPeru Magdalenaren (Abadiño, 1980)ahotan. Horren ondorio omen da beraiek elkarezagutu izana, beraien lanetako zenbaitzuenemaitza, eta noski, bien hitzetan hiru egun zoragarri,2012ko urriaren 5etik 7ra, Lezan (ArabarErrioxa) pasatu izana. 2d1 proiektua osatzendute elorriarrak eta abadiñarrak, sortzaile bibide bakarrean batuz. “Anbotopeko lagun bikgure zentzua sortu eta eman diogu inguratzengaituen bizitza izeneko koktel handi honi. Pintatuegiten dugu. Edo orain honela agertzen da,aurpegi honekin, gure argia. Baina, pinturabera, guretzat gutxienekoa da. Gure lehengaiabizitza da. Sormena, ametsak, maitasuna, lurraeta argia. Eta pinturarekin errimatzen badu, baaurrera”, aurkezten du bere burua durangaldekobikote sortzaile honek bere webgunean.Bizitza bera karanbolaz beteta dagoela aitortzendu Magdalenak, eta aukera horietako bat izanda ardoa eta artea elkartu ahal izatea. Garaizabalenberbetan, “kasu honetan, DiVino ardotegiarekinelkarlanean atera dugu aurrera ardobotilen etiketatze artistikoaren egitasmoa; gureproposamena bidali genuen, upategiekin harremanetanjarri ginen eta horiek ezagutzen erehasi ginen. Gure asmoa upategi bakoitzaren historiaezagutzea zen, guri zer transmititzen zigutenikusi, bakoitzaren filosofiaz jabetu…”.

Aurre-lan horren emaitza da Lezan sorturikoobra artistiko bakoitza: upategi bakoitzeko (Arabarte,Artadi, Luis Cañas, Ostatu, Señorío deLaredo eta Valserrano) 15 etiketa, mahastietanmahatsa batzen zebiltzan bitartean eginiko koadrobi, Lezan bertan zuzenean egindako performancebat eta guztiaren laburpen izango zenbideo-muntaia bat. “Gure asmoa zen mahatsbilketaegiten den bitartean sortzen den energiabisuala zein naturala aprobetxatuz guresorkuntza artistikoari bide ematea”, dio abadiñarrak.Gotzon Garaizabalen arabera, gainera,argi zeukaten Lezan gertatuko zena oso bereziaizango zena, bakarra: “Momentu konkretubatean joan ginen, jende konkretu batenganaeta leku konkretu batera, beraz, gaitza da berriroere iguala izango den zerbait sortzea”.

“Bitxia da; mahatsa berbera edo antzerakoa da,lekua bera da, baita tenperatura ere, urte sasoibertsuan batzen dute mahatsa, baina upategibakoitzak bere modura egiten du lan eta hortikdator ardo guztiak desberdinak izatea”, azaldudu Peru Magdalenak. Baina hori oinarri izanikere, upategi bakoitzaren nondik norakoak ereaztertu dituztela dio abadiñarrak, upategibakoitzaren historia, nortzuk diren, zelakoakdiren, zein filosofia duten edota etiketatzekozein ardo mota jarriko duten. “Ardo zuria bada,etiketa era batekoa izango da; urteko ardoabada, beste era batekoa… hori guztia landu etagure galbahetik igaro genuen lanari ekinorduko”.

AUKERAKETA LIBREA Upategi bakoitzari 15 botilaeskatu zizkioten, behin botilak etiketatutahorietatik bi bueltatzeko asmoz, baina “hamahiruetatikbat ardotegian utziko genuen erakusketaantolatzearren eta gainontzekoak guretzatizango ziren, upategiek eurek edukiko zutenarren beste inork baino lehen botilak erostekoaukera”, argitu du Garaizabalek. Ardo motazein izango zen upategiek eurek erabaki zuten,aukeraketa librea izan zen, “eta batzuek ikusizuten eurak identifikatzen zirela gama altukoardo batekin, beste batzuek urteko ardoa jarrizuten, merkeagoa izan arren ere ardo bikainadela uste zutelako; eta guk, horrez gain, hautaketarenzergatiak ere nahi genituen gure laneanislatu ahal izateko”.

Etiketa bakoitza bat eta bakarra da, baita estetikajakin baten jabe ere. Informazio guztia bildueta prozesatu ostean, etiketa batzuk esperimentalakirten zitzaizkien, beste batzuk formalagoak,denetara sei bilduma osatu arte. Bainaguztietan ere estilo librez jardun zutenDurangaldekoek. Mahatsaren zukuarekin eginikomargo naturalak landu zituzten, lurra ereizan zuten materialen artean, akuarelak erabilizituzten eta argazkiez ere baliatu ziren. Garaizabalenarabera, “orgia artistiko bat izan zeneta jendea guztiz harrituta geratu zen; gu ereoso gustura ibili ginen, baina ondo jan, gura adinaedan eta jendea ezagutzeaz gainera, lan askokoeta lo gutxiko egunak izan ziren”.

Azkenean, botilarik gehientsuenak upategiekerosi eta euren eskuetan geratu ziren.Autoreenberbetan gainera, horrela izateak zeukan zentzurikhandiena, etiketen egileek beraien lanakbilduma modura planteatu zituztelako, kontaketabaten lekuko baitziren. Bildumetakobatean, adibidez, ardoak dituen kolore fase guztiaklurrarekin margotu zituzten; bigarrenbatean, ardoaren historia ikus daiteke 15 botilatankontaturik; beste etiketa-sorta bat ere ikusgarriadela aitortu du elorriarrak, eginiko lanazharro, “pintura txorroz eta energia txorroz osatutadaude botilak eta hamabostak batera ikusteaitzela da!”.

Lezan abiatutako proiektuak jarraipenik izangoduen galdetuta, baina, zalantzak dira nagusi.

Proiektua aurrera joan badoa, egindakoa errepikatzekoproposamenak eduki dituztelako; bainaPeruMagdalenaren ustez, “egitasmoak benetakoaukerak izan ditzan aurrera joateko mutaziorenbatek egon beharko du, eboluzionatu eginbeharko du, zelanbaiteko berrikuntzarik egonbeharko da. Ez dugu gauza bera bere horretanerrepikatu gura”. Ezinegon batek bultzatutagauza berriak esperimentatzen dituztela onartzendute Magdalenak zein Garaizabalek, baitabotilen etiketatze artistikoaren egitasmoak bestelakoateak ireki dizkiela ere, baina artista elorriarrarenberbetan, “hurrengo batean beste formatubat ager daiteke, beste egoera bat eta bestelakojendearekin. Guk gure bideari jarraitukodiogu, eta egia da ardoarekin, txakolinarekineta naturarekin zerikusia daukaten jardueraklantzen gabiltzala, dela argazki-poesia, dela pinturaedo dela etiketen sorkuntza; beraz, zerbaitirtengo dela guzti horretatik badakigu, zer etanon irtengo den, ostera, ez dakigu”.‘HORDAGO ARDOA’ Ardoa eta artea uztartzearenaez da berria Gotzon Garaizabalentzat etaPeruMagdalenarentzat, bien parte-hartzea Hordagoardoa ikuskizunean ere badagoelako lehenagotik.

Sortzaile elorriarraren hitzetan, “MikelGaraizabalek zerikusi handia dauka ardoarekinburutu dugun azken proiektuan. Berak murgildugintuen mundu honetan”. Mikel Garaizabalenologo eta sumillerrak ardo dastatze artistik bat plazaratzeari ekin zion, Hordago ardoaikuskizunean gauzatuko zena. Bertan zuzenekomusika, arte plastikoak eta antzezpenak erabiltzendira ardo dastatze berritzaile bat eratuz,eta horrela, ardoaren mundua publiko zabal batigerturatuz. Proiektu honetan, baina, arte plastikoenardura darama Garaizabalek eta Magdalenak,berriz, aktore lanak egiten ditu.

Hala ere, Magdalenak eta Garaizabalek argidaukate ez direla ardoaren arteari bakarrikdedikatzen. Gutxi barru argazki-poesiaproiektu bat aurkeztuko dute: kiribilen makroargazkierraldoiak zuri-beltzean inprimatukodituzte eta horrekin batera poesia ere tartekatu,eta gainera, udara begira naturarekin lotutako“beste proiektu indartsu bat” ere baduteeskuartean.

Hamar urte dira elkar ezagutu zutena kaleaneginiko performance bat tarteko eta lan egitekomoduan kointzidentzia bat bazegoela ere ohartuzen bikotea. Denborak eraman ditu 2d1proiektua osatzera, eta beraiek esan bezala,ardoaren inguruko arteaz gaindiko harremanartistikoa daMagdalenarena eta Garaizabalena.Badirudi, beraz, harreman iturri horretatik, oraindikere, arte sorkuntza litroka isuriko dela.