ZUBERNOAN egün zünbat sorta euri eroridire?”, galdetu zion Antoine D’Abbadie-k Ganix gazteluko zerbitzariari egunbusti batean. Lapurdiko kostalderakoeuria iragarri zuten egunean Antoine D’Abbadirenlurretatik ibiltzeko mendi botak jantzibehar ziren. “Domaine D’Abbadia”. Egurrezkohesitik harago Larretxea baserriarekin egitenduzu topo.Aurrerago jarraituta, eskuma aldekomalda gainean gaztelua bere harrotasun eta edertasuneanikus daiteke; eta ezkerraldean Nekatoeneabaserria. Artistentzat egoitza moduanatonduta dago, eta diziplina ezberdineko sortzaileakhartu izan ditu. Urrian, idazle bat: EkhiñeEgiguren. Granadondoak atea ezkutatzenbadu ere, sarreran dago Ekhiñe Egiguren aterkinhandiarekin. Etxearen gozoan edari beroarenaurrean patxada ederrean hitz egin dugu. “Nekatoenearakodeialdia ikusi nuen eta poesia bildumaegiteko egitasmoa aurkeztu nuen. Honekin,eguneroko digital batean Nekatoeneako egunerokoaislatzeko proposamena agertu nuen”.
Lore bakanak izena eman dio blogari. HandikBlaise Guirao eskultoreak utzitako eskulturaerraldoiez berba egin digu, kortsarioetaz edotasagar bilketaz. “Hemen hainbeste gauza dago kontatzeko”,eta inguruari begira lilurak harrapaturikegin digu berba. “Gaztelutik hasita milakaorri idatz daitezke, eta gero inguruaz. Blaise Guiraokutzitako sei eskulturekin ibilbidetxoa sortudute, eta batetik bestera joan zaitezke paseoan.
Bigarren Mundu Gerran naziek erabilitako bunkerrakdaude, batzuk itsasoaren erosioak suntsituak,baina beste bat ikus daiteke. Eta horren gaineanhaize-arroxa bat. Hamaika gauza dago etadena lotuta”. Ekhiñe Egigurenek lanetik dagokionoporraldia eman du Nekatoenean poemaksortzen; bera lanbidez arkitektoa da. “Nik ustedut arkitektura bidea hartu izanak abantaila ematendidala literaturarako, ez dudalako idaztearenpresioa sentitzen, askatasuna dut, eta horrek askolaguntzen dit”. Eraikuntza modu ezberdinak diraarkitektura eta poesia. “Denak du sormena abiapuntu,ez? Gertatzen dena da gero espresio bideak ezberdinak direla”. Kale-umea dela aitortu duEkhiñe Egigurenek -“zenbat eta handiagoa izanhiria hobeto”-, baina natura eremu honetaraondo egokitu da. “Hemen isiltasuna ezberdina da.
Kilkerrak, itsasoa eta Hondarribian lur hartzenduten hegazkinak baino ez dira entzuten”. Poemakidatzi ditu egonaldian. “Esan didate orainarteko poemek abstrakziorako joera handia zutelaeta oso zehatza ez naizela. Saiatu naiz hauetanzehatza izaten; eta naturaz asko idatzi dut”. Naturaketa inguruak zeharo baldintzatzen dutelaonartu du: “Bai, erabat”.
ARGI-ORDUEN GARRANTZIA Euriaren jasak isilarazigaitu. Raymond Carverren poemak ikusidizkiot orduan, eta beste liburu bat: AntoineD’Abbadie 1810-1897. Irakurtzen ari dela esan dit.“Antoine D’Abbadie-k XIX.mendean euskararieta euskal kulturari izugarrizko ekarpena eginzien. Lore jokoak asmatu zituen, esan genezakeXIX. mendean euskaraz idazteko modua egonzela berari esker”. Denbora astiroago doa Hendaiakomendixka honetan. Itsasoak itsas-labarrenkontra jotzen du itzelezko zalaparta sortuz.Pandero erraldoi bat jotzen ari diren sentsazioaizan dut. “Goizean goiz esnatzen naiz egunero,argiarekin. Gosaldu ondoren beti egiten dut zerbait;lehengoan 90 urteko amatxi batekin egonnintzen: Estéphane Irastortzarekin, eta harkkontatu zidan nor bizi izan zen Nekatoenean etabeste hainbeste gauza. Beste batzuetan hondartzarajoaten naiz”.
Eguraldiak eta eguzkiak beregan duten eraginahandia dela esan digu. “Argi-orduek garrantziberezia dute. Noiz argitzen duen egunak etazein eguraldi horren arabera doa egun guztia”.Errutina aldatu zaio, eraldaketa ekarri dio.“Orain xehetasunetan gehiago fijatzen naiz,hori egin ezik egun guztiak berdinak izanlitezke”. Amaitzen duenean poema bildumaizango du, datorren urtean eskolarik eskola IparEuskal Herrian azalduko duena, Lore bakanakbloga desagertuko da, eta Ekhiñe Egiguren kaleraitzuliko da; kalera eta eraikin sorkuntzara.