FOJANSAK Gamarrako industrialdeanduen pabiloia eraberritu berri da. Lantegizaharrari hormarte bat kendu zaio,elipse-tankerako eranskin eder bat txertatuz.Berritasuna, ordea, ez da irudi hutseangelditu. Instalazioen arloan diharduen enpresabatena izaki (iturgintza, berokuntza, eguzkienergia,geotermia…), haren jarduna islatu nahiizan da egoitza berriaren aurpegian, eraikinarenfatxada energetikoki aktiboa den saretaberezi batez osatuz. Azala, beraz, erakargarriaden kartel bat izateaz gain, iraunkortasunarenarloan sakontzeko ikerketa-proiektu batenmoduan ere pentsatu da.
Itxitura bikoitza da, tartean mikroklima bat sortzekohelburuarekin. Barnean beirazko ohikoazal bat dago, eta, kanpoan, polietileno beltzezkotutu txirikordatuz osatutako geruza. Tutuek urglikolduna daramate, kanpoko sareta berezihorrek funtzio hirukoitza bete dezan eguraldiareneta beharren arabera: eguzki-energiarenbiltzaile izateaz gain, energia-trukagailu eta itzalsorgailuere bada. Material arruntekin egindakoesperimentu zinez berritzaile eta ausarta.
Gainera, etekingarria da. Zortzi putzutako biltzailegeotermiko batekin hornitu da eranskin berria,haren kontsumoa zerora dezente hurbiltzeko. Etahori gutxi ez, nabe zaharraren estalkia ere panelfotovoltaikoz bete da, lantegi osoaren energiakontsumoaksaldo positiboa lortuz. Hau da, gastatzenduena baino energia gehiago ekoizten duarkitektura eta instalazioen arteko talde-lanariesker. Ba ote da ezer iraunkorragorik?