Matxoaren 28an esan zuen agur Chill Mafia taldeak. Talde hori osatzen zuten kideek Barakaldkoko BEC aretoa bete zuten, eta baita jai berezia antolatu ere. Hori baino aste bete lehenago, aldiz, Kiliki taldeko kideak publikoari Iltze 1 diskoa aurkeztu zion, bere bakarkako lana. Zazpi abesti non Kilikik bere barrutik atera den guztiari lekua egin dion. Nahiz eta bakarkako lehenengo proiektua izan, Kilikik bere gainean urteen zama darama, eta horrela adierazi du. Hala ere, Chill Mafiaren hasierak ezaugarritu zuten ilusioa berriz ere errekuperatu duela baieztatu du.

Martxoaren 28an agur (eta ohore) esan zenion publikoari Chill Mafia taldeko kide bezala, eta orain berriz agurtu egiten duzu publikoa. Bakarkako lana izateaz gain, zer aldatu da?

Ba ez asko. Ez da asko aldatu. 4 aste pasa dira asko jota. Bizitza momentuz ez zait aldatu. Nabaritzen nuen aurkeztu beharrekoa desberdina izan behar zela, eta uste dut hori ongi dagoela.

Zazpi abestiz osatu duzu aurkezpen moduko disko hau. Kiliki intimoago bat aurkituko dugu disko honetan?

Ba ez dakit. Nik uste dut aurretik ere egon direla nire obran, kolaborazioetan topa daitezke gauza hauek. Igual nabil pixka bat sakontzen alor horretan.

Nahikoa izan dira zazpi abesti bai zenbaitei egurra banatzeko, baita zure errealitate bezala irakurri ahal den hori jorratzeko ere. Zer kontatzen du Kilikik lehenengo disko honetan?

Ez dago kontzeptu zehatz bat, ez da batere disko kontzeptuala. Denetarik kontatzen dut, oro har, amodio kanta batzuk daude eta beste kanta ba-tzuk non mundua amaituko den.

Esango zenuke disko kontzeptualaren gaiari gehiago heltzen diogula kazetariok, zuek baino?

Ba ez soberan. Uler dezaket. Askotan guapo dago disko batek kontzeptu bat izatea, eta zuek horretarako zaudete, ezta? Nik hori egin badut, ba azaltzen laguntzeko. Baina, batzuetan ez dago horrelako hari narratiborik. Gero badaude gauzak nolabait batasun bat ematen diotena disko horri, baina sortzeko prozesuan ez duzu horrelako gidoirik. 

Eta hari hori ez dagoenean, nondik heltzen zaio proiektu bati? 

Kasu honetan, niregandik.

Diskoan ez dago batasun bat abestien artean…

Ah bai! Gero egon badago eta nabari daiteke. Baina geroko gauza bat da. Ez da zerbait kreatiboa, ez da muga bezala funtzionatzen duen kontzeptua, badakizu? Kantak sortu behar izan ditudanean ez dut horretan pentsatu. Gero nahi ala nahi ez, nik kantak sortu ditut nire bizitzaren momentu honetan, beraz…

Zuk aipatzen duzunez, zu izan zara diskoaren ardatza eta Chill Mafia bukatu baino lehen hasi zinen honetan pentsatzen. 

Bai, nik esango nuke baietz. Beno… ez nabil soilik nire buruari buruz hitz egiten. Guapo dago gure burutik abiatuta kantatzea, baina 2025ean kantatzea soilik triste zaudela da… ostia, pixka bat fuertea da. Artista bezala iruditzen zait pixka bat eskasa.

‘Iltze 1’ EPE-a plazaratu du Kiliki musikariak. OSO POLITA

Publikoak izan desase ezagutzen zaituenaren sentsazioa. Oraingo EP-an, ezagutzen ez dugun Kiliki bat atera da?

Mmm… beno, ez hainbeste, eh… Nik uste dut gauza ezberdin batzuk daudela, baina ez dut uste disko honetan, aurreko proiektuak arakatuz, horietan aurkituko ez zenukeen zerbait dagoenik.

Zer da ezberdina orduan disko honetan?

Ba lasaiago nagoela.

Letretan zentratu gara orain arte, baina soinu aldetik ere disko indartsua ekarri duzu. Zu ibili zara ekoizpen lan horietan. Noiz erabakitzen du artista batek bere abestia prest dagoela?

Niretzat geldoagoa izan da sortze-prozesua, lasaitasun osoz egin dudala. Hainbat momentu daude sortze-prozesuan, abestia bukatzen duzunean eta horren estruktura lortzen duzunean, hasieratik amaierara. Beste momentu bat dago, nahasten zaudenean eta bukatzen duzunean, eta gero hirugarren momentu bat dago, “master”-a bidaltzen dizutenean. Nik etxean egiten dudanean oso argi izan ohi dut noiz dagoen bukatuta.

Emaitza ontzeko Hans Krugerren laguntza izan duzu nahasketa lanetan. Zer suposatu du zuretzat azkeneko bertsio hori entzutea lehen aldiz?

Ba egia esan, deus ez. Hainbeste aldiz egin dut prozesu hori, non azkeneko “masterra” entzuten dudanean, ez dut ezer sentitzen. Hainbeste berrikuspen, bata bestearen atzetik… zerbait senti dezaket nire etxean “demo”-a amaitu dudanean, motiba-tu egiten naiz. Baina, azkeneko bertsioa entzun dut hainbeste… Momentu horretan badakit kanta ona dela aurretik entzun dudalako, baina une horretan perspektiba galdu dut.

Esango zenuke ekoizpen-prozesuak deshumanizatzen duela musika?

Ba bai, baina ez dut uste musika edo artea zerbait hain pertsonala denik edo izan behar denik. Ez dakit, nolabait “artearen menpekoak gara” esaldi hori… ez nator bat. Ez ditugu kantak egiten munduak entzun dezan gure barnea… Munduari berdin zaio gure barne mierda. Kantak egiten ditugu kanta guapoak egiteko.

Helburua orduan estetikoa da?

Letrak ere estetikoak dira. Zentzu horretan ere letra sakonak egin ahal ditut, baina horrek estetika bat dauka. Arteak ez du inolako funtziorik, daukan funtzio bakarra da estetikoki zuk ‘ostia, guapo dago’, esatea.