Zirkua aipatzean, karpa handiak eta animaliakdatozkio burura bati bainogehiagori. Gaur egun, ordea, zirkugaraikidea delakoak hartu du lekukoaeta kalean zein areto txikietan gozatzeko modukoikuskizunak dira nagusi. Euskal Herrian gorakadatorren arloa izan arren, artistekin hitz eginezgero hutsune handiak daudela ohartukogara. Eskola arautua nahi dute, besteak beste.
Publikoa zirku molde berrietara egokitzeko lanaere amaitu gabe dagoela dirudi. Euskal Herrianzirku garaikideari lotutako ikuskizunak ez diragauza berria. Maite Guevara clown erako artistakazaltzen duenez, “kalean lekua du zirkuak-batez ere udan, umore jaialdiekin eta kale antzerkitopaketekin-, beste genero batzuei aurreahartu die”. Gaur egun, beste urrats bat egin etakaletik aretora hedatu da zirkua, pausu erabakigarriaMaider Yabar aktore eta akrobatarenustez: “Kalean egotea ezinbestekoa da, ikusleekinharreman zuzen hori mantentzea, baina aretobarruko ikuskizunen artean toki egitea seinaleona da”. Eskaintza ere hazi egin da azkenaldian.“Gero eta artista gehiago gara, eta proposamenberriak agertzen ari dira”, dio Yabarrek. “Malabaristak,akrobatak, pailazoak,... denetarikdaukagu Euskal Herrian, konpainiak zein bakarlariak,gainera gero eta emakumezko gehiagogabiltza”, gehitu du Guevarak.
Oro har, une gozoa bizi dute zirkuaren mundukoartistek, bai azpiegituren aldetik baita erakundeenlaguntzaren aldetik ere. “Dirulaguntzak etabekak ugaritu egin dira, badirudi erakundepublikoak azkenik ohartu direla hemen gaudela”,adierazi duYabarrek. Dena den, babes publikoarenarloan, artista guztiak ez datoz bat,behintzat Maitane Azpiroz nafarraren hitzakaintzat hartuz gero. “Araba, Bizkaia etaGipuzkoako laguntzak nahi genituzke guk ereNafarroan, baina oraingoz ez dago ia ezer, ezbekarik ez atzerrira ikastera ateratzeko babesik”.Krisi ekonomikoak ere ez du laguntzen.“Emanaldi gutxiago dauzkagula igarri dugu”,dio Maider Yabarrek.
“Nafarroan publikoa ez dago erabat trebatuta,zirku garaikidearen teknikak gizarteratzen lanhandia dago egiteko -jarraitu du Azpirozek-bidea urratzen ibili behar dugu etengabe”. OrekaZentroak eta Atarrabiko bi gunek egiten dutenlana ezinbestekotzat dauka. Era komunitarioansortutako guneak, artistek, konpainiek edo herritarrekzabaldutakoak, Euskal Herriko gainerakolekuetan ere zirkuaren euskarri nagusia dira.Eskola ofizialen faltan, entrenamenduetarako ezezik, formakuntzarako eta artisten hartuemanasustatzeko garrantzitsuak dira. Maider Yabarrekbatzuk aipatu dizkigu, “Gasteizen Bai Circus etaTeantro daude, Bilbon Zirkozaurre eta,Gipuzkoan, Adunako Asvinenea ez nuke ahaztunahi”. Maite Guevarak Errekaldeko KukutzaGaztetxea gehitu du zerrendara, “sasoi zail hauetangalera handia izan da Kukutza gabe geratzea,kulturarentzat, herriarentzat”. Hango zirku topaketekehunka pertsona batzen zituztela oroitu du.Harrobia zentroan, Bilbon, zirkuari buruzkoikastaroa antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateak,arrakasta handiz, eta BAD jaialdiakere ate asko ireki dizkiela onartu dute. IparEuskal Herrian, proiekturik nabarmenena HarriXuri karrikako arteen fabrika da, Luhuson(Lapurdi).
Pixkanaka, beraz, zirku garaikidea tokiaaurkitzen ari da gurean. “Estilo garaikideaez da oraindik erabat finkatu, umeentzakoikuskizuna dela uste dute askok”, nabaritudu Maitane Azpirozek. Animaliadunzirku tradizionalen kontzeptua ez dugu erabatuxatu, antza. Dena dela, Maider Yabarrenaburuz, badago teknika garaikideezdisfrutatzeko kultura berri bat EuskalHerrian. Gainera, Lapurdi, Nafarroa Behereaeta Zuberoan, aspalditik egon da zirkugaraikidea errotuago, “hala ere, biztanle gutxiago direnez, Iparraldean azpiegiturak faltadira eta, Hegoaldean bezala, atzerrira atera beharizatea da ohikoena”, aipatu digu Azpirozek.
ESKOLA OFIZIALA Formakuntzaren haritik tiraka,artista guztiak bat datoz euskal zirkuarengabezia handiena aukeratzeko orduan: goi mailakoikasketa arautuak nahi lituzkete. “Formakuntzaoso orokorra baino ez da eskaintzenEuskal Herrian”, argitu du Maite Azpirozek.“Goi mailako ikasketak falta ditugu hemen, Zirku EskolaOfiziala nolabait esateko, baina oraingoz urrutiikusten dut hori”, dio Maider Yabarrek. Hartara,artista gehienek egonaldiak egiten dituzte atzerrian.Bestetik, beka eta dirulaguntza gehiagoegon arren, gero eta proiektu landuagoak garatzerabehartzen ditu egoera ekonomiko zailak.Maite Guevarak nabaritu duenez, “sormena erabilibehar dugu eta, hala ere, sarritan konplikatuada ikuskizun berri bat plazaratu eta galerarikez izatea, buruari asko eragin behar diogu”.Irtenbidea etengabeko berrikuntzan dago, “formatzenjarraitzen dugu, topaketak antolatzendira artistek elkarren berri izan dezagun”, azaldudigu Yabarrek. Guevararen ustez, “bilaketaetengabea da, publikoa harritzeko asmoz”.
ZIRKUAZ HARATAGO Zalantzarik gabe, berrikuntzandago euskal zirkuaren etorkizuna, “gauregun, antzerkiarekin nahasitako ikuskizunaksortzen dira edo nik neuk, esaterako, ekitaldiberezietarako emanaldiak egiten ditut, espektakuluarruntez gain”, azpimarratu du MaiderYabarrek. Zirkuaz haratagoko jardueretanaritzen dira artista gehienak, “bestela, profesionalizatea, honetatik bizitzea, ia ezinezkoada Euskal Herrian”. Horrela bada, artistekzirkuko tekniken irakasle lana egitea ez da arraroa, “gure jakinduria besteekin elkarbanatzeagustura egiten dugu -dio Yabarrek -, batez ereumeekin disfrutatzen dut nik”. Harrobi sendoadagoela dirudi, “gero eta jende gehiagok daukainteresa, umeak zirkuan apuntatzen dituztenguraso asko tartean”, adierazi du Maite Guevarak.Modu amateurrean ari diren artistak eregogoan izan behar dira. Euskal Herrian daukagunabantaila bat aipatu du Guevarak, “hasiberriekkalea hor daukate, hemen ez da konplikatuatresna gutxi batzuk hartu eta jendaurreanikuskizuntxo bat antzeztea, beste leku batzuetanespazio publikoa erabiltzeko arazoak ipintzendituzte, Bartzelonan kasu”.
Zailtasunak zailtasun, hazten ari da euskalzirkua. “Gero eta konpainia gehiago ikusten ditutteknika berrietan sakontzen, bide berriak arakatzen,umore erregistro berriak lantzen, musikarekinjolasten”, dio Guevarak. Maitane Azpirozenesanetan, “hasi gara zirku tradizionalarenimaginarioa hausten eta erakunde publikoakkontzeptu hori ulertzen hasi dira”. MaiderYabarrekere etorkizun oparoa ikusten dio zirkuariEuskal Herrian eta mundu osoan, “ikusleakemozioa bilatzen du, zenbat eta zailago hobeto,euforia antzeko bat da, eta guk hori ematen diogu,beharrezkoak gara”.