DUELA bospasei hamarkada, emakumeaeta kirolari profesionala. Ahaztutaegon direla sentitzen duteaskok. Zahar eta itsusi daudeneanjoan behar ote dugun eurengana dio erraketistaizandako batek. Jose Mari Urrutia Mexikonjaiotako euskaldunen semea izanik, hangoaldizkarietan irakurriak zituen erraketisteiburuzko aipamenak. Urte luzez kontaktuakegin eta materiala bildu ostean, Javier Sagastizabaleneta Durangoko Arte eta HistoriaMuseoaren laguntza izan du emakume erraketisteiburuzko liburuxka argitaratzeko (Erraketistak,2010). Pausu hori eman zutenetik,erraketisten lana ezagutuz doaz.

Beste edozer baino lehen emakume ausartakizan dira erraketistak. Emakume ezkonduak,ezkongabeak zein alargunak. Emakume dotoreakizan dira. Bizitza eta bide oso gogorrakizan dituztela dio Jose Mari Urrutia pilota zaleeta adituak. “Garaiko mentalitateagatik osogaizki ikusita zegoen emakumea etxetik irtetea,jakin gabe nora zihoan”, gehitzen du.Euskal Herritik Madrilera, Bartzelonara,Logroñora, Salamankara, Valentziara zeinTenerifera lehenbizi. Eta gero, beharbada,Mexikora, Habanara edo Yakartara. Horrenbeldurrez, askok, euren profesioa ezkutatuegin behar izan dute familian.

KIROLAREN BULTZATZAILEA Erraketisten figuraEuskal Herrian sortu zen. Lehenengo frontoia1912-13 urte aldera zabaldu bazen, handikurte batzuetara emakumeak pilotan hasi eta1980an oraindik jolasten zeudela jakinda, 500dik gora emakume erraketista sortu direlaEuskal Herrian kalkulatzen da. Eibarren etaTolosan egon ziren lehenengo eskolak. Beranduxeagosortu ziren Ermuan, Mallabian,Markinan eta Donostian, besteak beste. JoseMari Urrutiak uste du frontoietako entrenatzaileektalentua ikusiko zutela erraketistaizango ziren emakume hauengan.

Hala ere, kirol honen aldeko lana IldelfonsoAnabitarte puntista donostiarrari zor zaio,berari otu baitzitzaion emakumeak pilotanjolasten hasteko ideia. Neumatikozko pilotarekinhasi ziren eta trinkora pasa ziren gero,erraketak sendotzen joan ahala. Parisera etaLondresera eskatzen zituzten erraketak, bainairisterako denbora asko pasatzen zenez, ValentinZumalabe mutrikuarra hasi zen erraketakekoizten. Maria Luisa Senar erraketistak atzobalitz bezala du memorian bere erraketek ateratzenzuten soinua: “Ukitu berezia ematenzion pilotari, klinnn berezia”.

ERRAKETISTEN LORALDIA Euskal Herrian zeinhemendik kanpo erraketistak indarra eta izenahartzen joan ahala, arrakastaz beteko hiruedo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940koeta 50eko hamarkadak izan ziren erraketistenurrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpinafrontoi zeuden. Donostian, Salamankan,Mallorkan, Sevillan eta Valentzian beste bana.“Egunero jolasten genuen, ostiraletan izanezik, eta etenik gabe funtzionatzen zuten frontoiekMexikon”, azaltzen du Maria Luisa Senarrek.

Garai hartan Mexikon frontoiak gainezkaegoten zirela dio. “1.300 eserleku zeuden frontoibakoitzean eta guztia betetzen zenez jendeapasiloetan zutik egoten zen gu ikusten”. Kirolarengarrantziaren adierazle da partiduenbabeslea Mexikoko garagardo ekoizle handiena zela: La Cerveza Corona. “Bost partidu zeudenarratsaldetan eta, azken biak, jokalari onenakzituztenak, grabatu egiten zituzten. Irabazlearikaiola batean sartu eta partiduarenkontakizuna egiteko eskatzen ziguten”, dioerraketista pasaitarrak. Une horretan osogarrantzitsuak sentitzen zirela kontatzen du.Eta Mexikon bezala, Yakartan ere nabarituzuen Jose Mari Urrutiak errekatisten jolasarenindarra, duela 40 urte hango frontoia inauguratzerajoan zenean.

ZAILTASUNEZ BETEKO OGIBIDEA 50eko hamarkadatikatzera, erraketisten gainbehera etorri zenpixkanaka. Horretan Jose Moscardo jeneralakeragin handia izan zuela diote. Erraketistenjanzkerak ere aldatu egin ziren, gona luzeaketa mahukadun alkandorak jantzi behar izanzituzten. Pilotari izan nahi zutenei ez zietenbaimenik ematen eta ordurako lizentzia zutenekbakarrik jolastu ahal zuten. “Mexikon soilikmexikar erraketistek zuten lizentzia, etamodu horretan ezinezkoa zen frontoia bizirikmantentzea”, azaltzen du Maria Luisa Senarrek.Horrela, euskal erraketistak kontratugabe gelditzen hasi ziren edo entrenatzaile kontratuaeskainita, iruzurrak tarteko, mexikarneska gazteei ogibidea irakasten jarraitu zuten.“Bost urte egon nintzen irakasten, frontoiakitxi ziren arte”, dio. Erretiratzean ereduamarkatzen zuten eta hortik datorkie andereño-pilotari izena.

Erraketistek zailtasunez eta oztopoz betetkobizimodua izan dute, baina ospe handikoakizan dira eta publikoaren errekonozimenduaizan dute. Garaiko emakume aurreratuak izanziren, familia eta herria utzi eta lanera aldeegin zutenak. Gaur bezain besteko komunikazioazkarrik ez zegoenean gutunez komunikatzenziren etxekoekin. Maria Luisa Senarrekastero idazten zuen, ezin zuen eta ahantzi aitaketxea utzi aurretik Donostiako tren geltokianesan ziona: “Txiroa naiz eta ezin dizut herentziarikutzi, baina abizen garbia uzten dizut etazaindu eta manten ezazu garbi”. Kirolari profesionalmoduan lan eginda bete du aitaren hitzaeta zera eransten du: “Benetan nahi nuenaegiteagatik oso pozik nago”.