BIZI dugun garaian argi eta garbi izanbeharko genuke internet berrikuntzagune ireki bat dela eta ez bakarrikteknologia bat. Internetzaleok eta internetendenbora asko pasatzera ohituta gaudenokargi dugu behintzat. Gauza berritzaile asko eginizan dira azken garaietan espazio digital horretan.Ezin genuen egunkarietan publikatu eta blogaksortu genituen, gure mezuek ez zuten behar adinanabarmen hartzen eta sare sozialak programatugenituen, eztabaidagune alternatiboenbeharrizana ikusi eta foroak sortzen hasi ginen...Eta abar. Gaur egun behar dugun guztia topagenezake sarean.
Batzutan oso gaitza egiten zaigu ditugun ideiaguztientzako finantziazioa bilatzea, bussinesangels direlakoak existitzen dira, baina agian ezdute gure proiektuetan sinisten, ez dute inbertitunahi, ez daukagu haiengana heltzeko adinakontaktu edo sinpleki ez dugu haiengana jo nahi.Baina ideiak hor jarraitzen du, gure buruan bueltakaburutzen dugun arte. Askotan lagunek, familiaketa guk geuk jartzen dugu dirua benetanproiektu horretan sinisten dugulako.
Baina horrela eta guztiz ere oso gaitza da diruhori lortzea. Oso ezaguna egingo zaizue jadacrowdfounding hitza, eta ezagutzen baldin ezbaduzue oso ideia sinplea da.Demagun gure bizitzakohurrengo bost urteak hirugarren mundukoherrialdeetan pasatu nahi ditugula, bidaiatzeazgain bertako jendea nola edo hala laguntzen.Oso posible da lortzen ditugun bideo eta argazkiguztiekin dokumental bat sortu nahi izatea, bainadokumentala sortzeko dirurik ez izatea. Osoposible da baita munduan zehar dokumental horigrabatua izatea nahi duten beste horrenbestepertsona egotea eta bakoitzak, demagun, 15 eurojarri nahi izatea. 15 euro jartzen duten 100 pertsonalortzen baldin badituzu agian dokumentalhori burutzeko beste diru izango duzu, eta zuktrukean DVDaren ale bat bidaliko diezu eurenetxera. Gaur egun hau errealitate bat dawww.biciclown.com webguneko bidaiari eta blogariden asturiar lagun batek orain gutxi lortudu eta.
Horretarako jaio zen hain zuzen erewww.goteo.org proiektua, orain hilabete inguru,gure sinismenak eta proiektuak egia bihurtzekoasmoarekin. www.goteo.org sare sozial bat da,non parte hartzen dugun pertsona guztiok besteedozein motatako proiektuak subentzionatu nahiditugun. Guretzako interes handiko proiektuakdirelako edo beste edozein eratako etekina ateranahi diogulako. Baina goteo.org proiektua ez dahori bakarrik, urrunago doa eta. Proiektua gustatuahal zaizu baina sustatzailea dagoen egoeraberean egon zaitezke, dirurik gabe, eta agianproiektu horrentzako webgune bat egiten lagundezakezu, edo diseinu grafikoa egiten, edo baitamarketinga egiten ere.Bururatzen zaigun guztia.Beraz, gure proiektuentzako dirua eskatzeaz gainbeste edozein motatako laguntza teknikoa edo ez-teknikoa eskatu genezake.
Hilabete da platoniq elkarteak egitasmo hau aurkeztuzuela eta jada baditu zenbait proiektu. Adibidez15Maren aldeko liburutegi birtual eta fisikobat sortzea, edo guifi.net sare autogestionatuarentzakolaborategi bat lortzeko proiektua,telefono mugikorrentzako aplikazio bat sortzekoideia bat ere badago eta beste horrenbeste. Ederrenazera da, beti aurkitu izan dutela laguntzeko,dirua jartzeko edo plazaratzeko prest dagoen norbait.Argi dago gaur egun gauzak aldatu direla, argidago baita gero eta pertsona sozialagoak garelaeta argi dago internet gure proiektu eta ideiakaurrera eramateko baliagarri izango zaigun plataformabihurtu dela. Eta oraingoan ez dut nikesaten, datu batzuk baino jarri ez baititut.Ikusiko dugu ba noraino ematen duen kolaboratzaileaeta askea izan nahi duen plataformahau.
Ideia bat daukazu? Goteo.org webgunea bisitatubeharko zenuke, denon artean zure ideia egibihurtu genezake eta! Irudimenak ez du limiterik,beraz, amestu.