ISTORIO asko sortu, idatzi eta kontatzenjardun ostean, idazle bizitzako etapa berribati ekin dio Fernando Morillok (Azpeitia,1974). Liburuak idaztetik liburuenargitalpen eta banaketa lanera pasako da, idazteariutzi gabe. Ilusioz dago, azken hiru urteetakolanari esker urte askotako ametsa errealitatebihurtu duelako. “Egile guztion ametsa dagure kumeak mimoz hezten ikustea”, baieztatzendu Morillok. Sortu berri dituen bere liburuakgozotasunez zainduta egin du saiakera.“Sorkuntza prozesuan parte hartu duten sortzaileguztiak etengabeko kontaktuan egongara”, aitortu du. Pertsonaien hitzak koloreekinidentifikatu ditu. Hitzak buelta emanda jarriditu. Orriei zenbakiez gain, kontakizunari lotutakoikonoak jarri dizkie. “Muga guztiak gainditutaorain arte ezinezkoak omen ziren aldaketakegin ditut”. Trikimailuak erabilita, liburuberritzaileak egin ditu. Hala ere, bere helburua“istorio hobeak sortzea da”, adierazi du.

Istorioa kontatzeko hamaika bide daude. “Nikistorioak sortu nahi ditut modu berri batean”,dio. Irakurlea harrapatuta gelditzeko modukoistorioak dira, azpeitiarraren kezka eta ilusioagazteak harrapatzea baita. “Gazte literaturaaurkeztuko dugu, baina ipuin bilduma borti-tzakere aterako ditugu, helduek irakurtzekomodukoak”. Marrazkiak ausartak dira eta diseinuaapurtzailea. Istorioa, aldiz, umoristikoa,fantastikoa edota nobela beltza. Momentuz,paperean argitaratuko dituzte Marko panpinaktrapuzko amets, Izuaren pasabidea, Hildakoeiesker eta haien erruz eta Deabruaren letaginaklanak. Atzetik datoz segituan audioliburuak, ezbaita soilik paperezko liburuen argitaletxeaizango. “Bideoak egingo ditugu. Antzezpenak.Formatu digitalean liburu interaktiboak”.

EUSKARRI DIGITALA Sortzaileak piztuta eta sormenariindarra emanda lortu nahi du Gauminekdesberdina izatea. Izan ere, horixe da argitaletxearendefinizioa: “Sortzaile batek sortuduena sortzaileei begira”. Fernando Morillobera izan da argitaletxearen abiapuntua markatukoduen liburuak idatzi dituena. Berak argitaletxearenproiektua sortu, egituratu eta osatudu. Horregatik dio parametro desberdinekinbaina, liburuaren egitura eta argitaletxearenasortzea antzekoak direla. “Informazioa bildu,koherentzia bilatu, egituratu, pertsonaiak aukeratueta idatzi”. Saiakera bere liburuekin egindu, sortzaileak anima daitezen modu berritzaileanlan egitera. “Erakusten badut posibledela, duintasun handiagoa emango diot sortzaileari”.

Paperaren kultura pixkanaka desagertzen joanarren, ez da paperik gabeko argitaletxea izango.Izan ere, mundu digitala indarra hartzendagoen garaian, ez da presentzia digitalikgabeko argitaletxerik antzematen.Horregatik du bulego fisikoa Irunen eta leihodigitala www.gaumin.com helbide elektronikoan.“Talde txikian egiten dugu lan, ezgaltzeko. Elkarlanean, produktu hotzik ezdugulako nahi”. Gauminen ez daude ohikoargitaletxe batean egon daitezkeen “20 doinu,bakoi-tza berea egiten”, dio proiektuaren sortzaileak.Idazlea, marrazkilaria eta diseinatzaileadaude, besteak beste. Eta guztiak ameslariakdira.

Amets ehiztari gisa definitzen du FernandoMorillok bere burua. Sentitzen duena harrapatuegiten du. Eta nabaritzen du gizartea aldatuegin dela. Iraultza teknologikoa iritsi dela.Eta ezin duela batek aldegin. “Grabitazioarenindarraren aurka jardutea da hori”. Iraun, egokitueta aprobetxatu egin behar da. Krisisasoian are gehiago, “ezin da ostrukarena egitenegon” dio. Halaber, krisia industrian dagoelagogorarazi du, eta ez literaturan. “Kulturindustria beldurtuta dago, baina literaturakinoiz baino indargune gehiago ditu”.

Ekonomiarentzat une zailak izan arren, apustuapoltsikotik datorrela argi du. Idazle ameslariakbadaki itsaso handian barneratu dela,baina badaki flotagailua soinean daramala.“Saiatuko naiz proba egiten eta asmatzen”.Gauminen dagoeneko prestatu dituzte goxokigozo batzuk. Orain irakurleoi dagokigunahoriek probatzea da.