SAIAKERA bat -Animalia disekatuak,2005-, nobela bat -Euskaldun guztion aberria,2008-, eta artean argitaratutakoipuin antologia baten ondotik -Ipuinak.Antologia bat, 2010-, genero kuttuna duen ipuingintzarabueltatu da Iban Zaldua. Argitaratu duenazken liburuan, Biodiskografiak izenarekin, 39narrazio labur-labur bildu ditu, ezberdinak osoeuren artean. Baina elementu batek lotzen ditukomunean: guztiek ere hitz egiten dute disko batiburuz. Zeharka batzuetan, bete-betean beste batzuetan,ipuin bakoitzean eta guztietan agertukozaigu musika talderen baten disko bat, kronologikokigainera, argitaratze dataren araberasailkatua: hasi The Beatles-en Revolver hartatik,Paul Weller-en 22 Dreams honetaraino.

Orain arte esandakoekin, batek pentsa dezakemusika zaleentzako liburua dela Zalduarena,egun eta gau musikaz aritzen diren lagun horientzakokapritxoa. Eta ez, idazten ari zaizuen hau,esaterako, ez da inondik ere musikofiloa. Musikaentzun bai, baina gaiaren gaineko hizketagaiakbi minuturen buruan urtzen zaizkio. Etaberdin gozatu du narrazio hauek irakurtzerakoan,Zalduak bere-bereak dituen eta maisukilantzen dituen tasunak biltzen dituelako: gizaemeenarteko harremanak, bikote kontuak, familiakoak,lagun artekoak harrapatzeko duen abilezia;gaur egungo garai hutsal, gris, horizonte,anbiziorik gabea marrazteko ahalmena; pertsonaiaziniko, eszeptiko, ekidistante, euskal arazoaznekatua osatzeko gaitasuna, Natura hila ipuinean,esaterako, egiten duen gisara. Egia da, osoohikoa duen beste elementu bat, ipuinarenmomenturen batean -bukaeran nagusiki-, ipuinarenlogikari ematen dion buelta hori, irakurlearengansopresa eta harridura eragiten duena,behartuegi egin zait kasuren batean.

Kaputxadun bahitzaileen amarrua, adibidez,Epea izeneko ipuinean edota soldadu estatubatuarrena,Jamilahko bidea izenekoan, nabarmenegiakiruditu zaizkit harridura bilatze horretan.Baina, beste hark esango lukeen moduan,oker txiki garrantzigabeak lirateke horiek,gehien-gehienetan ondo funtzionatzen baitu kontuak.Bigarren eskuko biniloen dendan ipuinean,kasurako, aipagarria da bukaerarako lortzen denefektua.

Noski, musikaren kontua dago. Esan dutlehentxeago, bereziki musika zalea izan ez etaipuinok lasai ederrean zukutu daitezke. Aregehiago, musika zale ez garenontzat musika entzuteko,zehatzago, pop musika batez ere anglosaxoiaentzuteko gonbita ere bada ipuin bildumahau, 39 album dituen diskografia bat, generoanmuturra sartzeko gida ez makala. Disko guztiak,noski, ez dira ondo uzten, batzuk hobe izangodugu bilatzen ez hastea ere, baina pista posiblebatzuk ematen dizkigu, ibilbide posible bat. Poparenmundu hori ezagutzen duenak gogotsu eztabaidatukoduena.

Baina, bertutetzat dudana, arrisku ere izan daitekeelairuditzen zait: ipuin bilduma berez mailaaltukoa dena, apriorismoak genero jakinbatekin sailkatzea, musikaz ari diren liburuenapalera kondenatzea. Eta ez, Etorkizuna, orainartean Iban Zalduaren ipuin bildumarik biribilenadenaren maila bertsuan jarriko nuke nik,ondo-ondoan ez bada -osoagoa zen hura-, gertubai. Bestela esanda, orain urtebete argitaratutakoantologia hartan leku izango luketela hemengoipuin batzuek baino gehiagok.