Bukatu da Rekalde-Ortzadar KMK Le-hiaketaren lehen deialdia. Asteak, hi-leak izan dira ORTZADARen irakurleoi lehenbiziko oharra helarazi genizuenetik, eta urte oso bat joan egin da ere, hainbeste zale izan arren, askotan alderatuta geratzen den komikigintzari leku nabaria eskaintzea otu zitzaigunetik. Antolakuntza lan guztiekin lez, honekin ere buruhausteak izan ditugu: arauak direla, epaimahaiaren osaketa dela, sarien nondik-norakoa, deialdiaren iragarpena... Eta guzti horretaz gain, inoiz programatuta ez dauden ehunka kontu txiki bezain nahasiak izan ditugu. Bideak, baina, izan du saririk eta, zinez, espero genuena baino hobea. Eskerrak, beraz, parte hartu duzuen guztioi eta hurrengo deialdian ere bidea batera egingo dugulakoan, bihoakizue aurtengo lehiaketaren emaitza, epaileen arrazoimenarekin batera.

"Sari onak" Hautaketa zail batentzat Jorge Madejón eta Patxi Huarte -Zaldi Eroa- komikigileak izan dira aurtengo lehiaketako epaileak eta jasotako lanak txalotzeaz gain, banatuko diren sariak ere laudagarritzat jo dituzte. Laguntza ekonomikoaz gain, Bilboko Rekalde aretoan erakusketa bat antolatuko dugu, azaroan eta abenduan zehar, lan irabazle eta aukeratuekin. Honekin batera, Durangoko Azokan salgai egongo den liburu batean jasoko dira aipatu lanak eta, azkenik, Jorge Madejónek eta Harkaitz Canok zuzenduko duten master class pribatuan parte hartuko dute sei egileek.

Madejónek berak azpimarratu gura izan du hori, bai eta egileak giza irudien marrazketa zelan "menderatzen" duen ere. Kolorearen erabilera eta istorioaren garapena txalotu dute epaileek. Txalogarria eta, ondorioz, irabazlea bada ere Zubimendiren komikia, kolorea eta kontakizunaren abiadura zorroztuz "lanak biribilduko" lituzkeela gogorarazi nahi diote. Asier Iturralderen Zure segurtasunerako, bestalde, oso interesgarritzat jo dute biek eta umore grafikoa jorratzeko estilo "aproposa" duela gogoratuz horretan sakontzea gomendatzen diote. Irabazle izateko lehian izan da, Huarteren iritziz "Sempéren lan profesional bat" ematen duelako.

Zeruan du izena Mikel Hervásen obrak. "Ideia eta txiste onak ditu baina grafikoki behera egiten du", eta hor ez da dudarik (badaki Hervásek zertan egin behar duen lan). Marrazkien hobetzea ere gomendatu diote David Sarasketari, hautatuak izan dituen bi lanetan: Grafitia eta Kaiola. "Oso ongi aurkezten ditu pertsonaiak -gogoratu du Madejónek-, di-da batean sartzen baitzara istorioetan". Huartek ere zoriondu nahi izan du egilea baina, biek ala biek, marrazkien trazuan ikusi dute akatsa. Eneko Amezagaren Eguna argitu da, ez da ba gutxi izan da sariketan parte hartzeko beste hautatuetako bat, Asier Martínez de la Peraren Izaki bitxiarekin batera. Amezagak "oso istorio polita eta ondo kontatua" sortu du; lapitzak, baina, findu behar du punta, gidoitik at, bineten kalitatean asko hobetzeko ikusi baitute Huartek eta Madejónek. Eta, azkenik, Izaki bitxia-ken kontakizunaren oinarria oso gustura jaso dute epaileek, bai eta binetak antolatzeko eta txukuntzeko erabilitako zenbait baliabide ere.