Gaur egungo euskal eta nazioarteko talde garrantzitsuenak biltzen jarraitzen du Bernaola Zikloak. Gaur nazioarteko kontzertu batekin jarraituko du, Moscow Contemporary Music Ensembleren eskutik. Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan izango da, 19:30etan, hain zuzen ere.

Horrela, bost musikari egongo dira kontzertuan, arabarrentzat musikarik emozionalenarekin: Ivan Bushuev, (flauta), Oleg Tantsov, (klarinetea), Roman Mints, (biolina), Olga Demina, (biolontxeloa) eta Mikhail Dubov, (pianoa).

Moskuko Musika Garaikidearen Taldea (MCME) 1990ean sortu zuen Yuri Kasparov-ek, Edison Denisov konpositore errusiar ezagunaren babesarekin. Errusiako ganbera garaikide garrantzitsuena da, eta musika modernoan espezializatutako musikari errusiar onenetako batzuek osatzen dute. Taldearen errepertorioa oso zabala da eta ia 1.000 lan ezberdinen estreinaldia barne har-tzen du. 1920ko hamarkadako (Nikolai Roslavets eta Alexander Mosolov) eta 1960ko (Edison Denisov, Alfred Schnitke, Sofia Gubaidulina, etab.) errusiar konpositoreak an-tzezten dituzte.

MCMEk munduko konpositore nagusiekin lan egin du: Iannis Xenakis, György Kurtág, Frederic Rzewski, Louis Andriessen, Beat Furrer, Klaus Lang, Philippe Leroix, Mark Andre edo Enno Poppe, besteak beste. MCMEk 50 CD baino gehiago grabatu ditu diskoetxe nagusietarako, besteak beste, Olympia (Erresuma Batua), Harmonia Mundi (Frantzia) eta Triton (Japonia).