- Beren indarrek bat egiten duten dantzarekiko grina duten gazteak dira. Ostiral honetatik aurrera, igandera arte, Dantzan Bilaka 2021en 15. edizioa ospatuko da Artiumen. Atzo, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan edizio berri honen aurkezpena egin zen, eta parte-hartzaileen ilusioz eta berritasunez beteta datorrela azaldu zuten antolatzaileek.

“Dantzan Bilaka etengabe aldatzen ari den programa bat da, esperien-tziak kontrastatzeko eta koreografia-sorkuntzako prozesuak parteka-tzeko esparru bat zabaltzeko asmoarekin sortua, ideien eta hizkuntzen aniztasuna sustatuz Euskal Herriko praktika koreografikoa indartu nahi duena. Programak elkarrizketa erraztuko duen lan-testuinguru bat eskaini nahi du, koreografo berrien sorkuntza-prozesuak babestu, lagundu eta ikusarazteko”, azaldu zuten atzo antolatzaileek. Hamabosgarren edizio honetan, Oihana Altubek, Leire Aranberrik, Rafa Arenasek eta Idoia Rodriguezek, Lorea Burge & Hannah Parsonsek, Denis Martinezek, DPVillanuevak eta Ohiana Vesgak urtean zehar landu dituzten prozesu artistikoak emango dira ezagutzera.

Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak atzo goraipatu zuenez, atzo aurkeztu zen bezalako programek aukera ugari eskaintzen diete sor-tzaileei, baina Euskadik eskaintzen duen artearen kalitatea eta nibela ere areagotzen dute. Horregatik, aurten ere programa hau parte-hartzaile eta antolatzaile guztien ahaleginarekin eta mimoarekin aurrera ateratzea eskertu zuen.

Aurten, programak aldaketa garrantzitsuak izan ditu, bere helburuen inguruan egindako hausnarketa luzeen ondorioz. Ildo horretan, programaren aldaketa nagusietako bat honakoa da Ibon Salvadorrek, bertako antolatzaileak, azaldu zuenez: “Programetan parte hartzeko hautatutako pertsonei diru-laguntza emateak programako jarduera guztietan parte har-tzeko beharra dakar.

Horri esker, 2021ean, bi egonaldi artistiko egin dituzte, bakoitza astebeteko iraupenarekin, bata Artium Museoan eta Azala Kreazio Espazioan bestea, beren sorkuntza-prozesuetan sakontzeko”. Bi aste horietan, Ion Munduateren Play, Work eta Sport eta Carol Mendonçaren Txorien hizkuntza tailerrak ikusi ahal izan dituzte. Horiekin batera, Maria Ibarretxek eta Ibon Salvadorrek osatutako Dantza Bilakako ba-tzorde artistikoaren laguntza eta mentoring-a ere izan dute. Batzordearen ustez, “aldaketa horiek garrantzi handia izan dute programa honekin jarraitzeko proposamenetan, eta are gehiago hurbildu dute programa bere helburuetara”. Eta gaineratu zuten: “Ikusi ahal izan dugunez, egonaldi artistiko horien bidez partaideei beren esperien-tziak, prozesu artistikoak eta bizitza partekatzeko aukera ematen dien esparru erreal bat sortu da, etorkizunean ere fruituak ematen jarraituko duen aldi baterako komunitate artistiko bat”, azpimarratu zuten.

Saioa bihar hasiko da, 17:15ean, Oihana Altuberen Somaturgias-rekin. 19:00etan Ritual-en aurkezpena egingo da, ordu erdiko iraupena izango duena, gutxi gorabehera. Eta zortzietan laurden gutxiagoan, Oihana Vesgak bere peiza aurkeztuko du: altzoan, altzoan esaten dit. Aurkezpenean artista hau ere izan zen, horrelako programetan parte har-tzeko aukera eskertu zuena. Bere ustez, artistak bakarrik sentitzen dira gehiegitan, eta honelako programei esker, hobeto gehiago sentitzen dira: “Esperientzia positiboa eta aberasgarria da. Batzuetan, artistak bakarrik egoten gara, eta programa horiekin ez gara hain bakarrik sentitzen. Sare bat sortzeko aukera ere bada”, ondorioztatu zuen.