Antzerki Jaialdia, aurrez hitzordua eskatuta

Hitzordua eskatu beharko da Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdirako abonamendu irekiak erosteko

14.09.2020 | 23:30
2019ko aurkezpena. Alex Larretxi

GASTEIZ – Koronabirusak lan egiteko modua aldatu du eta kultura apur bat nahasi du, baina, zorionez, ekitaldiak ez dira bertan behera geratu. Hala, osasun-egoera dela eta, hitzordua eskatu beharko da Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdirako abonamendu irekiak erosteko, atzo Gasteizko Udaletik azaldu zutenez. Hala ere, hitzordua izan ondoren, leihatilan eta telefonoz erosi ahalko da. Kasu honetan, "leihatiletako langileek hitzorduko egun eta orduan deituko dute adierazi den telefonora", Udaleko kideen hitzetan.

Hitzordua atzotik hasi eta 25era bitartean eskatu ahalko da –datorren larunbatean eta igandean izan ezik–, telefonoz (945.161.618 telefonora deituta 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara), edo udalaren webgunean bertan.

"Abonamendu irekiak saltzeko ordutegi berezia hauxe izango da: Irailaren 23an (asteazkena): 10:00etatik 20:30era, irailaren 24an (osteguna): 10:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:30era, irailaren 25ean (ostirala): 18:30etik 20:30era", azaldu dute Udaletik.

Noticias relacionadas