AURREKO batean bigarrenhezkuntzako irakasle batzuenaurrean suertatunintzen hitzaldi bat ematen,euskal literaturaz oro har. Niretemetako bat denez ikasleen gaztelaniazkoeta euskarazko irakurgaienarteko zanga institutuetan etab. ?adibidez,Ernesto Sábatoren El túnel klasikoaversus Jon Arretxeren 612 eurotorrenteskoa; torrentesko, SantiagoSeguraren Torrente sailetik, noski?,gaia hizpidera ekarri nuen, euskarazkoliteraturarekiko atxikimendueskasaren faktoreetako bat izan daitekeelakoan.
Hitzaldiaren osteko galderagehienak horren ingurukoakizan ziren, espero izatekoa zen bezalaentzuleen profila kontuan hartuta.Halako batean, irakasleetako batekeskua altxatu eta ikasleentzakoeuskarazko irakurgaien aukeraketarenauziaren inguruan honoko hauesan zuen: “Bueno, baina hori guztia,azken finean, gustu kontua da,ezta? Ze nik, adibidez, Cien años desoledad irakurri nuen, eta iruditu zitzaidanun truño” ?transkripzioa ezda hitzez hitzezkoa, baina “truño”hitza sic izan zela ziurta dezaket?.Ni oso hunkibera naiz, eta ez dakitzenbat segundo tardatu nuen erreakzionatzen.
Bitartean, oroitu nintzenadiskide batek kontatutako pasarteaz,bidaian zebilela, kanpin bateanliteratura irakasle alemaniar batekintopo egin, eta, bera oso zalea denez,hizkuntza horretako literaturaz hitzegiten hasi zitzaiola, zenbat mirestenzituen Max Frisch, Sienfried Lenzeta gisako idazleen lanak. Eta irakasleakerantzun ziola pixka bat aspertutazegoela literatura triste eta autokritikoegihorretaz guztiaz, Alemaniagutxiesten zuena, eta berari benetangustatzen zitzaiona Ken Folletzela. Literatura irakaslea. Harrapazank.
Hots, gustu kontuak. Arazoa, gureanezaugarri berezi batzuk izan ditzakeenarren, orokorragoa da.
Kontua da gustua ez dela ezerezetiksortzen, ez dela gauza natural bat,geneetan inprimatuta daramaguna:gustua hezten da.Ados, badakit garai postmodernoetanbizi garela, berdintsu suerta daitezkeelaOperación Triunfo, MadMen nahiz Lear Erregea; nahasteborrastebatean azaltzen zaizkigulaegun kultura herrikoia, masa-kultura,midculta eta garai batean goi mailakotzatjotzen zena. Baina nago ez den jada ordua pendulua beste alderabultzatzeko, pixka bat sikiera.
Kontziente naiz kultura garaiarekikoeta kanonarekiko susmoen indarraz:elitista dela, klasista, burgesiak?eta, aurretik, aristokraziak? herriarengandikbereizteko erabilitakogiltzarrapo sinbolikoa? Horren kontrabi argudio dauzkat: alde batetik,kanona ez dudala gauza finko batbezala ikusten, zerbait historikoabezala baizik, aldakorra beraz, eta,ondorioz, osatu egin daitekeena, etaeskrezentzia mendebaldar-zuripatriarkalezgarbitu. Eta, bestetik,ez dirudiela jada gehiegi arduratubehar dugunik ustezko elitismoarekin,ikusita zein norabide baldresdaraman turbokapitalismoko klasemenderatzaileen kultur kontsumoak?egun nahikoa daukate, estatusaadierazteko, aberastasun materialagoenerakustaldi lotsagabearekin:Ferrari 488 GTB bat edo StefanoBemer-en zapata batzuk eraginkorragoakdira À la recherche dutemps perduri buruz eztabaidatzekogai zarela erakustea baino?.
Eta, segundo horiek igaro ondoren,truñoaren iruzkinari erantzun batematen saiatu nintzen. Ez dut usteasmatu nuenik.