Two Point Studios estudioak Two Point Hospital aurkeztu zuen PC Gamming Show-ean, ekainaren 12tik 14ra ospatu zen E3 azokaren barruan. Theme Hospital joko klasikoa garatzean lortutako esperien-tzian oinarrituz sortu da, izatez konpainiaren fundatzaileetako bi Theme Hospital-en garatzaile izan ziren eta. Beraz, estilo berbereko joko berri bat sortu dute. Theme Hospital-en gertatzen zen bezala, oinarritik hasi beharko gara jendea senda-tzen, hobekuntzak egiten, saguak akabatzen eta mila gauza gehiago egiten, ospitale onena lortu arte. Steam plataforman aurkitu dezakegu jada eta urte honetan aterako da jokoa. Indie jokoak gustuko badituzue, hau zuen jokoa izango da.

IGN-ek Creative Assembly-ren Total War Three Kingdoms jokoa erakutsi zuen E3aren baitan. 200. urte inguruan kokatzen da eta Txinaren historian murgiltzen gaitu, hiru erreinuen arteko gudetan. Betiko helburuarekin dator, baina mekanika berriak sartuz. Besteak beste, jeneralen arteko erronkak nola sartu dituzten nabarmentzen da. Erronkak jeneral bat hil arte ez dira amai-tzen eta borrokan ezin dira soldaduak sartu geldiarazteko asmoz. Saga honetan gertatu ohi den bezala, mapak mimo handiz zainduak daude, erakutsitako bideoetan ikus dezakegun bezala. IGN-ren Best of E3 saria lortu du jokoak, beste ba-tzuen artean. 2019ko udaberrian izango dugu gure ordenagailuetan jokoaz gozatzeko aukera.

Final Fantasy Tactics-en antzeko jokoak faltan botatzen badituzue, aurtengo E3-a zuentzako izan da. Microsoft-en eskutik Tactics joko berri bat datorkigu: Gears of War Tactics. Estrategia ukitu bat eman diote Gears of War sagari, Xcom-en gertatzen den antzera. Joko hau lehen Gear of War jokoaren garaian kokatu dute. Xcom-en bezala, eskuadroi bat erabiltzen da eta hau guztiz pertsonalizatzeko aukera dago. Estrategia jokoa izanda, txandakako borrokak ezin dira falta eta, hori gutxi ez balitz, Gears of War jokoaren anbientazio guztiarekin: armak, izakiak, lekuak...

Baina joko guztietatik beharbada gehien harritu gaituena Ghost of Tsushima izan zen. Sonyk aurkeztu zuen jokoa bere konferentzian. 1274.urtean Japonian, konkretuki Tsusima irlan, oinarritutako jokoa da. Bertan, Samurai baten rola hartu beharko dugu eta Japonia mongoliar inbasiotik babestu gure abileziaz. Mundu ireki bat, katanak, ninjak, samuraiak? zer gehiago eska daiteke? Playstation 4-rako aterako den jokoa da, jokalari batentzat eta, esan bezala, mundu ireki batean oinarritua. Gainera, ez dira ikusiko norabide-markak, honek askatasun sentsazio gehiago emango digu, baina zailtasuna ere areagotuko du. Grafikoki, paisaiak mimoz zainduak egin direla nabari da. Jokoaren argitaratze-datari buruz datu konkreturik eman ez bazuten ere, laster gure artean izatea espero dugu.

Beraz, jendea sendatzea gustuko baduzu, sekulako armadak gidatu, beste munduko izakiak akabatu edota katanarekin zure lurra defendatu, hauek izan daitezke 2019. urterako zure jokoak. Baina zure gustuekin bat ez badatoz, gogoratu beste hainbat joko izango ditugula urtean zehar: Spyro, Fifa, Battlefield etab. Orain jokoak heltzera itxarotea besterik ez zaigu falta.