AURREKOAN, liburuenkanpaina gero eta luzeagoezhitz egiten ari ginela,idazle adiskide batekkomentatzen zidan bera, aurkezpenekbaino gehiago, elkarrizketekkezkatzen zutela, sustatze kanpainanzehar egin diezaguketenek. Eta,batez ere, zein arriskutsuak izandaitezkeen testuinguru horretankazetarien galderei ematen dizkiegunerantzunak.
Arrazoia eman nion: nire esperientziarenarabera, idazlearen erantzunenadimen-maila kazetariarenarekikozuzenki proportzionalada. Legendak dioenez, behin kazetaribatek galdetu zion Borgesi eaburuargia zen, eta idazle argentinarrakhonela erantzun zuen: “Pentsatzekourte batzuk ematen badizkidate,buruargia naiz. Zurea bezalakogalderak egiten badizkidate, batbatekoak,ergela naiz aitzitik”.
Gordeta dauzkadan nire elkarrizketetanarakatu ?lehenengoa 1989anegin zidaten?, eta, burutu dudanakats ugarien artean, idazle bateksekula ahoskatu behar ez lituzkeenhiru esaldi aukeratu ditut, norbaitentzaterabilgarri izan daitezkeelakoan.
1. Liburu honetan sekulako lanpiloa sartu dut. Zauria egin aurretikjartzen den benda horietako batiruditzen zait, perspektibarekin irakurrita,zorigaiztoko esaldi hori,kritikoen aurreko defentsa prebentibohutsala. Baina zer inporta duzenbat denbora, energia eta baliabideinbertitu dituen idazleak bereobran? Emaitza da balio duena,balio izatekotan. Stendhalek berrogeitahamabi egunetan idatzi zuen,hasi eta buka, Parmako kartusia?nire euskarazko edizioan 720orrialde dituena?. Ahalegin luzebezain titanikoetan zehar idatzitakozenbat liburu txar geratu dira,huts eginda eta zokoratuta, literaturarenhistoriaren arroilan? Ezinjakin. Hots: pilo bat.
2. Niretzat balio terapeutikoa izandu liburu honek. Eta zer inporta zitzaienhori egunkari hartako ?eta,beraz, zure liburuaren balizko? irakurleei?,galdetzen dio etorkizunekoScrooge honek iraganeko Zalduagazteari. Helburua hori baldinbazen, zure barrenak idazkerarenbitartez askatzea, berdin-berdingorde zenitzakeen zirriborratutakoorri haiek tiradera batean, etakito. Idazlearen arimaren osasunakez luke izan behar lan literarioarenzio nagusia, obra bera baizik: kalitatezkozerbait plazaratzea. Horiida-tzita, gainera, zure zauriak sendatubadituzu, bejondeizula. Bainahalako helburuei garrantzigehiegizkoa emateak paradoxabatera eraman dezake: obra txarraaterata ere, helburua lortukozukeen, baldin eta idazlea “osatzen”lagundu bazuen. To eta ño.
3. Hautu bat egin nuen antzina: hildakoidazleen liburuak irakurrikonituen bakarrik. Esaldia zilegi daguztiz, eta, azken literatur joereninguruko ezagutzari dagokioneangauza onik adierazten ez badu ere,ez ditu errotik ezabatzen obra literarioon bat sortzeko aukerak ?ezditu ziurtatzen, ezta ere?. Bainaitsusi samar geratzen da, onartubeharra dago, zure berritasunarenpropaganda kanpaina egiten arizarela: konkurrentziarekiko adeitasunfalta pitin bat adierazteazgain, ez al diezu mezua bidaltzen,zure balizko irakurleei, hobe luketelazure liburua ez erosi, soilikBorges berrirakurtzeko ?esaterako??
Gehiago topatu ditut, baina adibideauto-lotsaemangarri hauekin,gaurkoz, nahikoa dela uste dut.