BILBO. Societe d'Ethnographie et d'Arte Populaire elkarteak Donibane Lohitzunen 1987an egindako II. Biltzarrean, Adrien Plantek egindako galderari ekintzekin eta zientziaren bidez erantzuteko sortutako liburua da. "Euskaldunek badute historiarik ala?" izan zen galdera hura, Bilboko Udaleko iturriek azaldu dutenez.
Historian Euskal Herriaren sorrera, mendeetan zehar izan dituen izenak edota bere kontakizun historikoa tindatu duten mitoak eta kondairak errepasatuta, Agirreazkuenagak galdera horri erantzun dio saiakera historiografiko honetan, Estatu-Nazio frantses eta espainiarreko mundu akademikoak XIX. mendeaz geroztik bultzatutako kontakizun bakarra arrazoiekin ezeztatuz.
Oihenarten XVII. mendeko "Notitia Utrisque Vasconiae" laneko diskurtso historikoa adibidetzat hartuta, Jose Antonio Agirreren eta erbesteko Jaurlaritzaren gogoetak kontuan izanik, edo Julio Caro Barojaren lana eta figura gogoratuta, Agirreazkuenagak Euskal Herriaren historia osaberritu du obra didaktiko eta dibulgaziozko honetan.
Joseba Agirreazkuenarekin batera, Pruden Gartziak, Historia doktore eta Euskaltzaindiko Bibliotekako zuzendaria izango da aurkezpoenean, eta obrari buruzko solasaldi bat hasiko du.