"MANILAN nahikoa da egun bat igarotzea”, esan digu Rosa Marqueses lagun filipinarrak. Bueltatxo bat eman eta bertatik alde egin, bestela, zoratu egingo zarete”, ohartarazi digu.Erritmo frenetikoak irentsi egingo gaituelakoan, piska bat beldurtuta iritsi gara Filipinetako hiriburura. Baina abegitsua iruditu zaigu lehenengo begiradan. Maletak hoteleanutzi, eta, 24 ordu bakarrik ditugula jakinda, kalera atera gara mapa sinple bat eskuan.
Nondik hasi, ordea? Ez dago zalantzarik. Lepoa egingo nuke jeepney-a dela Filipinetara iristen den bisitari orok ikusten duen lehen gauza. Autobus partikular hauek toki guztietan daude eta uneoro iristen dira. Manilan 300.000 jeepney zenbatu dituzte eta herritarren garraio publikorik gustukoena dira. Bada, Filipinetako hiriburuak 1,8 milioi biztanle ditueta metroa eraikitzeko konpromisoa amets hutsal bihurtu da.
Eugenio Giorgiok bere jeepney distiratsura gonbidatu gaitu. Metalezko txapaz egindako autobusari kolorezko marrazkiak egin dizkio, Jesu Kristotik hasi eta Che Guevara arte: “Jeepney-ak II. Mundu Gerraren ostean egin ziren famatu, Amerikako Estatu Batuetako armadarenibilgailu militar abandonatuak garraio publiko bihurtu zituztenean”. Giorgioren jeepney-an 20 pertsonentzako tokia dago eta barrualdea kanpoaldea baino gehiago dekoratu du. Autobusean sartu bezain laster konturatu gara Manilako gidariek gustuko dutela anarkia. Begiak itxi eta Eugenioren esperientziaz fidatu gara.
Ordu erdiko bidaiaren ondotik iritsi gara itsas pasealekura. Bertan bat egiten dute itsasoaketa etxe orratz handiek. Txoko baketsu honetara milaka filipinar hurbiltzen dira korrika egitera, paseatzera eta argazkiak egitera. Pasealekuaren azpian, hondartza zikin batean,arrantzaleen erreinua dago. Bertan josten dituzte sareak, aparkatzen dituzte itsasontziaketa saltzen dute arraina. Pasealekuaren amaieran aurkitu dugu Ferdinand Marcos diktadorearen emazteak, Imeldak, eraikitako kulturaren jauregia. Zementu kaxa erraldoi bat da diktadura krudelak utzitako errastu arkitektonikorik ikusgarriena.
Itsasoko kresal usaina sentitu eta beste jeepney batean sartu gara. Eguneko bigarrena betebeterik dago. Oraingoan kolonizazio espainiarrak utzitako ondare arkitektonikoen bila goaz eta Intramuros delakoan barneratu gara, bada, harresiak babesten duen alde zaharrean.
Intramurosen Imelda Gutierrezekin bat egin dugu. Historialari filipinarraren esanetan, bizikizaindu beharreko harribitxia da Manilako alde zaharra. “AEBen abiazioak ia guztiz suntsitu zuen eremua, baina oraindik mantentzen du bere xarma”. Imeldak kafe batera gonbidatu gaitu eta zerbitzariari tagaloz (filipinieraz) mintzatu zaio Intramuros-a asko gustatu zaigula esateko. “Polita da benetan, baina iragan odoltsu bat islatzen du guretzat; gerrarena, kolonizaioarena”, erantsi du zerbitzariak serio baino serioago.
Manila kontraesanez beteriko hiria da eta metro gutxiko tartean bat egiten dute oparotasunak eta miseria gordinak. Aldirietako auzoetan Filipinetako arima gordina sentitzen da. Motorrak, kotxeak, tuk-tuk-ak, kaleko negozioak... Filipinarren benetako espiritua auzo herrikoietan dago. “Gure herrialdea bi abiaduratan hazten ari da. Alde batetik, finantza zona berriak eta boulevard dotoreak daude. Bestetik, ordea, biziraupenean oinarritzen diren milaka eremu ahaztu ditugu ”, azaldu digu Imeldak.
Baina filipinarren irribarreak ez du etenik. Manilako herritarrek egunerokoari eusten diotebiharamuna misterio handi bat izango balitz bezala. “Tifoien, lurrikaren eta hondamendi naturalen erdian, herritarrek orainari eusten ikasi dute”, diosku Imeldak. Ilunabarrean trafikoak ez du gupidarik. Eguneko azken jeepney-a hartu eta bagoaz bueltan hotelera. Gustatu zaigu hiri zoro hau. Salamat po, eskerrik asko, Manila.