BESTE inon topatuko ez genituzkeenegileak biltzen dituzte batzuek. Berenidatziak plazaratzeko aukerarik ezzutenek tokia aurkitu dute bertan.Euskal Herriko literaturari errepasoa emannahi diote beste batzuek. Hasiberriak eta ibilbideluzekoak daude, maiztasun eta estilo desberdinekoak.Baina badute zerbait komunean:literaturaz ari dira. Maiatz aldizkaria 1982.urtean jaio zen; Lardaska, berriz, orain delahilabete gutxi batzuk. Bidean gehitu diraHegats (1989), Erlea (2009) eta Lekore (2015).Literaturaren paisaia aberasten ari diren bitartean,sorkuntzaren pizgarri dira.
GAZTEEN LITERATUR AUKERA Alazne Arrutik,Paul Beitiak, Jon Gurrutxagak, GaraziMugarzak, Mikele Landak, Itziar Ugartek etaMartin Bidaurrek osatzen dute Itu literaturbanda. Haiek dira Lekore argitalpenarenatzean dauden gazteak. Gipuzkoako kostaldekohiru gaztek sortu zuten literatura bandaeta gerora, Euskal Herriko beste zenbaitpertsona batu zitzaizkien taldera. Gazteak diraguztiak eta literaturzaletasunak elkartu zituen.2014ko Eako Poesia Egunean Ituskizuna emanaldiarekinestreinatu ziren, eta gutxika-gutxikabanda hazten eta indartzen joan da.
Lau fanzine kaleratu eta urtebeteko geldialdiaizan ondoren, proiektua “beste maila bateraeramatea” erabaki zuten. Lekore literaturaldizkaria izan da emaitza: “Aspalditik zebilenliteratur aldizkari konbentzionalago batsortzearen ideia gure artean, eta taldea indarberritutazegoela aprobetxatuta, lanari ekiteaerabaki genuen. Ez literatur panoramanzegoen hutsune bat betetze aldera, ilusio batitiraka baino”, adierazi dute taldekideek.Aldizkariak urtebeteegin arren, oraindikizaera eta forma hartzenari dela jakinarazi dute.
Pozik agertu dira idazlegazteak argitalpenak ikusminasortu duelako, bainakritiken falta izan dute:“Iazko urte amaiera alderaabiatutako harpidetza kanpainakizandako erantzunarekinoso gustura gaude; beharbada,aldizkariko edukien gainekokritika da orain arte gehien faltanhartu duguna”.Gazteak dira, literaturaz ari dira eta papereanidazten dute. Hiru ezaugarri horiek “indarra”eman diete. Alternatiba baino, argitaratu ezinduten gazteei aukera eman nahi die Lekorek,bertan argitaratzeko. Izan ere, testuak argitaratzekoeta haien gaineko iritziajasotzeko gazteen aukera bakarraliteratur sariketak dira, askotan. “Etasaritzen ez dituzten testuak galduegiten dira sarri”, salatu dute. Horriaurre hartu nahian sortu zutenLekore. Finean, aldizkaria horidelako: “Gazteok gazteon testuaklibreki konpartitu eta argitaratuditzakegun plaza bat”.
Urtean hiru aldizkari publikatzekoasmoa dute, eta hori gutxibalitz, errezitaldiak eta bestelakoemanaldiak prestatzen aridira Itu bandakoak. OtsaileanBilboko Kafe Antzokian Bilbo HiriaIrratiak antolatzen duen Eremuz KanpokoSotoan irratsaioan egonen dira. Martxoan,berriz, Loraldia jaialdian taula gainera igokodira Isabel Iturberen bizitza eta heriotzaikuskizunean. Joan den urtean Zarauzko Literaturianaurkeztu zuten emanaldiada, eta oraingoan Kaluse musika taldearekinbatera ariko dira.
Aldizkariak orain arte egin duenibilbidearekin pozik daude etaaurrera begira ilusio eta gogoberriekin agertu da taldea.“Hegats eta Maiatz ibilbideluzeagoko aldizkariak dira, bainaLardaska bezalakoproiektuek arnas berria dakarteinguruotara. Gu ere lanhorretan gabiltza. Denborakesango du bidea norainoluzatzen den”. Bitartean,jarraituko dute euskal literaturarenmunduan aletxoa jartzen.
IDAZLE GUZTIENTZAT TOKIA 35 urte bete dituaurten Maiatz aldizkariak: “Aldizkari bat,gurea. Gauza batzuk, denetarik, euskaraz landuak.Gure literatura”. Horrela adierazi zituztensortzaileek aldizkariaren asmoak 1982kolehen zenbakian. Sortzaileetako batLucien Etxezaharreta da, etaaldizkariaren hastapenakizan ditu mintzagai: “Testuingurubat gogoratu behardugu. Iparraldean ez zegoeneuskarazko aldizkaririk eztaeuskarazko idatziak plazaratzekoespazio librerik ere”. Hortaz,Iparraldeko literaturzaleakHego Euskal Herriko literatursorkuntza berriei ari zitzaienbegira, orduan agertu baitzirenPott Banda eta Pamiela aldizkaria,adibidez.
Horrez gain, alderdi sozialistakFrantziako presidentetzarako hauteskundeakirabazi zituen 1981ean eta 68ko maiatzeanaldarrikatu zena “posible” izan zen: “Euskalduntalde gazte bat zegoen, munduko literaturara irekia zegoena. Giro berria sumatzenzen eta ezkerrak kulturari lehentasuna emanzion, kultura askapenerako bidea zela esanez”,kontatu du. Horrela jaio zen Maiatz. 20 eta 30urte bitarteko gazteak ziren:Etxezaharretaz gain,Itxaro Borda, AureliaArkotxa eta beste hainbatbiltzen hasi ziren. “Ezgenuen erakutsi nahiEuskal Herri idiliko bat,baizik eta egiazko herrialdea,bere bortizkeria, etsipeneta probokazioarekin”,adierazi du Etxezaharretak.
Lehen zenbakiak harrera “osoona” izan zuela oroitu du Etxezaharretak.“Independentzia”izan da beti aldizkariaren ezaugarria,bere esanetan. Gogoan izan ditu EtxezaharretakMaddi Pelot, Henriette Aire, EñautEtxamendi eta Manex Erdozaintzi-Etxartidazleak. “Bakoitzak estilo bat zuen eta anitzaizan da beti aldizkaria. Gure ateak irekitadaude idazteko grina duen edonorentzat”, dio.Azkenaldian, gainera, Hego Euskal Herrikoidazleen parte hartzea nabarmendu du Etxezaharretak.Aldizkaria kaleratzeaz gain, solasaldiakantolatzen dituzte urtean behin. Joanden urtean, Baiona eta Iruñea hurbildu zituztenliteraturaren bidez, eta aurten Korsika, Britainiaeta beste herrialde batzuetako literaturaldizkariak izanen dituzte hizpide.
LITERATUR URTEKARIA Maiatz bezala, argitalpenzaharrenetarikoa da Hegats. 1989tikEuskal Idazleen Elkarteak argitaratzen duenaldizkaria da. Urte hauetan guztietan hamaikaerreportaje eta elkarrizketa kaleratu dituzteliteraturari buruz. 2015etik, gainera, EuskalIdazleen Elkarteak “aire berri bat” eman nahiizan dio argitalpenari. Aldizkaria barrura begiraaritzetik kanpora so jarri da ordutik. Urterolan-taldea aldatzeko apustuaere egin zuen elkarteak, eta aurtenAlaine Agirre aritu da koordinatzaile-lanetan. Aldizkaria“ikusgarriagoa egiteko etagizartean presentzia handiagoaedukitzeko” hartu zutenerabakia. Lander Garro arduratuzen lehen zenbaki berrituhorretaz. “Oso emaitzaona lortu zuela esangonuke, zeresana eman zuelako,irakurria izatea lortuzuelako eta astindu on bateman ziolako inertzianjausita zegoen aldizkari bati”, uste du AlaineAgirrek. Ordutik, estilo aldaketa handia izandu. “Aurten iazko alearen filosofiarijarraitu diogu: literatura gizarteratzea,Euskal Herriari idazleenberri ematea, aldizkari irakurgarrieta aldi berean ikusgarri bategitea, testu zein irudi erakargarrizosatua?”.
Urtekaria da idazleen elkarteakkaleratzen duena, etahorren bidez errepasoa emannahi diote Euskal Herrikoliteratura guztiari. Badakiteezinezkoa dela urteko uztaosoa jasotzea, “baina esanguratsuenabai”, dio Agirrek.Horrez gain, urteanzehar liburugintzan izan diren gertakariakbildu dituzte orden kronologiko bateaneta urteko berritasun literarioen aipamenaere jaso dute. “Zorionez, gure letren emaitzahandiegia da aldizkari-urtekari batean sartzeko,100 orri izanda ere”, uste du Agirrek.Euskal Herriko literatura paisaiarekin pozikagertu da Agirre. “Sormen indartsua” dagoelaaitortu du, eta gainera, aldizkariekdarabiltzaten estiloak goraipatu ditu:“Denek dute lekua, inor ez dago sobera”.Azken urteetan bi argitalpen berriagertu badira ere ?Lardaska eta Lekore?,oraindik publikoa falta zaielaaitortu du bermeotar idazleak.“Sorkuntza badago, baina irakurleakfalta dira. Baina tira, hori bagenekienlehendik ere, euskal gauzetansartu ginenean”.
ANONIMOTASUNA ALDARRIAgerkari berria da Lardaska,liburu formatuan publikatutakoaldizkari autoeditatua. Berelehen zenbakiak botereadu ardatz eta “zorrotz etakritiko” aritu da zapaltzaile etazapalduekin. Testuen bestealdean, hala ere, anonimotasunada nagusi. Eta zer esanaeman du izen eta abizenikgabeko argitalpenak. Koldo Izagirreda lehen zenbakiko izenpropio bakarra eta berak idatzidu hitzaurrea. Gainerako testuakBarbalot ezizenarekin sinatutadaude. Anonimotasunaren inguruanhausnartu du Barbalotek:“Batek esames txatxuetatik libratzekoegiten du ikusezinaren hautua,bere lantxoari bidea samurtu nahirik.Arazoa, anonimotasunak liburukiak berakbaino zeresan handiagoa ematen duenean sorliteke. Zeinen gustuko duen herri honek distrakzioalferren puztea!”, hausnartu du Barbalotek.Hasiberria da argitalpena eta oraindik ez dumaiztasunik finkatu. Hala ere, Barbalotek ezdu baztertzen urtean bi ale argitaratzea.
Dagoeneko bigarrenalea lantzen ari daeta denbora aurrerajoan ahala posible dasinadura gehiagoagertzea bertan.
“Funtsean, galdetegi batda Lardaska ?dio Barbalotek?.Baina harrotasuneta maisukeriarik ereegon liteke tarteko... Gainerakoakadoktrinatzekotentaldiari eutsi ezin zaionean,saiakerak publikatzeabezalakorik ez da.Urrun naiz gogoetaren ahalmeneansegurantza itsurikizatetik, baina badut fedea”.Dudarik gabe, zeresana ematen jarraituko duLardaskak.
HAMAIKAGARREN ‘ERLEA’ EuskaltzaindiakErlea aldizkariaren hamargarren zenbakia aurkeztuzuen joan den urtearen amaieran.2009an sortu zen Bernardo Atxagak zuzentzenduen argitalpena. Azken zenbakian, antzerkiaizan dute hizpide eta Patxo Telleria,Ander Lipus, Aizpea Goenaga, Klara Badiola,Anjel Alkain eta beste hainbat antzerkigilerenhitzak batu dituzte. Zurrumurruen araberahamargarren zenbakiak aldizkariaren azkenaizan behar zuen arren, proiektuarekin aurrerajarraituko du Euskaltzaindiak, eta dagoenekoari dira 11. zenbakia prestatzen. Akordeoiariburuz ariko dira bertan.