DUELA urtebete argitaratu zuenUkabilak eta loreak bere lehenliburua Julen Belamunok (Azpeitia,1959). Ipuin bilduma izan zenhura. Oraingoan, ordea, nobela batekin datoridazlea: Gaueko zaintzailea (Elkar, 2016). Aluminiofabrika batean lan egiten duen gauekosegurtasun zaintzailea du protagonista kontakizunak,segurtasun sistema berriak ezarrikodituztela-eta, azken lanegunean berebizitzaren errepasoa egingo du. Izaera berezisamarreko pertsonaiaren barne mundua duardatz narrazioak, iraganeko gertaera etahausnarketen bitartez.

Pertsonaia bakarra, denbora tarte labur bat etagertaera gutxi batzuk baino ez dituzu erabilieleberri hau eraikitzeko. Erronka izan da zuretzathorrelako istorioa idaztea?

Ez da izan erronka bat, azken finean, niriberez horrela atera zitzaidalako. Aspaldi hasinintzen nobela hau idazten, 2002an edo hartunituen lehen oharrak. Hasierako ideiapertsonaiarena izan zen, zaintzailea argi ikusinuen. Baita aluminio lantegiarena ere,garai batean antzeko fabrika batean egin bainuenlan. Zaintzailearen izaera berezitik abiatutaegoera batzuk pentsatzen hasi nintzen:bere errituak, hausnarketak, oroitzapenak?Pixkanaka neskaren istorioa sartu nuen etahor dena aldatu zen. Baina bai, orotara urtedezente pasatu ditut jada zaintzailearenkonpainian.

Bere barne mundua eta oroitzapenak dira istorioarenardatza.

Zaintzailearen azkenengo gaua da liburuankontatzen dena, lantegian egiten dituen ikustaldiak,bere errutinak, etab. Baina kontakizunarenmuina edo kargarik handiena iraganeandagoela esango nuke. Pertsona honekgogoratzen dituen gertaeretan; aitaren figura,bere garai bateko kontuak eta, batez ere,gasolindegiko neskaren istorioa. Gehienbatiraganari begira egindakoa da. Baina ez diraoroitzapenak bakarrik, bere irudipenak erebadira: hausnarketak, zentzumenen bidezhautematen dituenak?

Protagonistak izaera berezia du: gauero pausoberberak errepikatzen ditu, nahiko pertsonaobsesiboa da, ordena eta errutina zalea,asmo handirik gabekoa... Pertsona nahiko grisada. Izenik gabekoa, gainera.

Oso pertsonaia berezia da, bai. Muturrekonortasuna duela esango nuke. Oso bakarzaleada, batez ere bere aita hil zenetik, ordutikia bakarrik bizi da, bere harreman sozialakere urriak dira. Ia isolatuta bizi denpertsona da, mundutik aparte. Nahiko xaloaere bada, maliziarik gabekoa. Nortasun obsesiboaere badauka: bere ordenarako zaletasunhori, gauzen erregulartasuna, errutinak...Horiek behar ditu bizitzeko, helduleku gisa,bestela galdu egingo litzateke. Izenari dagokionez,nahiago nuen pertsonaia anonimoaizatea. Ezkutuan bizi dena edo munduanagertu nahi ez duena.

Lana du bizitza eta bere identitatea horreninguruan sortu duela dirudi. Baina fabrikanemango duen azken laneguna da.

Horretarako bizi da, bere bizitzaren zentzualantegia da, bertako ordena zaintzea. Beregristasunean. Zerbaiti heldu behar dio etaordenari eta lantegia zaintzeari heltzen dio,bestela galduta dago, munduari edo biziaribeldur dezente diolako.

Monotonia edo errutina horren guztiaren erdian,bere gogoetan pisu handia du fabrika aurrekogasolindegian ezagutu zuen neska hark.

Bere bizitza ordenatu horretan dena hankazgora jarri zen une bat izan zen hura, beharbadabere bizitzako momenturik garrantzitsuena.

Zaintzaileak prismatikoak erabiltzenzituen izarrei begiratzeko, eta gasolindegirabegira ere egoten zen, leku hori beste mundubat bezalakoa zelako. Istorio honetan espaziobi daude: batetik, lantegia eta bere isiltasuna,iluntasuna, gelditasuna; eta, bestetik,ibaiaz bestalde dagoen gasolindegia eta beremugimendua, bizitzaren korrontea, jendea?Zaintzailea bere bakardade horretatik harabegira egoten zen eta horrela ezagutu zuenneska. Orduan dena aldatu zen: zabartzenhasi zen, gasolindegira bisitak egiten eta berebetiko betebeharrak zuzen ez betetzen.

Esan daiteke protagonista humanoagoa bilakatzendela momentu horretan?

Bai, bestela nahiko makina delako. Humanoagoada eta bere beldurrei aurre egin behar die; hori da bizitza, bere mundu lotu horretatikkanpo dagoen zerbait, arriskatzea beldurgarriaere egiten zaio.

Badu afizio bat: izarrei begiratzea.

Hori ere bere ordena-zaletasunaren bestealderdi bat da. Izan ere, erregulartasuna adieraztendute izarrek, gauero konstelazio guztiaketa izar guztiek zeruan bide berbera egitendute. Gozatzen du badakielako gaueroordu bakoitzean izar bakoitza zein tokitanegongo den eta erregulartasun horrek atseginhandia ematen dio. Bere nortasunarekinondo uztartzen den ezaugarria da.

Lehen nobela duzu honakoa. Etorkizunera begiraeleberriak idazten jarraitzeko asmoa duzu?

Patxadaz, baina ari naiz lanean. Oharrak, testuzatiak eta ipuinen bat edo beste baditut.Batez ere kontakizun laburrekin edo ipuinekinari naiz, baina nobela baterako ideiaere badaukat, oraingoan pertsonaia eta egoeragehiagorekin, nahiz eta horrek denboraeskatzen duen.