NAFARROA. Baluarteko Areto Nagusiak Goran Bregovic musikariaren kontzertua hartuko du heldu den apirilaren 3an, arratsaldeko 19.00etan.

Emanaldian, Sarajevon jaiotako musikagile honek Wedding and Funeral bere orkestrak lagunduta, Champagne for gypsies (Ijitoentzako xanpaina) izenburu iradokitzaile duen bere azken lana aurkeztuko du, bertan munduko ijitoei omenaldia egiten diela.

Ijito-txaranga baten soinua tradiziozko bulgariar kantuekin arrakastaz nahasteko; perkusio tradizionalarekin gitarra elektriko baten hariak dantzarazteko; eta hari-orkestra zitala eta gizon-korua atzealdean jartzeko Goran Bregovic baina hobeagorik ez! Sarrerak 38, 26 eta 18 eurotan (Baluarte Joven Programarekin, 5€) ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.