BILBO. Teo Cardaldak eta María Monsonisek osatutako taldea hogeita hamar urte betetzear dago musikaren munduan, eta disko berriarekin, eta lan arrakastatsuen bertsio akustikoa eskaintzeaz gain, Bilboko Abesbatza Elkarteak bikote galiziarrarekin izango duen lankidetza bereziaz ere gozatu ahal izango den kontzertuarekin ospatu nahi du.

‘Complices Aniversario’ kontzertu paregabe eta errepikaezina da, eta ‘Es por ti’, ‘Verdad que sería estupendo’, ‘Los tejados’, ‘Dama del Río’ edo ‘Está llorando el sol’ bezalako abesti arrakastatsuz osatutako diskografia gogoratzeaz gain, Teok eta Maríak, duela denbora gutxi argitaratu den ‘Volver a empezar’ azken diskoko lanak ere eskainiko dituzte. Lan “errebindikatzaile baina baikor” horrek sei abesti berri jasotzen ditu, eta horietan, euren jarraitzaileak harrituta utziko dituzten erritmoekin ausartzen dira, ‘Sin querer’ rap-ean adibidez, garai gorabeheratsu hauekin erabateko konpromisoa erakusten duen abestia.

Baina, gainera, ‘Volver a empezar’ diskoak, Complices taldeko kideen nerabezaroan esanahi handia izan zuten eta “bihotza ukitzen dieten” abesti klasikoen bost bertsio, ere jasotzen ditu. Horrela, Campos Antzokian, beste batzuen artean, Richard Coccianteren ‘Margarita’, Joan Manuel Serraten ‘Penélope’ edo dagoeneko hilda dagoen Andrés do Barro kantautore galiziarraren ‘Teño saudade’ entzun ahal izango dira.

Berraurkitze hori, gainera, urteurreneko birako kontzertu zirraragarrienetakoa izango da, izan ere, lehen aldiz, Complices taldearen abestiak abesbatza klasiko batek lagunduta interpretatuko direlako. Bilboko Abesbatza Elkarteko kideen ahotsak osagai ezin hobea izango dira duela hogeita hamar urte inguru dagoeneko banda galiziarrez gozatu zutenek ahaztu egingo ez duten kontzertuan, eta kontzertu hori, 90eko hamarkadako pop espainiarrak izan zuen funtsezko taldeetakoa zuzenean ezagutzeko aukera bikaina izango da oraindik ikusteko aukerarik izan ez duten gazteentzat.

“Complices Aniversario“, inolako zalantzarik gabe, musika espainiarraren garai hoberenetakoaz berriro gozatzeko aukera bikaina izango da, jende askoren oroimenaren parte diren abesti ahaztezinekin. Atzoko eta gaurko lan arrakastatsuak, 90eko hamarkadako talde garrantzitsuenetako batek interpretatuta.

Complices taldeari buruz

Complices taldea 1987an sortu zuen Teo Cardalda musikari galiziarrak, garai hartan erreferentziazkoa zen beste talde bat, Golpes Bajos, utzi ondoren. Teok, María Monsonis bere bikotearekin eta Tino DiGeraldo eta Billy Villegas musikariekin jarri zuen martxan taldea, eta 1988an lehenengo diskoa, ‘Manzanas’, argitaratu zuten. Bigarren diskoa ‘Ángeles desangelados’, kaleratu ondoren laukotea bikote bilakatu zen. Eta 1990etik aurrera lortu zituen taldeak bere arrakasta handienak, ordura arteko arrakasta nagusia jasotzen zuen ‘La danza de la ciudad’ (1990) diskoa kaleratu ondoren, batez ere. ‘Es por ti’ benetako hit bilakatu zen, Espainian eta Latinoamerikan. 2001ean Mariak, bere bost seme-alabez arduratzeko, musika profesionala alde batera utzi zuen arte beste hainbat lan argitaratu zituzten, ‘Está llorando el sol’ (1991), ‘Preguntas y flores’ (1993), ‘Básico’ (1994), ‘Cousas de meigas’ (1999), eta ‘Cómplices’ (2000). ‘A veces’ (2002), Teok bakarka argitaratu zuen disko bakarra izan zen, orain arte argitaratutako gainerako diskoetan Maria berriro ere taldean egon delako: ‘Grandes éxitos en directo’ (2003), ‘Hello mundo cruel’ (2006), ‘Reencarnación’ (2009), ‘Cómplices 20 años’ (2010) bilduma, eta azkena, ‘Volver a empezar’ (2015), hamaika abestiz osatutako lan bikaina. Azken disko horretako izar nagusia konpromisoz betetako “Sin querer” abestia da.