BILBO. Arriaga Antzokiak errepikatu egiten du, horrela, 2013ko Gabonetako kanpainetan martxan jarri zuen ekimena, izandako arrakastaren ondorioz 2014ean ere gauzatu zena. Orain, hirugarren urtez jarraian, kanpainak helburu berberari eusten dio: ahalik eta pertsona gehien antzokira erakartzea eta harrobia egiten jarraitzea, adiskideak gehituz.
Arriaga Antzokiko Opari Txartela eskuratzea, oso prezio egokian eta beste zenbait abantailez kultura oparitzeko aukera bikaina da. Hori dela eta, Gabon hauetan senideei edo/eta adiskideei egiteko opari ezin hobea izan daiteke.
Opari Txartelaren bi modalitate daude. Batak 40 euroko saldoa du, eta besteak 100 eurokoa. Aukera bietako edozeinek ematen du 2015/2016 denboraldi honetarako Arriaga Antzokiko sarrerak erosteko aukera (saldoa agortu arte). Horrela erositako sarrerek, lehen unetik %25era hel daitezkeen beherapenak dituzte.
Horrez gain, Opari Txartela duenak beste abantaila bat ere badu. Haren saldoa agortu ondoren, Arriagako Adiskide karneta dohainik lor dezake. Karnet horren titularrak sarrerak beherapenarekin erosten jarraitzeko eskubidea eta bestelako zenbait abantaila izango ditu denboraldi honetan, 2016ko ekainera arte. Opari Txartelaren saldoa amaitu ondoren aipatutako karneta dohainik lortzeko, nahikoa izango da antzokiko Informazio Bulegora hurbiltzea eta Opari Txartela aurkeztea.
Baliagarria sarrerak txarteldegian eta Internetez erosteko
Opari Txartelak sarreren prezioan abantailak dituzten eskaintzak ematen ditu, balio osoa amaitu arte (40 edo 100 euro, modalitatearen arabera). Arriaga Antzokiko txarteldegietan erabili daiteke, eta baita on-line egiten den edozein erosketatan ere (www.teatroarriaga.com). Sarrerak Internetez erosteko, Opari Txartelaren jabeak txartel bakoitzean dagoen kodea sartu beharko du.