DAZTEA oroitzen laguntzen duen ekintzarikindartsuena dela dio GoizaldeLandabasok (Bilbo, 1970). Hori horrela,gogoratu nahiko lituzkeen horiek poemetangorde ditu, babeserako kopia bat sortuz,zer gerta ere. Identitatea, denbora, beldurrak,amodioa, sexua eta bestelako gaiakjorratuz, izan denaren eta gaur egun denarenzertzeladak batu ditu, “naizen horri eusteko,izan nintzenaren zati bat gordetzeko”.
‘Babeserako kopia’ren oinarrian memoria gordetzekobeharra dago. Horixe da, hain justu,liburuko konstante nagusia: memoria, ahanztura,zelan eutsi iraganari, izan garenari...
Bai. Azkenaldian asko hausnartu dut memoriareninguruan. Bizi dugun garaian ematendu teknologiaren menpe geratu direla gureoroitzapenak, memoria bera. Argazkiak etabideoak ateratzen ditugu uneoro, istante guztiakgorde nahi ditugu, baina, finean, gugandikkanpo daude, ez daude gure gorputzean,ez daude gure memorian, eta horietako askoahaztu egiten ditugu betiko.
Baina, ezer bagara, memoria gara, ezta?
Bai, eta beldurgarria da hori galtzea. Nireaurreko belaunaldietan ikusi dut nola zahartzeanoroitzapenak lausotu edo galdu egitendiren. Beti pentsatu izan dut ezabatze horrenondoren zer geratzen den. Uste dut geratzendena beste pertsona bat dela, ez benetanpertsona hori izan dena, oroitzapenakgaltzen badira norbera ere galtzen delako.Babeserako kopia ahalegin bat da memoriahori berreskuratzeko, nor garen gogoratzekoeta, batez ere, memoriak kale egitenduenean, nor ginen gogoan izateko.
Eta horretarako babesa poesiak eman dizu oraingoan.
Sarrerako Vladimir Holanen aipuakdioen moduan, ‘igande euritsuetatik babestekoaterpea’ al da poesia?
Poesia gauza asko da: bada babesgunea, badamakulua, bada kontsolamendua? Eta badanorbera Jainko sentitzeko modu bat ere,idazten ari zarenean mundu bat sortzen arizarelako, eta horrek Jainko bihurtzen zaitu.Poesia gauza txiki moduan ikusten da, bainaoso handia da, gizakiaren sormenak emandezakeen gauzarik handienetakoa, nahiz eta,era berean, oso primitiboa izan. Hitz gutxikgauza asko esan ditzakete. Poesia “azkenmiserikordia etxea” zela zioen Joan Margaritek,eta ados nago: azken txokoa, azkenbabesgunea da poesia.
Harkaitz Canok hitzaurrean dio: “Poetari deserosozaio bere azala, arrotza esnatzen den logela?”.Hala sentitu izan zara zu ere, arrotz, lekuzkanpo?
Uste dut inoiz guztioi pasatu zaigula arrotzsentitzea: gure buruarekin, etxean, lagunartean, lanean? Nik sentitu izan dut noizbaitdeskonexio bat munduarekiko, ez-lekubatean egongo banintz bezala. Ez dakit poesiakhori saihesteko balio ote duen, bainaniri behintzat bai ematen dit bidea barruaargitzeko eta nire burua ulertzeko.
Gehien irakurri baina gutxien idatzi duzunaomen da poesia. Zergatik?
Poesia asko irakurtzen dut, baina ez naizbatere konstantea idazte kontuetan. Nahikokaotikoa naiz: pasa ditzaket asteak ezer idatzigabe, eta gero egunero modu konpultsi konpultsiboanidatzi. Eta azkenaldian banuen gogoadiziplina bat sortzeko. Lan hau osatzeko nireburuari agindu nion egunero zerbait idatzibehar nuela, eta ahalegin horren emaitza daBabeserako kopia.
Hiru zati ditu liburuak. Esango nuke lehenadela existentzialena: galdera asko eta erantzungutxi.
Nik galdera asko ditut, eta erantzunen bilaabiatzean are eta gehiago sortzen zaizkit.Beharbada nire lanarekin ere zerikusia izandezake; galdetzetik bizi naiz, galdera da nirearma. Era berean, memoriaren hausnarketahorretan, oso lotuta dago identitarearengaia ere: nor naiz, nor nintzen, benetan erakustendudana al naiz... Norbere buruaberreskuratzeko ariketa bat da atal hori.
Bigarren atala da intimoena, sentsualena. Noiztikduzu poema erotikoetarako joera?
Aspalditik idatzi izan ditut, baina lotsa ematenzidan kaleratzea. Liburu hau idazten nengoela,konturatu nintzen ilun xamar gelditzenari zela eta beste tankera bateko poemabatzuk ere behar nituela. Beti esaten didategauza ilunak idazten ditudala; ez dakit, normaleanaldarte ilunagoa daukadanean idaztendudalako izango da...
Badira, halere, umore eta ironiarako tarteak,irribarre bat ateratzeko moduko poemak.
Bai, bizitzan ere horrela izaten da askotan,dramarik handienaren erdian barre batzukbotatzea eskatzen digu gorputzak. Sarritanoso serio hartzen dugu gure burua eta batzuetankomeni da seriotasun hori alboratzea.Maite dut umorea, eta baita ironia ere,mundua ikusteko begirada interesgarria daironia. Era berean, asko gustatzen zait hitzekinjolastea, esperimentatzea, eta, aldehorretatik, poesiak aukera ematen du, ikusiznora eramaten nauen hitz batek, adibidez.
Zer bilatzen duzu zuk poesian?
Nik bilatzen dut hunkituko nauen zerbait,zerbaitek ni inarrostea barrutik... Eta hori ezda horren erraz. Batzuetan lortzen dut, bainaaskotan ez. Hala ere, beti esaten dut liburubat justifikatuta dagoela bete zaituen esaldibat aurkitzen baduzu.
Eta identifikatuta sentitzea? Hori ez da haininportantea?
Baita, baina hunkiduraren ondoren, identifikazioaedozein tokitan bila zenezake. Nikaurkitu izan dut inoiz neure burua XVIII.mendeko poema batean, edo gizonezkobatek edota beste kultura bateko norbaitekidatzitakoan. Poesia unibertsala da, kezkaexistentzialak ere antzekoak direlako leheneta orain. Poesia, azken batean, zubi bat da,mendeen artekoa, pertsonen artekoa. Aldehorretatik, gustatuko litzaidake norbaitekaurkitzea bere burua nik idatzitakoan.
Orain irakurtzeko, baina laster entzuteko ereizango dira zure poemak.Bai, emanaldi bat prestatzen ari gara AneZabala, Galder Perez eta hiruok, etaargazkiak, poemak, musika eta antzerkianahastuko ditugu. Azaroaren 25ean izangoda aurre-estreinaldia, Deustun, eta Ahotseneanaurkezpen ofiziala, abenduaren 6an.Urtarrilean eta otsailean Larrabetzun eta Bilbonere izango gara.