donostia - Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurrera doa. Asteburu honetan egin diren bi saioetan Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Beñat Linazasoro garaitu dira eta, ondorioz, hurrengo faserako txartela eskuratu dute. Aurreneko saioa larunbatean, Azpeitian, jokatu zen eta bertan Arkaitz Oiartzabalek irabazi zuen Nerea Elustondo eta Nahikari Gabilondoren aurretik. Atzo, Lasarte-Orian, Beñat Lizaso izan zen lehenengoa. Ondoren, Maider Arregi eta Mikel Artola sailkatu ziren. Laugarren final zortzirena Elgoibarren jokatuko da larunbatean. - N.G.