orio. Paul Iruretagoiena Rezola ataundarrak Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketaren finala irabazi zuen atzo Orion ospatu zen saioan. Bederatzi partaide bildu zituen finalean, Azkaineko Aitor Servier Etxexuri izan zen txapeldunorde. Atzoko saioarekin bukatu zen aurtengo eskolarteko txapelketaren ibilbidea. Bertan 15-18 bitarteko 112 gazte aritu dira bertsotan herrialdeetan izan diren 11 kanporaketa saioetan. Irudian, Paul Iruretagoiena irabazlea, txapela jantzita Sustrai Colina bertsolariarekin. Argazkia: N.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación